Libia, anarkiara bidean
Laster beteko dira hiru urte Gadafi boteretik kendu zutenetik eta, harrez gero, Libiak ez du egonkortasunik bizi izan; orain, gainera, gerra zibilaren arriskua dago. Gadafi agintetik kentzeko mugimenduan parte hartu zuten miliziek euren jarrerei eutsi diete eskualde ezberdinetan, eta ez dute erabat onartu Gobernuaren agintaritza.
Gadafi hil ostean egindako hauteskundeetan islamiarrek irabazi zuten, baina ez zuten bakarrik agintzeko adina gehiengorik eskuratu. Ordutik, hiru lehen ministro izan dira. Parlamentuan islamiarrak dira lehen indarra. Parlamentu hau desegin egin behar zuten Asanblea Konstituziogile bat osatzeko, baina parlamentariek funtziotan segi nahi dute.
Aitzakia hori erabili du hain zuzen ere Jalifa Hifter jeneral erretiratuak bere milizia propioa osatzeko. Hifterrek iragan iluna du. Gadafi boteretik kentzen lagundu zuen, baina ez zuen lortu bera lehen ministro izendatzerik. Washingtonen deserriratua egon zen, eta hor sortu zen CIArekin harremanen bat izango ote duen susmoa. Bere miliziak Parlamentuari egin zion eraso joan den igandean, eta baita Ansar al Shariaren egoitza ere.
Inguruko hainbat herrialde enbaxadak husten hasi dira, Libian anarkia ezarriko den beldur.
Zure interesekoa izan daiteke
Iranek baztertu egin du igandean AEBrekin akordioa sinatuko duenik, eta "datozen egunetarako" aurreikusi du
Shehbaz Sharif Pakistango lehen ministroak, bere aldetik, gaur bertan iragarri du AEBk eta Iranek "inoiz baino gertuago" dutela bake akordioa, eta 24 orduan iritsiko dela.
'Niño Guerrero' Tren de Aragua Venezuelako bandaren liderraren heriotza iragarri du Trumpek
Donald Trump AEBko presidenteak iragarri du Hector Guerrero Flores 'Niño Guerrero' hil dutela. Guerrero Tren de Aragua talde terroristaren burua zen, AEBren arabera. Operazioa Venezuelako Gobernuarekin batera egin dute, Bolivar estatuan.
Iranen eta AEBren akordioa gertu egon daiteke: Pakistanek baieztatu du testua adostu eta lanean jarraitzen dutela
Negoziazioetan bitartekari lanetan ari den Asiako herrialdeko lehen ministroak adierazi du buru-belarri ari direla negoziatzen. Bi aldeek akordioa "gertu" dagoela onartu dute, baina ez datoz bat edukietan. Iranen hitzetan, ez dute nuklearrei buruz hitz egingo akordioa indarrean sartu arte. AEBk, aldiz, testuak bere helburuak betetzen dituela dio.
Albiste izango dira: EBko Migrazio eta Asilo Ituna, EHUren gradu eta graduondo amaierako ekitaldia San Mamesen eta ibilgailu elektriko berriaren aurkezpena Gasteizko Mercedesen
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
EBko Migrazio eta Asilo Ituna indarrean sartu da, horren inguruko zalantzen artean
Arau berriak ezartzen dira estatu kideen artean erantzukizunak banatzeko, asilo- eta itzulketa-prozedurak azkartzen ditu, eta Europar Batasuneko kanpo-mugetako kontrolak indartzen ditu.
Trumpek bertan behera utzi ditu Iranen aurkako erasoak, akordioaren "azken puntuak" adostu ostean
AEBko presidentearen arabera, bi aldeek "akordioaren azken puntuak" onartu dituzte, otsailaren 28an piztutako gatazka armatuari amaiera emateko asmoz. "Itsas blokeoak indarrean jarraituko du transakzio hau amaitu arte; sinaduraren data eta lekua laster iragarriko dira", esan du.
Istiluak izan dira Belfasten, bigarren gauez jarraian
Poliziak ur kanoiak erabili ditu manifestariak sakabanatzeko, Belfasten eta Glengormleyn, horiek agenteei harriak eta botilak jaurti ostean. Derry, Newtownabbey eta Stormont hirietan ere protestak eta istiluak izan dira.
Futbola eta geopolitika: Mussoliniren Munduko Kopa, Maradonaren mendekua eta Frantzia multikulturalaren arrakalak
Futbola, eta bereziki Munduko Txapelketak, historikoki helburu politikoekin erabili izan dira, kirolaren esparrutik harago doazen xedeetarako. Historian zehar horren adibide ugari izan dira.
Ekialde Hurbila Estatu Batuen "infernu" bihurtzeko mehatxua egin du Iranek
Irango Armadak Ormuzko itsasartea "erabat" itxi duela iragarri du, baina AEBk ukatu egin du itxiera hori. Gainera, Irango Guardia Iraultzaileak eraso egin die AEBko base militarrak dituzten Ekialde Hurbileko zenbait herrialderi, tartean, Bahrein, Kuwait eta Jordaniari.
Istilu larriak Belfasten, Sudango gizon batek beste bat labanaz zauritu ondoren
Naomi Long Ipar Irlandako Justizia ministroak indarkeria giroa hauspotzea leporatu dio eskuin muturrari. Pasa den astelehenean Sudango 30 urteko migratzaile batek gizon bat labanaz larri zauritu ondoren istiluak lehertu dira Belfasten. Ipar Irlandako alderdi nagusietako agintariek lasaitasunerako deia egin dute.