Fidel Castroren isiltasuna
Aste hau oso garrantzitsua izango da AEBren eta Kubaren arteko harremanetarako. Hainbat kongresista estatubatuarrek uhartea bisitatu berri dute, eta, asteazkenean, herrialde horretako ordezkaritza ofizial bat bertaratuko da, agintari kubatarrekin harremanak nola bideratu adosteko.
Prozesu honetan bada deigarria den puntu bat: Fidel Castroren isiltasuna. Hilabete igaro da bere anaiak, Raulek, eta Obamak harremanak berrezarriko zirela iragarri zutenetik ,eta Fidelek ez du gai garrantzitsu horretaz ezer esan.
Bere azken agerraldi-publikoa duela urtebete izan zen. Azken argazkia, Venezuelako Maduro presidentearekin, duela urte erdi egin zioten. Badirudi horrek adierazten duela Kubako iraultzaren liderra osasunez makal dabilela eta, oraingoan bai, erabat erretiratu dela. Baina, bada beste irakurketa bat: berak sortu zuen sistemaren sendotasuna erakutsi du.
Badira uste dutenak Fidelen desagerpenarekin Castrismoa suntsituko zela, baina, egia dena da Raul anaiak Kuba gidatzen jarraitzen duela inolako arazorik gabe, eta erabakiak hartu ditzakeela, Fidelek argi eta garbi babestu gabe.
Zure interesekoa izan daiteke
AEBko Gobernuak kontratistaren hutsegite bat edo bideratzaile baten akatsa aipatu ditu aireko kaosaren balizko arrazoien artean
Zelenskik dio AEBk NATOn sartzea eskaini diola Ukrainari, Donbasi uko egitearen truke
Gurutzaontzi turistiko bat irauli da Mississippi ibaian, petrolio-ontzi batekin talka egin ostean
EBk bost herrialdetako ordezkariak bidaliko ditu Ukrainaren eta Errusiaren arteko bake elkarrizketetara
AEBk hegaldiei ekin die berriro, komunikazio arazo batengatik lau orduz etenda egon ondoren
Moskurekin negoziazioaren buru nor izango den erabakitzeko eztabaida abiatu du EBk
Jensen Huang Nvidiako CEOak dimititu egin du, eskandaluen ondorioz