NATOk Ukrainari ateak zabaldu dizkio Aliantzan sartzeko
NATOk Ukrainako "legez kanpoko akzio militarrak" baztertzeko eta tentsioa murrizteko "berehalako pauso nabarmenak" emateko eskatu dio gaur Errusiari. Gainera, Kievi Aliantzan sartzeko atea zabalik utzi dio; Moskuren erasoen aurrean, babes eta solidaritate keinu argia.
"Errusiari akzio militar ilegal guztiak baztertzeko, matxino armatuei babesa emateari uzteko eta krisi larri honetan berehalako pauso nabarmenak emateko exijitzen diogu", adierazi du Anders Fogh Rasmussen NATOko idazkari nagusiak. "Nazioarteko betebeharren aurrean erakutsitako interesik eza salatu nahi dugu", gehitu du.
Moskuk ukatu egin du Ukrainan militarrak dituenik, baina NATOk uste du "ukapen hutsal" horien atzean, Ukrainaren ekialdeko eta hego-ekialdeko "muga ilegalki igaro duten soldadu eta tresneria errusiarrak" daudela.
Gainera, Errusiak "Ukrainaren aurka egin du tiro, bai Errusiako lurretatik, baita Ukrainatik ere", eta "milaka soldadu ditu mugan, borrokarako prest", 20.000 inguru, Aliantzaren arabera.
"Ukrainaren burujabetzaren eta batasunaren aurkako bortxaketa lotsagabea da, eta irtenbide baketsu baten aldeko saiakera diplomatiko guztiak deuseztatzen ditu", gehitu du Rasmussenek.
Aliatuek Ukrainari atea zabalik utzi diote NATOn sartu dadin, herrialdeak jokaera aldatu nahi badu eta bete beharreko baldintzak betetzen baditu.
Ukrainako Gobernuak Parlamentura igorri du gaur lege proiektu bat, neutraltasun egoera baztertu eta NATOra gerturatzeko prozesua berreskuratzeko. 2004an, Errebolta Laranjaren ostean, Viktor Yuschenko presidente ohiak hasi zuen prozesua.
Mosku: 'Ukrainan tropak zabaldu ditugula esatea ustea baino ez da'
Serguei Lavrov Errusiako Atzerriko Arazoetarako ministroaren esanetan, Errusiak tropak Ukrainan zabaldu dituelako akusazioak "usteak baino ez dira". Ukrainak eta NATOk egin dituzte akusazio horiek.
"Horrelako usteak behin baino gehiagotan entzun ditugu, baina inoiz ez da egon baieztapen horiek frogatzen dituen gertakizunik. Ia-ia krisialdia hasi zenetik esan digute gauza guztien errudunak garela", esan du, prentsaurrekoan, Lavrovek.
Lavroven esanetan, lehen ere entzuna dago tropa errusiarren mugimenduak erakusten dituzten espaziotik hartutako irudiak zeudela, "baina gero ordenagailu jokoak ziren. Eta azken akusazioak ere mota horretakoak dira", esan du, bertako agentzien arabera.
Ministroaren ustez, akusazioak azken egunetan Errusiaren aldeko matxinoek botatako kontraeraso arrakastatsuarengatik egin dituzte. Itsaso Beltzaren kostaldean, hirugarren fronte bat ireki nahi dute erreboltariek.
"Horrelako asmaketak agertzen direnean, eta inbasio errusiarraren inguruko akusazioak egiten dituztenean, miliziarrek gobernu-indarrak atzera egitera behartu dituztelako da, nonbait", azaldu du.
Ukrainako Armada "kanporatzea, biztanleria zibilari erasoten duten eretzeetatik"
Lavroven arabera, matxinoen kontraerasoaren helburua Ukrainako Armada eta Kieveren aldeko boluntarioen batailoiak "biztanleria zibilari erasoten duten eretzeetatik" kanporatzea da, Donetsken eta Lugansken.
"Kievek eta bere babesleek ez badituzte baldintzarik gabeko su eten baten beharrak bete nahi, orduan biztanleria zibila salbatzeko eta biktimen kopurua murrizteko modu bakarra militar ukrainarrak bertatik kanporatzea da", berretsi du.
Bere ustez, Ukrainako eta Siriako gatazkak bereziak dira: "Horietan bakarrik ez dituzte mendebaldeko kantzilergoek erasoak gelditzea eta nazio-elkarrizketa baten hasiera eskatzen”.
Putinek matxinoen kontraeraso "humanitarioa" legeztatu du
Vladimir Putin Errusiako presidenteak matxinoen kontraeraso "militar-humanitarioa" legeztatu du. Izan ere, bere ustez, Ukrainako ekialdeko biztanleria zibila defendatzea da helburua.
"Ukrainako eki-hegoaldeko erreboltariak, Donbassekoak eta Luganskekoak, oso ondo ulertu ahal ditut, eta ulertu ahal dut operazio hori militar-humanitariotzat jotzea", esan du Putinek Seliquerreko gazte-foroan.
Putinek nabarmendu du matxinoen jardueren helburua "artilleriari hiri handietatik atzeraraztea" da, "jendea hil egin ezin izateko", bertako agentziek jakinarazi dutenez.
2.593 hildako, gatazka hasi zenetik
NBEk 2.593 lagunen heriotza dokumentatu du, Ukrainako ekialdean gatazka hasi zenetik (joan den apiriletik aste honetara arte), ostiralean zabaldutako txosten baten arabera.
Oharrean, baieztatuta dago azken sei asteetan erasoak areagotu izanak eta artilleriaren erabilerak (bai matxinoek baita Kieveko indarrek ere erabili dute, biztanleria handiagoko zenbait gunetan) egunero 36 lagunen heriotza eragin dutela.
NBEk giza eskubideen urratzeen ebidentziak eman ditu, batez ere Errusiaren aldekoek gauzatuak. Donetsk eta Luganskeko eskualdeak euren menpe daude, hein handi batean.
Poloniak ez dio utzi sartzen Errusiako Defentsa ministroaren hegazkinari
Poloniak bere lurraldearen gainetik hegan egiteko baimena ukatu dio Sergei Shoigu Defentsa ministro errusiarraren hegazkinari. Eslovakiatik, bisita ofizial batetik bueltan zihoan Errusiara, RIA Novosti agentzia errusiarrak jakinarazi duenez.
Poloniaren ezetzaren ondorioz, Shoiguren hegazkina Eslovakiara itzuli da, eta Brastislavan lur hartu du.
Oraindik ez dago argi zergatik esan dion ezetz Poloniak, baina herrialde horrek ez du begi onez ikusten Errusiaren Ukrainako esku hartzea.
EBk zigor gehiago onartu ditzala babestu dute
Errusiako tropak Ukrainian sartu direla eta, Europar Batasunak zigor gehiago onartu ditzala babestu dute Estonia, Lituania, Danimarka, Luxenburgok eta Herbehereek. "Neurriak eta zigorrak zabaldu egin behar dira. Beharrezkoa da 28 herrialdek bat egitea", esan du Estoniako Urnas Paet Kanpo Arazoetako ministroak.
Zure interesekoa izan daiteke
130 hildakotik gora eta 500 zauritu baino gehiago, Kolonbia astindu duen lurrikararen ondorioz
Dozenaka eraikin kolapsatu dira, ospitaleak gainezka daude, aireportu batzuk itxi eta etxeratze aginduak ezarri dituzte, erreskate lanei ekiten dieten bitartean.
Gutxienez 111 hildako eta kalte handiak Kolonbian, 7,4 graduko lurrikara baten ondorioz
Hildakoen kopuru handiena Risaralda departamenduan izan da oraingoz, 40 pertsona hil baitira; Cauca haranean, aldiz, 27 eta lau Chocon, lurrikararen epizentroa. Bogotan, Calin, Popayanen, Manizalesen, Armenian, Medellinen eta erdialdeko eta mendebaldeko beste hiri batzuetan ere nabaritu dute.
Schengen eremua bermatuta dagoela esan dio Aagesenek Italiari
Espainiako Gobernuko presidenteordeak azpimarratu du Ceutan sartutako migratzaileetako bat ere ez dela penintsulara iritsi.
Israelek baztertu egin du Trumpen Gazarako 15 puntuko plana
Netanyahuk esan du Hamas erabat armagabetu arte Israelgo Armadak ez duela Gazatik alde egingo, eta baztertu egin du Palestinako Estatua sortzea.
Ebola kontrolik gabe zabaltzen ari da Kongoko Errepublika Demokratikoan eta 1.850 hildako eragin ditu jada
Inoiz izandako agerraldirik larrienak 4.053 kasu baieztatu ditu dagoeneko, eta MOEk "premiazko" erantzuna eskatu du.
Abelardo de la Espriellak Kolonbiako Presidentetza hartu du
Eskuin muturreko presidente berriak Cali aukeratu du inbestidurarako, Bogota hautatu beharrean, eta talde armatu ilegalekin elkarrizketari amaiera ematea eta legez kanpoko laboreak fumigatuko dituela iragarri du.
SpaceXen kohete batek Ilargiaren kontra talka egin duela esan du NASAk, baina adierazi du ez duela arriskurik ekarriko
2025eko urtarrilean jaurtitako Falcon 9 kohete baten goiko zatiak, planifikatu gabe, talka egin du Ilargiaren gainazalarekin, eguzki-jardueraren eta grabitate-indarren konbinazio baten ondorioz.
Iranek eta Omanek Ormuzen nabigatzeko bide berri bat adostu dute
Itsasarteko bide berri hori egiteko akordioa lortu izanak ez du esan nahi berriro irekiko dutenik, Iranek zehaztu duenaren arabera, AEBren eta Israelen arteko erasoaldi militarraren ondorioz itxi baitzuten.
Marokok dozenaka pertsona auzipetu ditu Ceutako krisiarekin lotutako delituengatik
Marokoko Giza Eskubideen Elkartearen arabera, 34 pertsona auzipetu dituzte Tetuanen (tartean, bost adingabe) eta 52, Nadorren.
Danubiok bere sekretuak agerian utzi ditu lehortearen ondoren: mamut baten aztarnak eta nazien ontziak azalera atera dira
Danubio ibaiak, Europako bigarren luzeenak, lehorte historikoa bizi du, eta bere ur-emaria murriztu denez, iraganeko aztarna harrigarriak utzi ditu agerian: mamut baten aztarnak azaldu dira Bulgarian, eta Bigarren Mundu Gerran hondoratutako dozenaka ontzi ikusgai geratu dira Serbian.