Bi garaile argi eta galtzaile mordoa
Ikusmin handia piztu ondoren, Erresuma Batuko hauteskundeek bi irabazle argi utzi dituzte: Eskoziako Alderdi Nazionala eta Alderdi Kontserbadorea.
Eskoziako nazionalistek, Eskoziari Westminsterren dagozkion ia eserleku guztiak lortu dituzte. Emaitza honekin nahi dutena egin dezaketela esan genezake, baita independentziari buruzko beste erreferendum bat egin ere etorkizun ez urrunean.
Horrez gain, Erresuma Batuko politikan erabakigarriak izan daitezke eskoziarrak, baina gerta liteke horren beharrik ez izatea. Izan ere, gehiengo absolututik gertu da David Cameronen Alderdi Kontserbadorea. Nahikoa luke, adibidez, Ipar Irlandako unionisten babesa gobernatzeko.
Beste guztiek porrot umiliagarriak izan dituzte. Laboristak esperotako emaitzen oso azpitik daude, eta liberaldemokratak, ia desagertuta. UKIP, alderdi ultranazionalista eta ultraeskuindarra, ahul sartu da Westminsterren.
Hor dago Cameronen garaipenaren gakoetako bat: eskuineko botoei eutsi egin diela, jakina, programa eskuindarragoa egin eta gero.
Zure interesekoa izan daiteke
Errusiaren eraso gogorrak Kieven, Trump-Zelenski goi-bileraren bezperan
Moskuk eraso gogorrak egin ditu Ukrainako hiriburuaren eta ipar-ekialdeko eta hegoaldeko eskualdeen aurka, eta gutxienez hildako bat eta 19 zauritu eragin ditu.
Lau espainiar desagertu dira Indonesian, ontzi bat hondoratu ostean
Erreskate taldeak desagertutako bi helduren eta bi haurren bila ari dira, Padar uhartetik gertu, Bali ekialdean.
Zelenskik Europako buruzagiekin hitz egiten jarraitzen du, Trumpekin bildu aurretik
Ursula von der Leyen Europako Batzordeko buruak telefono bidez hitz egingo du gaur Zelenskirekin eta Trumpekin.
Bonba batek eztanda egin du Siriako Homs hiriko meskita alaui batean, eta gutxienez zortzi pertsona hil dira
Leherketa ostiral eguerdiko otoitza egiten ari zirela izan da, eta, ikerketaren lehen datuen arabera, bonba tenpluaren barruan zegoen jarrita.
Trumpen eta Zelenskiren igandeko bilerak beste mugimendu bat eragin dezake bake negoziazioetan
Errusiak, bestalde, baieztatu du Estatu Batuekin harremanetan jarri dela, Kievek eta bere aliatuek bultzatutako bake plan berria aztertu ostean.
Hauek dira aurten nazioartean izandako albiste nagusiak
Nazioarteko politikak galdera ugari utzi ditu mahai gainean. Trumpek narkoterrorismoa babestea leporatzen dio Venezuelari, Europa berrarmatzeko bidean da, eta ultraeskuinak gorakada handia izan du Alemanian, Austrian, Erresuma Batuan, Txekian, Portugalen eta Espainian.
Berriz irekiko dute Fukushimako zentral nuklearra
TEPCO enpresak munduko zentral nuklearrik handiena suspertuko du urtarrilean, tokiko agintarien oniritzia jaso ondoren.
Venezuelak 99 preso askatu ditu, 2024ko hauteskundeen ostean atxilotutakoak
Gobernuak azpimarratu duenez, "giza eskubideekiko errespetu zorrotza bermatzeko" hartu dute erabakia.
Estatu Batuek Estatu Islamikoaren kanpalekuak bonbardatu dituzte Nigerian
Donald Trump AEBko presidenteak iragarri duenez, misilekin erasotu dituzte talde jihadistak Afrikako herrialdearen ipar-mendebaldean dituen instalazioak.
Teleferikoa, Parisko mugikortasun arazoak konpontzeko proiektu berria
Orain arte, lur gainekoa edo azpikoa zen Parisko garraio publikoa, baina orain airera eramatea erabaki dute. Europan lehen aldia da horrelako proiektua martxan jartzen dela. Erosoa eta isila da Paris kanpoaldeko lau herri lotzen dituen teleferikoa.