Fronte Nazionala
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Le Pen, juduen aurka egiteagatik bere kontra egin dutenak kritikatuz

Fronte Nazionalaren sortzaileak bere alderdiaren aurka azaldu diren politikari eta pertsonaia ezagunen kontra egin du bideo batean.
Le Pen. Argazkia: EiTB
Le Pen. Argazkia: EiTB

Juduen aurka egin dituen azken hitzen harian bere alderdiaren baitan bere aurka egin dutenak (Marine alaba, tartean) kritikatu ditu Jean-Marie Le Pen Fronte Nazionaleko sortzaileak, eta "pentsamendu bakarrarekin bat egitea" egotzi die.

"Beste alderdi politikoen antza izan nahi dute. Hori bada Fronte Nazionaleko zuzendari batzuen asmoa, lortu egin dute", adierazi du Le Pen aitak RMC irrati-katean eskaini duen elkarrizketa batean.

Kazetari batzuek Jean-Marie Le Penen hitzak antisemitatzat jotzeko "asmo txarrez" hartu zituztela esan zuen Marine Le Penek, baina, hitz horiek horrela ere erabili ahal zituztela kontuan hartu gabe, aitak "hanka-sartze politikoa" egin zuela gaineratu zuen. Alabaren hitz horien aurrean, hauxe erantsi du Jean-Marie Lepenek: "Beraiek egin dute akats politikoa, ez nik".

Jean-Marie Le Penen adierazpen polemikoak Fronte Nazionalaren webgunean ostegunean aireratu eta ostiralean erretiratu zuten bideo batean ageri ziren. Bere alderdiak maiatzaren 25ean Europako hauteskundeetan emaitza bikainak (alderdi bozkatuena izan zen Frantzian, botoen % 25 lortu baitzituen) lortu ostean, alderdi horren aurka hitz egin zuten politika eta ikuskizunen munduko hainbat pertsonaiaren errepasoa egin zuen bertan.

Patrick Bruel abeslari judua kritikatu ostean, "hurrengoan labealdi bat egingo dugu" esan zuen Le Pen aitak, kontzentrazio-eremuetan naziek egin zituzten sarraskiak gogora ekarrita askori. Gerora, Jean-Marie Le Penek esan du adierazpen horiek egin zituenean ez zekiela Bruel judua dela eta "labealdia" esan zuenean ez zuela horren hitzez-hitzezko zentzuan erabili, Fronte Nazionalaren aurka agertu diren artista guztiekin ikuskizun bat prestatzen ari zela esateko baizik.

Zure interesekoa izan daiteke

Iran gizakateak zubia
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Irandarrek giza-kateak osatu dituzte zentral elektriko eta zubietan, Trumpen mehatxuen aurrean

Donald Trump AEBko presidenteak Ormuzeko itsasartea irekitzeko emandako epea amaitu baino ordu batzuk lehenago, Irango herritarrak kalera irten dira eta giza-kateak osatu dituzte zentral elektriko eta zubietan. Irango banderak, erresistentziarako deia egiten duten kartelak edota liderren argazkiak hartuta, azpiegitura publikoak erasotzea gerra-krimena dela salatu dute.

WASHINGTON (United States), 06/04/2026.- US President Donald Trump, along with Secretary of Defense Pete Hegseth (2-L), Chairman of the Joint Chiefs of Staff General Dan Caine (R), and CIA Director John Ratcliffe (L), briefs the media on Iran from the White House in Washington, DC, USA, 06 April 2026. EFE/EPA/JIM LO SCALZO
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Trump: "Ormuz zabaldu ezean, gau bakarrean suntsi dezakegu herrialde osoa"

Euskal Herrian goizaldeko 02:00ak direnean amaituko da Ormuzko itsasartea zabaltzeko Trumpek Irani emandako epea. Iranek Pakistanen bitartekaritzarekin proposatutako 10 puntuko dokumentua ez zaio, nonbait, nahikoa iruditu AEBko presidenteari. Iranek esan du negoziazioak ez direla mehatxuekin bateragarri. Israelek, bitartean, irandarrei ohartarazi die ez daitezela trenean ibili ez badute bizia arriskuan jarri nahi.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X