Iruzkina
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Europa eta Kuba, gero eta hurbilago

Zentzugabe diplomatikoa izango litzateke Estatu Batuak Kubara hurbiltzea eta Europa orain bezain urrun geratzea.

Europar Batasuna eta Kuba harreman politiko eta ekonomikoak nola hobetu negoziatzen ari dira. Ezin da esan txarrak direnik gaur egungo harremanak, baina egia da ezin direla hobeak izan Europar Batasunak jarrera bateratuari eusten dion bitartean.

Jarrera bateratua Maria Aznarrek sustatu zuen presidente zen garaian, 1996an. Kubarekiko harremanetarako baldintza bi jarri zituzten:  giza eskubideak errespetatzea eta demokraziaren bidean urratsak ematea. Hori, ordea, ez da oztopo izan Europako hainbat herrialdek harreman ekonomiko handiak edukitzeko Kubarekin, Espainia bera tartean.

Negoziazio horietatik aparte, François Hollandek iragarri du maiatzean Kubara joango dela, uhartera bisitan joango den aurreneko presidente frantziarra izango da.

Jarrera bateratua aldatzeko asmorik ez du Europak, hasieran batean behintzat, baina leundu egin nahiko du segur aski.

Kuba eta Estatu Batuen arteko harremanak normaltzeko Obamak eta Castrok iragarri duten akordio historikoaren ondoren, negoziazio horiek azkarrago joan beharko lukete.

Zentzugabe diplomatikoa izango litzateke Estatu Batuak Kubara hurbiltzea eta Europa orain bezain urrun geratzea.

Zure interesekoa izan daiteke

(Foto de ARCHIVO)

Una madre elefante aleja a su cría del peligro en el norte de Kenia.



REMITIDA / HANDOUT por GEORGE WITTEMYER/COLORADO STATE UNIVERSITY

Fotografía remitida a medios de comunicación exclusivamente para ilustrar la noticia a la que hace referencia la imagen, y citando la procedencia de la imagen en la firma

12/11/2024
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

20 elefanteren heriotza misteriotsuak alarma piztu du Kenyan

Amboseli parke nazionalean, Kenyako turismo-gune nagusietako batean, gutxienez 20 elefanteren heriotza zerk eragin duen ikertzen ari dira. Animaliek sintoma berberak dituzte: paralisia, ibiltzeko zailtasunak eta arnasa hartzeko arazoak. Fauna basatiak garrantzia handia du bertako ekonomian, eta kezka gero eta handiagoa da. Albaitariek, zientzialariek eta agintariek ikertzen jarraitzen dute heriotza horiek zerk eragin dituen argitzeko.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X