Immigrazioa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

762 etorkin erreskatatu dituzte Italiako kostaldean

Urrian 'Mare Nostrum' operazioa martxan jarri zutenetik 18.546 etorkin erreskatatu dituzte, eta datozen hilabeteetan beste 600.000 etorkinen lehorreratzea espero dute.
Asteazkenean Italiara heldu ziren etorkinetako batzuk. EFE.
Asteazkenean Italiara heldu ziren etorkinetako batzuk. EFE.

762 etorkin erreskatatu dituzte guztira azken orduetan Italiako kostaldetik gertu,  Italiako Itsas Armadak jakitera eman duenez. Afrikako iparraldetik irten eta hainbat txalupatan zihoazen.

Armadako  itsasontziek itsaso zabalean erreskatatu dituzten etorkinak datozen orduetan iritsiko dira Italiara. Azken bi egunetan milaka etorkin iritsi dira portu italiarretara, eta herri horietako alkateek egoera oso larritzat jo dute.

Azken egun hauetan eguraldi ona egin duela eta, izugarri areagotu dira etorkinen saiakerak, eta ostegunean bilera egin ondoren, Italiako kostako herrietako alkateek ez-ohiko bilera eskatu diote Gobernuari egoera honi aurre egin ahal izateko.

'2014ko lehen hiruhileko honetan jaso ditugun babes eskariak iaz sasoi honetan jasotakoak baino 15 aldiz gehiago dira, eta egoera eztanda egiteko arriskuan dago', adierazi du Enzo Bianco Cataniako alkateak (Sizilia).

Kostaldeko alkateek 7.000 etorkin jaso ahal izateko gunea antolatzea eskatzen dute, besteak beste. Izan ere, alkateek dituzten datuen arabera, datozen hilabeteetan 600.000 etorkin ere heldu litezke Italiako kostaldera.

Gobernuak urrian 'Mare Nostrum' operazioa martxan jarri zuenetik, 18.546 etorkin erreskatatu dituzte. Giuseppe De Giorgi Italiako Itsas Armadako Buruzagitzako zuzendariak jakinarazi ditu datuak.

Zure interesekoa izan daiteke

Khasab (Oman), 24/06/2025.- Ships in the Strait of Hormuz as seen from Khasab, Musandam Governorate, Oman, 24 June 2025. The Iranian parliament approved a measure to close the Strait of Hormuz following US strikes on three of Iran's key nuclear sites on 22 June 2025. Israel and Iran have been exchanging fire since Israel launched strikes across Iran on 13 June 2025. EFE/EPA/ALI HAIDER
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Irango gerrak egunean 10 milioi petrolio upel galtzea eragin du, eta upelaren prezioa 100 dolarren bueltan jarri du

Energiaren Nazioarteko Agentziaren (IEA) azken txostenaren arabera, Ormuzko itsasartean itsas-trafikoa etetearen ondorioz, egunean 10 milioi upel galdu da merkatuetan. Ormuzko itsasarteko fluxua % 10 baino gutxiagora murriztu da, krisia hasi aurreko egoerarekin alderatuz gero. Izan ere, 15 milioi upel petrolio gordin igarotzen ziren egunean, eta 5 milioi upel petroliotik eratorrita produktuekin. Munduko eskaintzaren % 20 inguru.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X