Al Sisik oso garaipen zabala lortu du Egipton
Abdelfatah al Sisi Armadako buru ohiak oso garaipen zabala lortu du Egiptoko presidentetzarako hauteskundeetan, botoen % 95etik gora eskuratuta, bertako hedabideek jakitera eman dutenez.
Presidentetza lortzeko bidean izan duen aurkari bakarrak, Hamdin Sabahi ezkertiarrak % 3ko babesa izan du soilik, lehenengo datuen arabera.
Al Ahram egunkariak zabaldu duenez, 2,2 milioi boto zenbatuta, Al Sisik % 95,35eko babesa jaso du; Sabahik, berriz, % 3,64koa.
Parte-hartzeari buruzko datuak ez dira oraindik oso argiak, eta iturriaren arabera aldatu egiten dira, baina gehienek % 40 eta % 50 artekoa izan dela esan dute.
Polemika handia izan da Egipton boto-emaile kopuruarekin, Hauteskunde Batzorde Gorenak bozketa egun bat luzatzea erabaki ostean. Izan ere, bozketa astelehenean eta asteartean bakarrik izan behar zen, baina bero handiaren ondorioz jende gutxi bertaratu omen zen hauteslekuetan bi egun horietan.
Orain, behin betiko zenbaketa egiteko epea ekainaren 5ean amaituko da, eta orduan jakingo dira datu ofizialak.
Zure interesekoa izan daiteke
AEBk 172 milioi upel aterako dituzte beren petrolio erreserba estrategikoetatik
Ormuzko itsasartetik igarotzen ari ziren itsasontzien aurkako azken erasoen ondotik, Brent upelaren prezioa 100 dolarretik gora igo da.
Kalte-ordainak eta "berme irmoak" eskatu ditu Iranek AEBrekin eta Israelekin duen gatazka amaitzeko
Masud Pezexkian presidenteak adierazi du Teheran eskualdean bakea ezartzeko "konprometitua" dagoela, eta "autodefentsarako" eskubideaz mintzatu da.
Trumpek berriz esan du Espainiak ez duela Defentsan "laguntzen", eta merkataritza-harremana etengo duela mehatxu egin du
Donald Trump AEBko presidenteak asteazken honetan esan duenez, Espainiako Gobernuak "ez du laguntzen" Defentsaren alorrean, eta bien arteko merkataritza-harremana etengo duela mehatxu egin du berriro.
Ormuzko itsasartean misio bat egiteko baldintzak ez direla betetzen onartu du Macronek
Hala ere, azpimarratu du "antolatu" egin behar direla, inguruan dauden merkantzia-ontziei eskolta emateko.
Brent upela egonkor dago, 88 dolarrean, petrolio-erreserbak merkaturatzeko zain
The Wall Street Journal egunkariak asteazken honetan argitaratu duenez, Nazioarteko Energia Agentziak (IAE) inoizko petrolio erreserben kopuru handiena merkaturatzea proposatu du, petrolioaren prezioak murrizteko, eta IAEko herrialdeek 2022an Errusiak Ukraina inbaditu zuenean jarri zituzten 182 milioi petrolio upelak baino gehiago lirateke.
AEBren arabera, Ormuzko itsasartean minak jartzen ari ziren Irango 16 itsasontzi suntsitu dituzte
AEBko Komando Zentralak bideo bat zabaldu du, Irango ontzien aurkako erasoak ikusgai. Adierazi dutenez, operazioaren helburua da nabigazioa berriz martxan jartzea.
Tentsioa Bruselan, Von der Leyenek “jada existitzen ez den” mundu-ordenaz esandakoengatik
Erkidegoko iturriek zehaztu dutenez, bere diskurtsoaren helburua ez zen arauetan oinarritutako sistemarekiko errespetua lurperatzea, baizik eta azpimarratzea, gero eta gatazkatsuagoa den mundu honetan, EBk ezin dituela babes horiek baliatu bere interesak defendatzeko modu bakar gisa.
Gatazkaren egunik "bortitzena" bizi izan dute Iranen eta Libanon
Bonbardaketak areagotu egin dira Iranen eta Libano hegoaldean, eta, dagoeneko, 1.250 hildako zenbatu dira, gehienak zibilak. Oraingoz, aldeek ez dute negoziatzeko asmorik agertu, nahiz eta Txinak eta Errusiak gatazka baretzea eskatu duten. Bien bitartean, Trumpek adierazi du Iranek minak jarri dituela Ormuzko itsasartean eta, kendu ezean, "inoiz ikusi gabeko ondorioak" egongo direla mehatxu egin du.
Iranek heriotza-zigorra ezarriko dio etsaiari laguntzen dion orori
Iranek hedabideei eta herritarrei ohartarazi die etsaiarekin lankidetzan ibiltzeak heriotza eta ondasunak konfiskatzea dakartzala, Ameriketako Estatu Batuen eta Israelen erasoaldiaren ondoren; dagoeneko 1.200 hildako baino gehiago utzi ditu.
Trump, Kubari buruz: "Herrialdearen gaineko kontrola modu adiskidetsuan har genezake, ala ez"
AEBko presidenteak adierazi duenez, uhartean ez dute energiarik, erregairik ezta dirurik ere, eta arazo humanitario "sakonak" dituzte.