Heriotza zigorra ezarri diote Dzhokhar Tsarnaevi
Zure interesekoa izan daiteke
Kolonoek izua zabaltzen jarraitzen dute, Israelgo Gobernuak Zisjordaniaren aurkako setioa larriagotzen duen bitartean
Israel Katz Israelgo Defentsa ministroak iragarri du "terrorismoaren aurkako" operazioak datozen asteetan ere luzatuko direla. Palestinako Aginte Nazionalak "premiazko nazioarteko interbentzioa" eskatu du.
Girondako suteak 240 etxebizitza suntsitu ditu eta 75 suhiltzaile zauritu dira
42.000 hektarea kiskali ditu jada, eta 220.000 pertsona ebakuatu behar izan dituzte. Agintariek, hala ere, baztertu egin dute Bordele husteko aukera, oraingoz. Macron presidenteak ministerio arteko bilera deitu du astelehen goizerako, krisia aztertzeko.
Poliziak tiroz hil du Berlinetik gertu, larunbateko harrapaketaren ustezko egilea
Abdul Ballout 21 urteko gazteari urtebete eta hamar hilabeteko espetxe-zigorra ezarri zioten maiatzean, Sirian Estatu Islamikoarekin (EI) bat egiten saiatzeagatik.
A63 errepidea itxi dute Baionan, Bordelerantz, Gironda eta Landetako suteengatik
Sophie Broca Girondako prefektak bertara ez joateko eskatu die turistei. Gainera, iragarri du ez duela utziko "ebakuatuak erkidegoetara itzultzen, ezta lan jarduera garatzen ere", gutxienez astelehenenera arte.
Hildako bat eta 16 zauritu Berlinen, Harrotasunaren festan izan den harrapaketa batean
Pertsona bat hil da eta 16 zauritu dira Berlinen, Harrotasun Eguneko ospakizunetan, auto batek harrapatuta. Hainbat lagun harrapatu ostean, erasotzaileak ihes egin du, baina bila ari dira. Poliziaren arabera, erasotzaileak ideologia islamista du.
200.000 ebakuatu Girondan eta Landetan, eta suteen kea Bordelera iritsi da dagoeneko
Arcachonen hasi zen Girondako suteak 40.000 hektarea baino gehiago kiskali ditu eta 167.000 pertsona atera behar izan dira euren etxeetatik. Biscarrossen hasitako Landetako suteak, berriz, 3.600 hektarea erre ditu eta 37.000 lagun ebakuatu behar izan dituzte.
Ezinegona Bordeleko herritarren eta bertara ebakuatu dituzten pertsonen artean
Bordelek erre usaina du. Frantziako hego-mendebaldeko hirirantz doazen suteak dagoeneko sentitzen dira bertako kaleetan: ke gris horixka batek estalita esnatu da hiria larunbat honetan, eztarria sumintzen du aireak ea ezinegona zabaltzen ari da bertako biztanleengan. 5.000-6.000 pertsonendako babeslekuak prestatu ditu Udalak.
2028ko hauteskundeetara aurkeztearekin txantxetan aritu da Trump
Beste agintaldi baterako hautagaia izateko aukera aipatu du Donald Trumpek Etxe Zuriko korrespontsalen afarian, sarkasmoa erabiliz. Aurreko hauteskunde kanpainetan egin zuen bezala, txano gorri bat jantzi du, “TRUMP 2028” idatzita zuena. Dena dela, Trump (80 urte) ezingo da 2028ko hauteskundeetara aurkeztu, AEBko Konstituzioaren arabera, presidente batek gehienez ere bi agintaldi egin ditzakeelako agintean.
110.000 pertsona baino gehiago ebakuatu dituzte Arcachongo sutearen ondorioz
Agintariek ohartarazi dutenez, sua kontroletik kanpo dago Arcachongo badian, eta "2022koak baino baldintza okerragoak" ditu. Eskualde horrek bere historiako sute suntsigarriena izan zuen urte hartan. Biscarrossen, beste sute batek 2.600 hektarea erre ditu, eta, hori dela eta, 31.000 pertsona ebakuatu behar izan dituzte.
Bruselak lau hegazkin mobilizatu ditu Greziatik eta Italiatik, Madrilgo eta Avilako suteei aurre egiten laguntzeko
"Madrilgo Erkidegoko historiako suterik larriena" dela esan du Ayusok, eta lehentasun nagusia "bizitzak salbatzea" dela azpimarratu du. Suak 6.000 hektarea inguru erre ditu dagoeneko, eta garrak "itzali ezinik" jarraitzen dute.