Miss Mundurako Hondurasko hautagaia hilda aurkitu dute
Maria Jose Alvarado Miss Mundo 2014 lehiaketarako Hondurasen hautagaia eta haren ahizpa, Sofia Trinidad, hilda aurkitu dituzte asteazken honetan Arada herrian, mendebaldeko Santa Barbara departamenduan, Leandro Osorio Honduraseko Ikerketa Kriminaleko Zuzendaritzako buruak jakinarazi duenez.
Sei egunez desagertuta egon ostean, azken aldiz ikusi zituzten bainuetxearen inguruko ukuiluan aurkitu dituzte gorpuak, erdi lurperatuta.
Gorpuen alboan hilketak egiteko ustez erabilitako armak eta desagertu aurretik erabili zuten autoa aurkitu dituzte. Honduraseko Poliziak bildutako lehen datuen arabera, tiroz hil zituzten Aguagua ibaiaren ertzean desagertu ziren egunean bertan.
Sofia Trinidaden mutil laguna da susmagarri nagusia
Asteartean Honduraseko Poliziak Plutarco Antonio Ruiz, Sofia Trinidad Alvaradoren mutil laguna, atxilotu zuen asteartean, eta suzko bi arma eta bi ibilgailu atzeman zizkioten.
Lehen ikerketen arabera, Plutarco Antonio Ruiz da susmagarri nagusia.
Zure interesekoa izan daiteke
Estatu Batuen eta Iranen arteko negoziazioei buruzko informazioa jaso du Netanyahuk, Trumpekin bildu aurretik
Asteazken honetan Marco Rubio Estatu idazkariarekin eta Donald Trump presidente estatubatuarrarekin bildu atarian, Israelgo lehen ministroa Steve Witkoff eta Jared Kushner Ameriketako Estatu Batuetako ordezkariekin elkartu da.
Gutxienez 10 pertsona hil dira Kanadako eskola batean izandako tiroketa batean
Ustezko erasotzailea hildakoen artean dago. Columbia Britainiarreko agintariek adierazi dutenez, 25 pertsona inguru artatu dituzte bertako osasun zentroan eta beste bi ospitalera eraman dituzte, zauri oso larriekin.
Starmer Erresuma Batuko lehen ministroa hari-harian, Epstein auziaren ondorioz
Keir Starmer lehen ministroak AEBrako enbaxadore izendatu zuen Peter Mandelson laborista Epstein auziko dokumentuetan agertu ostean, hautsak harrotu dira Erresuma Batuan. Hala ere, Starmerrek ez du dimititzeko asmorik.
Takaichi lehen ministroak nagusitasunez irabazi du Japonian, eta immigrazioaren aurkakoek gora egin dute
Kontserbadoreen buruak bi hereneko gehiengoa lortu du eta bere politikak aurrera atera ahal izango ditu. Orain arte indar gutxi izan duten bi alderdik ezustekoa eman dute: Sanseito ultraeskuindarrak eta Team Miraik.
Albiste izango dira: Bad Bunny Super Bowl-en, greba Tubos Reunidosen eta lanuzteak Renfen
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Bad Bunnyk batasun mezua zabaldu du Super Bowleko ikuskizunean, eta Trumpen kritikak jaso ditu
Artista puertorricarrak historia egin du Super Bowleko finaleko atsedenaldian egin ohi den ikuskizunean. Lady Gaga eta Ricky Martinekin batera, kontinentearen batasunaren aldeko aldarria egin du. Trump AEBko presidenteak adierazi du "herrialdeari zaplaztekoa eman" diola.
Seguro sozialistak irabazi du Portugalen, hauteskunde presidentzialen bigarren itzulian, botoen % 65,77 lortuta
Ventura ultraeskuindarrak, berriz, botoen % 34,13 lortuko lituzke, botoen % 98 zenbatuta. Herri batzuek hauteskundeak astebete atzeratzea erabaki dute, otsailaren 15era arte, herrialdeak azken bi asteetan jasan dituen denboraleen ondorioz.
Irango auzitegi batek zazpi urte eta erdiko kartzela-zigorra ezarri dio Mohammadi Bakearen Nobel saridunari
Starmerren aholkulari nagusiak dimisioa eman du Epsteinen artxiboen eskandaluagatik
Kabineteko buruak bere gain hartu du Mandelson enbaxadore kargurako izendatu izanaren errua. "Akats bat izan zen. Gure alderdiari, gure herrialdeari eta politikarekiko konfiantzari kalte egin die Mandelsonek", gaineratu du.
Takaichik irabazi ditu hauteskundeak Japonian, eta gehiengoa handitu du
Hauteslekuak itxi osteko lehen kalkuluek 274 eta 328 eserleku artean eman dizkiote lehen ministroaren Alderdi Liberal Demokratikoari, gehiengo absolutua aise gaindituta.