AEBren arabera, Ormuzko itsasartean minak jartzen ari ziren Irango 16 itsasontzi suntsitu dituzte
AEBko Komando Zentralak bideo bat zabaldu du, Irango ontzien aurkako erasoak ikusgai. Adierazi dutenez, operazioaren helburua da nabigazioa berriz martxan jartzea.
Ameriketako Estatu Batuetako (AEB) Armadak Ormuzko itsasartetik gertu Irango 16 ontzi minatzaile suntsitu dituela esan du, Iranen aurkako erasoen testuinguruan. AEBko Komando Zentralak (Centcom) operazio horien berri eman du X sare sozialean argitaratutako mezu batean, eta bideo bat zabaldu du, portuetan amarratutako txalupa txikien aurkako erasoak ikusgai.
Ordu batzuk lehenago, Donald Trump AEBko presidenteak adierazi du bere herrialdeko indarrek ontzi horietako hamar suntsitu dituztela. Truth Social sare sozialean argitaratutako mezu batean, agintariak adierazi du tropek "10 ontzi eta/edo aktibo ez zeuden minak jartzen ari ziren ontziak suntsitu" dituztela, eta gaineratu du eraso gehiago izango direla.
Centcomen arabera, azken hamaika egunotako bonbardaketek "Irango erregimenak itsasoan boterea proiektatzeko eta nazioarteko itsas garraioari jazartzeko duen gaitasuna degradatzen ari dira". AEBko aginte militarraren arabera, gainera, Iranek hainbat urtez mehatxatu izan du nabigatzeko askatasuna, munduko segurtasunerako funtsezkoak diren uretan.
Tentsioaren fokua Ormuzeko itsasartean dago. Izan ere, hainbat hedabidek, tartean CNNk, AEBko Inteligentziako iturriak aipatuta, Iran inguruan minak jartzen hasi dela berri eman dute. Iturri horien arabera, oraingoz hamarnaka baino ez dira zabaldu, baina Teheranek ehunka gehiago jartzeko gaitasuna du oraindik.
Ormuzko itsasartea munduko energia-pasabide estrategikoenetako bat da, eta handik igarotzen da munduko petrolioaren % 20 inguru, funtsezko beste baliabide mineral batzuez gain. Egoerak kezka eragin du energia-merkatuetan, bereziki Irango Guardia Iraultzaileak itsas pasabidea zeharkatzen zuen edozein ontziri eraso egiteko mehatxua egin ondoren.
Hasiera batean, Irango agintariek ukatu egin zuten itsasartea itxi izana, baina geroago adierazi dute ez dela posible segurtasuna bermatzea egungo tentsio-testuinguruan.
Zure interesekoa izan daiteke
Bruselak esan du EBk "lanak ondo" egin dituela Ceutan, eta "migrazio erreformak bizkortzeko" eskatu du
Magnus Brunner Europako Barne eta Migrazio komisarioaren hitzetan, Ceutan lehertutako krisitik ateratako ondorio nagusia da Europar Batasuneko kideek "bat eginda" kudeatu behar dituztela migrazio politikak.
EBko Barne ministroek Ceutako krisia aztertuko dute gaur, ezohiko bilera batean
Europar Batasuneko Barne Ministroen Ezohiko Kontseilua gaur bilduko da, Espainiak eskatuta eta 22 estatu kidek babestuta, Ceutako migrazio-krisia aztertzeko eta Marokotik etorritakoen gorakadari erantzun bateratua emateko.
Marokok mafiei, desinformazioari eta itzulketei buruzko gaizki-ulertuei egotzi die Ceutako krisia
Marokoko Barne Ministerioak migratzaileak Ceutan masiboki sartu izanari buruzko lehen balorazioa egin du, eta 11 pertsona hil direla adierazi du. Rabaten esanetan, giza trafikoko sareek, desinformazio kanpainek eta Espainiako Auzitegi Gorenaren epai baten interpretazio okerrak eragin dute egoera. Epai horren ondorioez ohartarazi zion Marokok Espainiari, bertako iturri baten arabera.
Ormuzko itsasartearen eta Iranen desnuklearizazioaren inguruko akordioa "berehala" helduko dela uste du Trumpek
Ameriketako Estatu Batuetako presidenteak adierazi duenez, gaur arratsaldean bilduko da Teheranekin, Golkoko zenbait herrialderen eskaeraren ostean. Irango Atzerri ministroaren arabera, ordea, Washingtonek ez du Ormuzko itsasartearen inguruko elkarrizketetan parte hartzen.
Idahoko tiroketaren osteko izua: bideo batek jendea oihuka ihesi erakusten du
Auto batetik grabatutako irudietan hainbat pertsona korrika ihesi hasten diren unea ikus daiteke, tiroketa baten berri izan ostean. Gutxienez hiru pertsona hil dira, eta bi zauritu. Ustezko erasotzailea hilda aurkitu dute bertan.
Trumpek bertan behera utzi du Iranen aurkako erasoa, eta berehalako akordioa eskatu dio Teherani
AEBko presidenteak esan du erasoaldia bertan behera utzi duela, akordio baterako oinarriak adostu ostean, eta negoziazioek porrot eginez gero, "Bigarren Mundu Gerratik ikusi gabeko" indar militarra erabiliko duela ohartarazi du.
Haize bolada bortitzek hainbat sute elikatzen jarraitzen dute Atenaseko eskualdean
Hiriburutik 60 kilometro ipar-mendebaldera dagoen Porto Germenon sugarren kontra ari dira suhiltzaileak. Haizea da etsairik handiena une honetan; izan ere, bolada bortitzek sugarrak elikatu dituzte, eta egoera kritikoa da herrialde osoan.
Europar Batasunak premiazko bilera egingo du asteartean Ceutako migrazio krisia aztertzeko, barne ministroak bilduta
EBko Kontseiluaren buru den Irlandak ezohiko bideokonferentzia deitu du, Pedro Sanchezek eta Europako beste 22 liderrek idatziz eskatu ostean.
EBko 22 estatuk Ceutako migrazio krisiaren aurrean erantzun bateratua eskatu dute
Italiak eta Danimarkak bultzatutako gutunean, EBko Barne ministroen ezohiko bilera eskatu dute kanpo-mugen kontrola indartzeko, eta ohartarazi dute erregularizazio masiboek "erakarpen-efektua" izan dezaketela.
Von der Leyenen ustez, Europako mugen kontrola "are gehiago indartu behar da"
Europako Batzordeko presidenteak ohartarazi duenez, "adi egon behar dugu sarbide kritiko guztietan, eta agintari guztien arteko koordinazio estua izan". Era berean, “ikasgaien azterketa-prozesu bat" abiatzeko eskatu du, "Europaren erresilientzia hobetzeko".