Hondoratzea
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gutxienez hiru etorkin hil dira Maltan, ontzi bat hondoratuta

Ezbeharra nazioarteko uretan izan da, Maltatik 300 miliara. 30 etorkin desagertuta daude.

Dokumentaziorik ez zuten hiru etorkin hil dira gutxienez Maltako kostaldean izan den hondoratzean. Ontzia Afrika iparraldetik Italiara zihoan, Italiako hainbat komunikabidek jakitera eman dutenez.

Gauean izan da istripua, nazioarteko uretan, eta Malta hego-ekialdetik 300 miliara. Ez dute oraindik zehaztu zenbat lagun zihoazen ontzian, baina badirudi 30 bat desagertuta daudela.

7 lagun bizirik erreskatatu ahal izan ditu Pegasus merkantzia ontziak, horien artean bi adingabe.

Italiako eta Greziako kostaldeko guardiak ari dira desagertuen bilaketa lanetan. Bizirik atera dituzten etorkinetako hiru Greziako erietxe batera eraman dituzte, egoera larrian.

Zure interesekoa izan daiteke

Washington (United States), 18/12/2025.- US President Donald Trump delivers an address to the Nation from the Diplomatic Reception Room of the White House, in Washington, DC, USA, 17 December 2025. EFE/EPA/Doug Mills / POOL
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ospea minimoetan duela, Trumpek bere lorpenak puztu ditu nazioari egindako diskurtso batean

Ia egunero egiten dituen agerraldi publikoetan esaten dituen gauza asko errepikatuz hasi du hitzaldia agintariak: etorkinei eta Joe Biden bere aurrekoaren gobernuari eraso egin die, eta hilabete gutxi batzuetan AEBk "okerrenetik onenera" egin dutela ziurtatu du, deportazioak egin dituelako, mugaetako kontrolak zorroztu dituelako eta beste herrialde batzuen aurka muga-zergak ezarri dituelako.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X