Indonesian
Gorde
Kendu nire zerrendatik

10 turista eta 5 indonesiar desagertu dira ontzi bat hondoratu ostean

Ontzia Lombok uhartetik Komodo uhartera abiatu zen larunbat goizean, baina gauean hondoratu egin zen, motorra gelditu eta haize ufadek eta itsasoak arrezife baten aurka bidali ostean.

Gutxienez hamar turista eta bost indonesiar desagertu dira horiek zeramatzan itsasontzia Indonesia hegoaldeko uretan hondoratu ostean, bertako agintariek jakitera eman dutenez.

Bilatze lanetan ari den taldearen arabera, ontzian 25 bidaiari zihoazen, eta oraingoz horietako hamar erreskatatu dituzte, guztiak atzerritarrak.

Bizirik ateratakoak Alemaniakoak, Espainiakoak, Frantziakoak, Herbehereetakoak, Zeelanda Berrikoak eta Erresuma Batukoak dira. Oraindik ez dute jakitera eman desagertuta jarraitzen duten pertsonak nondarrak diren.

Ontzia Lombok uhartetik Komodo uhartera abiatu zen larunbat goizean, baina gauean hondoratu egin zen, motorra gelditu eta haize ufadek eta itsasoak arrezife baten aurka bidali ostean.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X