Kubako blokeoaren aurkako lehen neurriak
Estatu Batuen eta Kubaren arteko harremanak berreskuratuko zirela jakinarazi eta hilabetera jarri dituzte indarrean aurreneko neurriak. Azken 50 urteko blokeoa Estatu Batuetako Kongresuak bakarrik kendu lezake; eta Kongresuan gehiengoa duten errepublikanoek ez dute hori egiteko asmorik.
Baina Obama presidenteak badu ahalmena, praktikan blokeo hori hausteko neurri zehatzak hartuta. Eta horixe da egin duena: hegazkin konpainiei baimena eman die uhartera ibilbide berriak zabaltzeko, Kubara estatu batuar gehiagok joateko modua izateko (iaz ia 100.000 izan ziren joan zirenak) eta Estatu Batuetan bizi diren kubatarrek diru gehiago bidaltzeko modua izan dezatela Kubara bidaltzeko. Gainera, Kubara doazenek kreditu txartelak erabiltzeko aukera izango dute.
Hori horrela, asko haziko da AEBko turismoa Kuban, baina ez da masiboa izango. Bertako agintariek ere ez dute AEBko turismo masiborik nahi.
Raul Castrok ez du onartuko indar militarra erabiliz uhartean sartzea lortu ez zuten estatu batuarrek orain merkataritzaren bidez lortzea.
Zure interesekoa izan daiteke
AEBko Gobernuak kontratistaren hutsegite bat edo bideratzaile baten akatsa aipatu ditu aireko kaosaren balizko arrazoien artean
Zelenskik dio AEBk NATOn sartzea eskaini diola Ukrainari, Donbasi uko egitearen truke
Gurutzaontzi turistiko bat irauli da Mississippi ibaian, petrolio-ontzi batekin talka egin ostean
EBk bost herrialdetako ordezkariak bidaliko ditu Ukrainaren eta Errusiaren arteko bake elkarrizketetara
AEBk hegaldiei ekin die berriro, komunikazio arazo batengatik lau orduz etenda egon ondoren
Moskurekin negoziazioaren buru nor izango den erabakitzeko eztabaida abiatu du EBk
Jensen Huang Nvidiako CEOak dimititu egin du, eskandaluen ondorioz