Eskozia: Unionisten eskaintza beranduegi dator
Bi urte behar izan dituzte Londreseko hiru alderdi nagusiek Eskoziako autonomiari buruzko eskaintza zehatza egitea. Eta zehatza ote den eztabadaigarria da, oraindik argitu gabeko hainbat atal daudelako.
Erresuma Batuko eta Eskoziako lehen ministroek, David Cameronek eta Alex Salmondek, erreferendumari buruzko negoziaketak hasi zituztenean, Salmondek bi galdera egin nahi zituen. Bata indepedendentziari buruz; eta bigarrena, zerga esparruan botere gehiago izango lukeen autonomia berritu bati buruz. Baina, Cameronek apustu gogorra exijitu zion: independentziaren galdera egitea bakarrik; eta Salmondek onartu zuen.
Eskoziak gaur egun hezkuntza, osasuna, ingurumena, etxebizitza eta kultura esparruko eskumenak ditu. Autonomia handia da, baina, zerga arloan, eskasa. Eskoziako aurrekontuak Londresek ematen dien diruaren baitakoak dira. Horregatik, benetan, Euskadin duen autonomía baino txikiagoa da.
Hiru alderdi britainiar nagusiek orain proposatzen dutena da, zergak bildu eta diru hori nola gastatu erabakitzeko ahalmena. Horren bermatuko luke, adibidez, Eskozian, unibertsitateko ikasketek dohainik izaten jarraitzea eta osasunaren pribatizazioa saihestuko lukete.
Eskoziar askorentzat erakargarria izan litekeen eskaintza da, baina, askorentzat, beranduegi dator.
Zure interesekoa izan daiteke
G7ak eta EBk Ormuzko itsasartea irekitzeko eta inguruko herrialdeak pairatzen ari diren “ondorioak” arintzeko deia egin dute
Mendebaldeko herrialde boteretsuenen Atzerri ministroek, baita AEBkoak ere, “populazio zibilaren eta azpiegituraren aurkako erasoak berehala eteteko” eskatu dute.
Trumpek apirilaren 6ra arte luzatu du Ormuzko itsasartea berriro irekitzeko ultimatuma
AEBk Ekialde Hurbilera 10.000 soldadu gehiago bidaltzea aztertzen ari da, Teheranen gaineko presioari eusten dion bitartean eta arazoak luze joko duela ikusita.
Iranek AEBren proposamenari erantzun dio eta bake akordio baterako hainbat baldintza jarri ditu mahai gainean
Teheranek erasoa "ez errepikatzeko baldintzak" eskatzen ditu, eta gatazkaren amaierak "fronte guztiei" eragitea, Libano eta Irak barne.
Israelek iragarri du Alireza Tangsiri Irango Guardia Iraultzailearen Armadako komandantea hil egin duela
Israel Katz Israelgo Defentsa ministroaren arabera, Ormuzko itsasartearen blokeoaren erantzule nagusia zen. Irango agintariek ez dute oraingoz heriotza baieztatu.
Iranek ez du onartu AEBk egindako bake proposamena, "gehiegizkoa" dela iritzita
Irango agintariek behin eta berriz esana dute Ameriketako Estatu Batuek eta Israelek Iranen aurkako "erasoa eta hilketak" gelditu egin behar dituztela, baita Teheranen aurkako erasoa ez errepikatzeko mekanismo zehatzak garatu ere, besteak beste.
Ezkerreko blokea nagusitu da Danimarkan, baina akordioak beharko ditu
Moderatuek edukiko dute Gobernua osatzeko giltza: 14 eserleku lortuta, ezkerreko blokearen (84) eta eskuinekoaren (77) artean erabaki beharko dute.
AEBk gerra amaitzeko 15 puntuko plana aurkeztu dio Irani, "The New York Times" egunkariaren arabera
Irango programa nuklearra desegitea eta Ormuzko itsasartea irekitzea omen daude planean. Bien bitartean, Teheranek Washingtonekin zuzeneko negoziazioak daudela ukatu egin du, eta Israelen eta AEBko baseen aurkako erasoekin jarraitu du.
Ekialde Hurbilera 3.000 soldadu bidaltzea aztertzen ari da AEB
Hainbat hedabideren arabera, 82. Aireko Brigada —aireko operazioaetako eliteko unitate epezializatua— bidali nahi du Trumpek Ekialde Hurbilera, Iranen aurkako operazio militarrean parte hartzera.
Israelek adierazi du "segurtasun eremu bat" ezarri eta kontrolatuko duela Libano hegoaldetik Litani ibairaino
Israelgo Defentsa ministroak adierazi duenez, Israel iparraldean bizi direnen segurtasuna bermatzen den arte ez dira itzuliko Libano hegoaldetik iparraldera ebakuatu dituzten ehunka mila herritarrak.
Bruselak Hungariari eskatu dio argitu dezan Errusiari egin omen dizkion filtrazioen auzia
Hungariak ukatu egin du Errusiari Europar Batasuneko barne gaiei buruzko informazioa ematen ari zaiola, eta "albiste faltsutzat" eta "gezurtzat" jo ditu horren inguruan hedabideetan agertu diren informazioak.