Frantziako Alderdi Sozialistaren barne krisiak, gora
Frantziako Alderdi Sozialista garai zailak pasatzen ari da. Alderdiko sektore bat Francois Holland presidentearen aurka altxatu da eta ezkerreko politikak ez aplikatzea kritikatzen diote.
Sektore kritiko honi, orain, Martine Aubry batu zaio, alderdian presitigo handienetakoa duen buruzagia. Lan Ministroa izan zenean, 35 orduko lan-astea ezarri zuen Frantzian. Orain Lille hiriko alkatea da eta hori gorago ez duela iritsi nahi dio, baina manifestu bat argitaratu du Alderdi Sozialista hartzen ari den arriskuaz ohartaraziz.
Alderdiak batasuna galdu duela dio eta frantziarrek ez dutela ulertzen Alderdi Sozialistak zer gizarte eredu eraiki nahi duen. Sozialdemokraziaren balio zaharrak berreskuratzea eskatzen du eta Tony Blair eta Gerhard Schroederren esperimentuetaz ahaztea.
Aubryren berragerpen hau Hollandentzat momentu zail batean dator, inkestetan hondoratuta baitago. Gastu Publikoan murrizketa gehiago ari da prestatzen Holland, Merkel alemaniarraren eskakizunak betez.
Hau da, Aubryk eta Alderdi Sozialistaren barruan gero eta indartsuagoa den sektore honek defendatzen duenaren guztiz kontrakoa.
Zure interesekoa izan daiteke
AEBko Gobernuak kontratistaren hutsegite bat edo bideratzaile baten akatsa aipatu ditu aireko kaosaren balizko arrazoien artean
Zelenskik dio AEBk NATOn sartzea eskaini diola Ukrainari, Donbasi uko egitearen truke
Gurutzaontzi turistiko bat irauli da Mississippi ibaian, petrolio-ontzi batekin talka egin ostean
EBk bost herrialdetako ordezkariak bidaliko ditu Ukrainaren eta Errusiaren arteko bake elkarrizketetara
AEBk hegaldiei ekin die berriro, komunikazio arazo batengatik lau orduz etenda egon ondoren
Moskurekin negoziazioaren buru nor izango den erabakitzeko eztabaida abiatu du EBk
Jensen Huang Nvidiako CEOak dimititu egin du, eskandaluen ondorioz