Argindarra, osasuna eta elikagaiak promestu dizkie Tsiprasek txiroei
Greziako lehen ministro Alexis Tsiprasek gaur berretsi duenez, Greziak zorra ordaindu nahi du, eta bazkideek "gurekin negoziatu beharko dute, eskura ditugun baliabide teknikoak erabilita", horiek ere gauza bera nahi izanez gero.
"Doitasunak porrota besterik ez digula ekarri onartzen badugu, argi dago irtenbidea negoziazioen bitartez lortuko dugula", adierazi du Tsiprasek Parlamentuan Gobernuaren programa aurkezteko ekitaldian. "Greziako Barne Produktu Gordinaren % 180tik gorakoa da zorra", nabarmendu du bertan lehen ministroak.
Tsiprasen esanetan, Egonkortasunerako Hitzarmena errespetatu nahi du Greziak, "baina zorroztasuna ez da itun horren parte". "Argi utzi nahi dugu ez dugula negoziatzen gure subiranotasun nazionalarekin, ez dugu herriaren agintearekin negoziatzen", ohartarazi du.
Lehen ministroaren ustez, zorroztasunarekin amaitzeko agindua eman zuen herriak hauteskundeetan, eta, hori dela eta, "Gobernuak ez du eskubiderik programa hori luzatzea eskatzeko; zubi-programa bat eskatuko dugu negoziazioak amaitu arte, hazkunde-programa bat ere bultzatu ahal izateko".
"Askok galdetu didate hemendik 15 egunera hori posible izango ote den. Baietz erantzun diegu, zorra bezalako gaiak geroago negozia ditzakegulako", esan du.
Tsiprasek berretsi duenez, Greziako Gobernuaren asmoa da Greziaren eta Europar Batasunaren artean itun berria lortzea, "euroguneko arauak errespetatuz, baina ezinezko superabitak hitzartu gabe".
Premiazko beharrizanak asetzeko
Halaber, krisiak bereziki astindu dituen herritarrei berehalako laguntza eskaintzeko programa iragarri du lehen ministroak. Programa horrek janaria, hornidura elektrikoa eta osasun zerbitzu osoa eskainiko dizkie.
Etxebizitzei dagokienez, "Gobernuak ez du onartuko lehen etxebizitzetatik inor kaleratzerik", nabarmendu du.
Lan-erreforma
Lan arloan, horren aburuz, Greziako ekonomiak ezin da lanesku merkean oinarritu, "eskubiderik gabekoa" baita, eta berrikuntza eta teknologia behar dituela azpimarratu du. Hori dela eta, hitzarmen kolektiboa berriro ezarriko dutela, eta 2016rako gutxieneko soldata 751 eurokoa izango dela iragarri du.
Gainera, 25 urte baino gutxiagoko langileak ez baztertzeko lan-erreforma abiatzeko asmoa azaldu du. "Eskubide berdinak eta soldata bera izango dute", hitzeman du.
Erretirodunen pentsioei dagokienez, erretiro-adina ez dutela igoko eta pentsioak ez dituztela jaitsiko esan du. "2015eko amaieratik aurrera pentsio txikienak igoko ditugu", aurreratu du.
Gainera, langileen kaleratzeak bertan behera uztea erabaki du; Ministerioen garbitzaile, eskolazain eta unibertsitate-mailako funtzionarioenak, esaterako. Beraz, horiek guztiak lanera itzuli dira.
Amaitzeko, irrati-telebista publiko berria sortu eta auzo-polizia berriro abiatuko duela azaldu du.
Nazionalizatu gabe
Neurriak enpresa publikoak saldu gabe jarriko dituzte martxan. "Eutsi ezinezko zorra ordaintzeko ondare nazionalak saltzea delitua da; ez dugu gure aberastasun naturala salduko, ezta sareak edota azpiegiturak ere", nabarmendu du.
Arlo fiskalean, Tsiprasen esanetan, errenta-aitorpenerako tarteak aldatuko dituzte, urtean 12.000 eurotik behera irabazten dutenek zergarik ordaindu ez dezaten. Gainera, ustelkeria eta zerga-ihesari aurre egiteko erakunde bat sortuko du Gobernuak.
Administrazioen erreforma
Bestalde, administrazio publikoen erreforma iragarri du Tsiprasek. Lehen faseak 6 hilabete iraungo du, eta goi-kargudunen segurtasuna, hegazkinak eta ibilgailuak ordaintzeko gastuetan murrizketa handia egitea aurreikusi du.
Halaber, Gobernuak hegazkin bat salduko du (guztira, hiru ditu), auto ofiziala izateko diputatuen eskubidea aztertuko du eta ministerioen ibilgailu ofizialen kopurua ia erdira mugatuko du (egun, 7.500 auto dituzte).
Gainera, Gobernuaren Presidentetzarako lan egiten duten pertsona-kopurua erdira jaitsiko du.
Tsiprasen arabera, Gobernuaren helburuak hauek dira: "subiranotasuna berreskuratzea, Europan Greziaren ordezkaritza parekatua berrezartzea eta giza krisiari aurre egitea".
Zure interesekoa izan daiteke
13 urteko kartzela zigorra ezarri diote Berlinen turista bilbotar bat larri zauritu zuen atentatuaren egileari
Erasoa iazko otsailean gertatu zen, Europako Hildako Juduen Monumentuaren ondoan. Biktima, Bilboko 30 urteko gazte bat, erasotik bizirik atera zen Alemaniako hiriburuan hainbat egun ospitalean eman ondoren.
Macronek eta EBk babesa adierazi diote Espainiari, Trumpen mehatxu komertzialen aurrean
Sanchezek esker ona adierazi du, EBko erakunde nagusietako presidenteek eta Europako bazkideek (Frantziak, esaterako) laguntza eskaintzeko dei eta mezuak bidali dizkiotelako.
Israelek Iranek izendatutako edozein buruzagi hil egingo duela ohartarazi du Israel Katz Defentsa ministroak
Israelgo aireko armadak asteartean eraso egin zion Ali Khamenei aiatolaren ondorengoa aukeratzeko Adituen Batzordea biltzekoa zen eraikinari, Qom hiri santuan, izendapen prozesua etenarazteko ahaleginean. Hala ere, une horretan 88 erlijio-gizonak ez zeuden eraikinean bilduta.
Trumpek Espainiarekin duen merkataritza-harremana etengo duela mehatxu egin du, Irango gerrarekiko duen jarreragatik
Espainiako Gobernuak Trumpi erantzun dio, eta nabarmendu diu NATO eta Europako Defentsa konpromisoak bete egiten dituela. Era berean, ohartarazi dio EBren eta AEBren arteko akordioak errespetatu beharko dituela, aldebiko harremanak berrikusi nahi baditu.
Sidenor auziko epaileak mediku palestinar bat onartu du biktima eta akusazio partikular gisa
Akusazio partikular horrekin, Sidenorreko hiru arduradunak kontrabando delituaz gain, genozidio delituaren, gizateriaren aurkako delituaren eta gatazka armatuan babestutako pertsonen eta ondasunen aurkako delituan konplize gisa ikertu ahal izateko baldintza beteko litzateke. Fiskalak Sidenorreko erregistroak baliogabetzeko eskatua zuen, eta kontrabandoa ez beste delituen akusazioak erretiratzea, hain zuzen ere, baldintza hori betetzen ez zelako. Ikusteko dago, orain, ikerketak zer norabide hartuko duen.
Von der Leyenek Ekialde Hurbileko krisiaren "ondorioei" aurre egiteko prest egotea eskatu dio EBri
Frantzia prest agertu da Iranen erasoen aurrean Golkoko eta Jordaniako herrialdeen defentsan parte hartzeko, eta Alemaniak, berriz, baztertu egin du Iranen aurkako erasoarekin bat egitea, eta bere tropek eskualdean duten papera autodefentsara mugatuko du.
Israelek Iranen lur azpiko kuartelei eraso die, Teheranen
Israelgo Armadaren arabera, 100 eraso baino gehiago egin ditu lurpeko kuartelen kontra, eta jaurtitzeko baseak eta misil balistikoak ere suntsitu ditu. Azpimarratu duenez, "behar beste denbora" iraungo du gerrak . Larunbatetik, 555 pertsona hil dituzte Iranen, Ilargi Gorriaren arabera.
Petrolioaren prezioak gora egin du eta gorabeherak daude itsas eta aire trafikoan, Ormuzko itsasarteko tentsioaren ondorioz
Ontzi enpresa nagusiek ez dute handik igaro nahi, eta zer gertatuko zain daude. Halaber, 3.000 hegaldi baino gehiago bertan behera utzi dituzte asteburuan, Ekialde Hurbileko gatazka lehertu denetik.
Albistea izango dira: Gatazka Iranen, Makina-Erremintaren Azoka eta martxoaren 3aren aurreko eguna
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Hezbollak Libanotik eraso dio Israeli, eta Israelgo Armadak Beirut bonbardatu du
Donald Trump AEBko presidenteak Venezuelaren antzeko trantsizioa proposatu du Iraneraok, eta erasoaldiak "lau aste edo gutxiago" iraun dezakeela adierazi du.