Tentsioa Bruselan, Von der Leyenek “jada existitzen ez den” mundu-ordenaz esandakoengatik
Erkidegoko iturriek zehaztu dutenez, bere diskurtsoaren helburua ez zen arauetan oinarritutako sistemarekiko errespetua lurperatzea, baizik eta azpimarratzea, gero eta gatazkatsuagoa den mundu honetan, EBk ezin dituela babes horiek baliatu bere interesak defendatzeko modu bakar gisa.
Ursula von der Leyen, Europako Batzordearen (EB) presidentea, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE
Ursula von der Leyen Europako Batzordearen (EB) presidenteak Europar Batasuneko erakundeetako beste goi-kargudun batzuen erantzuna jaso du astearte honetan, bezperan egindako adierazpen batzuen harira.
Europako Kontseiluaren presidente Antonio Costa portugaldarra eta EBren presidenteorde Teresa Ribera espainiarra aldendu dira gehien. Horrez gain, haren esana eta jarrera kritikatu dute Europako Parlamentuak, Espainiako Gobernuak eta zenbait adituk.
Europar Batasuneko Exekutiboaren arduraduna aurretiaz ere askoren jomugan zegoen, AEBren eta Israelen aldeko jarrera agertu baitzuten Ekialde Hurbileko gatazkaren harira. Izan ere, atzo esan zuen Irango erregimena erortzeak ez zuela merezi "malkorik" isurtzea.
"Arauetan oinarritutako munduko gobernantza-sistema bat behar dugu. Jakina, Nazio Batuen sistema ere birplanteatu egin behar da. Eta formatu tradizionalak eraginkorrak ez direnean, gure garaiko krisi larrienak konpontzeko sormenez jardutea dagokigu", esan zuen Von der Leyenek astelehenean, EBko enbaxadoreen urteko konferentzian.
Gaineratu zuenez, "Europa ezin da izan desagertu den eta itzuliko ez den mundu baten, munduko ordena zaharraren, zaindaria", eta, nahiz eta EBk "beti" defendatu duen "arauetan oinarritutako sistema", azpimarratu zuen Europak ezin duela egitura horretara mugatu bere interesak babesteko.
"Europako bide propioa eraiki behar dugu, eta gure kideekin lankidetzan aritzeko modu berriak aurkitu", adierazi zuen Von der Leyenek. Hala ere, hitzaldian ez zuen aipatu Ameriketako Estatu Batuek eta Israelek Iranen aurka egindako erasoa NBEren arauetatik kanpo gertatu izana.
Erkidegoko iturriek zehaztu dutenez, diskurtso horren helburua ez zen arauetan oinarritutako sistemarekiko errespetua lurperatzea, baizik eta azpimarratzea, gero eta gatazkatsuagoa den mundu honetan, EBk ezin dituela babes horiek bere interesak defendatzeko bide bakar gisa baliatu.
Testuinguru horretan, Alemaniako politikariak Bruselak bere sorrerako balioetan oinarritutako bide propioa eraikitzearen aldeko apustua egin nahi ei zuen, blokeak bere indarguneak independentzia handiagoa lortzeko erabiltzen jakin dezan.
Europaren "misioa"
Europako Kontseiluko presidenteak Alemaniako Batasun Kristau-Demokratako buruzagi kontserbadorearen hitzei erantzun die, eta Von der Leyen 24 ordu lehenago mintzatutako foro berean egin du. "Errusiak bakea urratzen du, Txinak merkataritza nahasten du eta Estatu Batuek arauetan oinarritutako nazioarteko ordena desafiatzen dute. Errealitate berri honetan, zein izan beharko litzateke Europar Batasunaren misioa? Lehenik eta behin, arauetan oinarritutako nazioarteko ordena defendatu behar dugu", esan du Costak.
Teresa Ribera Europako Batzordearen presidenteordeak, bestalde, esan du Von der Leyenek "beharbada ez zuela modurik egokienean hitz egin", baina adierazi du Alemaniako politikaria "nazioarteko ordenarekin erabat konprometituta" dagoela.
Iratxe Garcia talde sozialdemokratako presidenteak bere "kezka" agertu du astearte honetan, "hausnarketa egokirik gabe multilateralismoa eta diplomazia zalantzan jartzen dituzten" hitzengatik.
Jose Manuel Albares Espainiako Atzerri ministroak esan duenez, Gobernua "erabat bat dator Antonio Costaren hitzekin", eta "ez dago ordena zahar baten eta ordena berri baten arteko aurkakotasunik", baizik eta "nazioarteko ordenaren eta desordenaren artean".
Yolanda Diaz Espainiako bigarren presidenteordeak, TVE telebista publikoari egindako adierazpenetan, "zoritxarrekotzat" jo ditu EBren presidentearen hitzak; izan ere, nazioarteko legalitatearen alde jarri beharrean, "basakeriaren alde" egin zuela esan du.
Zure interesekoa izan daiteke
SpaceXen kohete batek Ilargiaren kontra talka egin duela esan du NASAk, baina adierazi du ez duela arriskurik ekarriko
2025eko urtarrilean jaurtitako Falcon 9 kohete baten goiko zatiak, planifikatu gabe, talka egin du Ilargiaren gainazalarekin, eguzki-jardueraren eta grabitate-indarren konbinazio baten ondorioz.
Iranek eta Omanek Ormuzen nabigatzeko bide berri bat adostu dute
Itsasarteko bide berri hori egiteko akordioa lortu izanak ez du esan nahi berriro irekiko dutenik, Iranek zehaztu duenaren arabera, AEBren eta Israelen arteko erasoaldi militarraren ondorioz itxi baitzuten.
Marokok dozenaka pertsona auzipetu ditu Ceutako krisiarekin lotutako delituengatik
Marokoko Giza Eskubideen Elkartearen arabera, 34 pertsona auzipetu dituzte Tetuanen (tartean, bost adingabe) eta 52, Nadorren.
Danubiok bere sekretuak agerian utzi ditu lehortearen ondoren: mamut baten aztarnak eta nazien ontziak azalera atera dira
Danubio ibaiak, Europako bigarren luzeenak, lehorte historikoa bizi du, eta bere ur-emaria murriztu denez, iraganeko aztarna harrigarriak utzi ditu agerian: mamut baten aztarnak azaldu dira Bulgarian, eta Bigarren Mundu Gerran hondoratutako dozenaka ontzi ikusgai geratu dira Serbian.
Gutxienez 14 pertsona hil eta 27 zauritu dira Errusiak Kiev eskualdean gauez egindako erasoetan
Brovary barrutian "sute handiak" izan dira biltegi batzuetan, eta baita Velyka Dymerka, Kvitneve eta Peremoga herrietan ere. Astearte honetan, Volodimir Zelensky Ukrainako presidenteak Errusiaren aurkako operazio gehiago egitekotan zela iragarri osteko erantzun gisa egin ditu Moskuk azken erasoak.
Bruselak esan du EBk "lanak ondo" egin dituela Ceutan, eta "migrazio erreformak bizkortzeko" eskatu du
Magnus Brunner Europako Barne eta Migrazio komisarioaren hitzetan, Ceutan lehertutako krisitik ateratako ondorio nagusia da Europar Batasuneko kideek "bat eginda" kudeatu behar dituztela migrazio politikak.
EBko Barne ministroek Ceutako krisia aztertuko dute gaur, ezohiko bilera batean
Europar Batasuneko Barne Ministroen Ezohiko Kontseilua gaur bilduko da, Espainiak eskatuta eta 22 estatu kidek babestuta, Ceutako migrazio-krisia aztertzeko eta Marokotik etorritakoen gorakadari erantzun bateratua emateko.
Marokok mafiei, desinformazioari eta itzulketei buruzko gaizki-ulertuei egotzi die Ceutako krisia
Marokoko Barne Ministerioak migratzaileak Ceutan masiboki sartu izanari buruzko lehen balorazioa egin du, eta 11 pertsona hil direla adierazi du. Rabaten esanetan, giza trafikoko sareek, desinformazio kanpainek eta Espainiako Auzitegi Gorenaren epai baten interpretazio okerrak eragin dute egoera. Epai horren ondorioez ohartarazi zion Marokok Espainiari, bertako iturri baten arabera.
Ormuzko itsasartearen eta Iranen desnuklearizazioaren inguruko akordioa "berehala" helduko dela uste du Trumpek
Ameriketako Estatu Batuetako presidenteak adierazi duenez, gaur arratsaldean bilduko da Teheranekin, Golkoko zenbait herrialderen eskaeraren ostean. Irango Atzerri ministroaren arabera, ordea, Washingtonek ez du Ormuzko itsasartearen inguruko elkarrizketetan parte hartzen.
Idahoko tiroketaren osteko izua: bideo batek jendea oihuka ihesi erakusten du
Auto batetik grabatutako irudietan hainbat pertsona korrika ihesi hasten diren unea ikus daiteke, tiroketa baten berri izan ostean. Gutxienez hiru pertsona hil dira, eta bi zauritu. Ustezko erasotzailea hilda aurkitu dute bertan.