Iruzkina
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Eskozia, erreginarekin gora eta behera

Orain arte, Isabel II.ak ez du txintik ere esan, bere bozeramaleek dioten arren kezkatuta dagoela eta jarrera neutrala duela

Eskozian gertatzen ari direnen artean, harrigarriena da Eskozia herrialde independente bihurtzen bada ere, monarkiaren estatu-ereduari eutsiko diola. Erresuma Batuak bere lurraldearen heren bat galduko du baina, Isabel II.ak jarraituko du eskoziarren erregina izaten.

Munduaren gainerako herrialdeetan, zentzudunena izango litzake Eskozia errepublika izatea. Baina, independentzia bultzatzen duen Eskoziako alderdi abertzalearen barruan ere, errepublikazaleak gutxiengo dira.

Argi dago, beraz, britainiarrak, ingelesak zein eskoziarrak izan, bereziak direla. Ezin da ulertu monarkiak duen ospe eta izen-ona, kontuan hartuta eskandalu larriak bizi izan dituela. Baina, egia dena da, Isabel II.a egoera ahulean dagoela. Bere Erresuma batuta egotea nahi du baina, ez du eskoziarrak berarekin haserretzerik nahi. Eta jakina, eskoziarrak diogunean, hor sartzen dira independentziaren aldekoak zein kontrakoak.

Orain arte, Isabel II.ak ez du txintik ere esan, bere bozeramaleek dioten arren kezkatuta dagoela eta jarrera neutrala duela. Azkenean adierazpenak egin ditu, ez ofizialak baina, bai publikoak. Eta badirudi esan nahi izan duela eskoziarrek ezezkoaren alde egin beharko luketela.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X