Erreferenduma
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Isabel II.a erregina, 'inpartzial' Eskoziako independentziaren aurrean

Erabakia "eskoziarrei" dagokiela uste du erreginak, Buckinghameko Jauregiko bozeramaileak azaldu duenez.
Isabel II.a erregina. EiTB
Isabel II.a erregina. EiTB

Isabel II.a Erresuma Batuko erregina "inpartziala" da hilaren 18an Eskozian egingo duten erreferendum independentistaren aurrean, Buckinghameko Jauregiko bozeramaileak azaldu duenez. Izan ere, erabaki hori "eskoziarrei" dagokiela uste du estatuburuak.

"Erreginaren inpartzialtasun konstituzionala gure demokraziaren oinarrietako bat da, Isabel II.ak bere agintaldian erakutsi duenez", gaineratu du bozeramaileak.

Horren esanetan, erregina "politikaren gainetik" dago, eta kargudun publikoek hori bermatu behar dute.

Egunkari britainiarren arabera, Isabel II.a kezkatuta dago azken inkestek independentziaren aldekoei ematen dietelako garaipena, baina Buckinghameko Jauregiak ukatu egin du.

"Erreginak erreferendumaren kanpaina baldintzatu nahi duela iradokitzen duten informazioak guztiz faltsuak dira; berorren maiestatearen ikuspuntua zera da, eskoziarrei dagokiela erabakitzea", nabarmendu du.

Buckinghameko Jauregiak adierazpen horiek egin baino lehen, Isabel II.a Eskozia independentearen erregina izateaz "harro" egongo litzatekeela esan zuen Alex Salmond Eskoziako ministro nagusi eta independentziaren aldekoen buruak.

Agintari eskoziarra erreginarekin batzartu zen duela bi aste, baina ez du zehaztasunik eman elkarrekin hitz egindakoaz.

Zure interesekoa izan daiteke

venezuela-asanblea-amnistia-efe.jpg
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Preso politikoentzako amnistia legea onartzeko lehen pausoa eman du Venezuelako Parlamentuak

Delcy Rodriguez presidente arduradunak bultzatutako eta ostegunean lehen bozketan onartutako proiektuak 1999tik preso politikoak hartzen ditu barne -chavismoa boterera iritsi zenetik honakoak-, eta giza eskubideen urraketa larriengatik auzipetuak edo zigortuak daudenak kanpo uzten ditu. Orain kontsulta prozesua zabalduko da eta, ondoren, bigarren eztabaida batean onartu beharko da.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Arma nuklearren START III tratatua iraungi den egunean, eustearen aldeko jarrera agertu dute Errusiak eta AEBk

START III itunak arma nuklear estrategikoen kopurua mugatzen zuen, gehienez 1.550 buru nuklearretara eta 700 sistema balistikotara, bi potentzietako bakoitzerako, izan lurrean, itsasoan edo airean. Start III 2010eko apirilaren 8an sinatu zuten, Pragan, Dmitri Medvedev Errusiako eta Barack Obama AEBetako orduko presidenteek, eta 2021eko otsailean berritu zuten beste bost urterako eta gaur iraungi da.

(Foto de ARCHIVO)

January 13, 2026, Bandung, West Java, Indonesia: In this photo illustration, the Grok logo is displayed on a smartphone in front the ELON MUSK photo profile.



Europa Press/Contacto/Algi Febri Sugita

13/1/2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Elon Muskek eduki esplizitua sustatu zuen Grok AArekin, Xn erabiltzaileak irabazteko

Aktibo egon zen hamaika egunetan, Groken irudi sortzaileak hiru milioi irudi sexualizatu baino gehiago sortu zituen; horietatik 23.000k haurrak irudikatzen zituzten eta 1,8 milioik inguru, emakumeak. Elon Muskek xAIko langileei eskatu zien eduki esplizituarekin lan egiteko trebatzeko, sexuala barne, eta langileei ohartarazi zien "eduki sentikorra, bortitza, sexuala eta/edo beste eduki iraingarri edo asaldatzaileak" ikusteko prestatu zitezela, "estres psikologikoa" eragin ziezaiekeen eta.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X