Protesta giroan bozkatu dute Thailandian
Hauteskunde eguna izan dute igande honetan Thailandian. Hala ere, protesta giroan bozkatu dute herritarrek; izan ere, 375 barrutietako 42tan bozketa eragoztea lortu dute manifestariek, batez ere Bangkoken eta hegoaldean.
Hala eta guztiz ere, hautesleen gehiengoak, batez ere iparraldekoek eta ipar-ekialdekoek, bozkatu ahal izan dute, baita Yingluck Shinawatra lehen ministroak ere. Shinawatra segurtasun neurri handi artean iritsi da hauteslekura.
Bangkokeko Ding Deng barrutian, Gobernuaren aurkako manifestariek hautesleku bat itxi dute, eta harriak eta botilak bota dizkiete botoa ematera joan diren herritar batzuei.
Manifestarien buruak bozketa eragotziko ez zutela esan arren, hauteskunde eguna protesta giroan egin dute.
Aurreko asteburuko hauteskunde egunean eta asteburu honetakoan bozkatzeko aukerarik izan ez dutenek botoa eman arte, Hauteskunde Batzordeak ez du emaitzen berri emango; izan ere, ordura arte, ez da Parlamentua osatzeko behar diren eserleku adina hautatuko.
48 milioi thailandiarrek 500 alderdiren artean aukeratu behar dute hauteskunde hauetan.
Zure interesekoa izan daiteke
Ehunka mila lagun atera dira kalera Pragan, hedabide publikoen independentziaren alde
Estoniak Errusiarekin duen muga itxiko du abenduan, Moskuri leporatutako sabotaje bat tarteko
AEBko Gobernuak kontratistaren hutsegite bat edo bideratzaile baten akatsa aipatu ditu aireko kaosaren balizko arrazoien artean
Zelenskik dio AEBk NATOn sartzea eskaini diola Ukrainari, Donbasi uko egitearen truke
Gurutzaontzi turistiko bat irauli da Mississippi ibaian, petrolio-ontzi batekin talka egin ostean
EBk bost herrialdetako ordezkariak bidaliko ditu Ukrainaren eta Errusiaren arteko bake elkarrizketetara
AEBk hegaldiei ekin die berriro, komunikazio arazo batengatik lau orduz etenda egon ondoren
Moskurekin negoziazioaren buru nor izango den erabakitzeko eztabaida abiatu du EBk
Jensen Huang Nvidiako CEOak dimititu egin du, eskandaluen ondorioz