Errefuxiatu bat Markinatik Srebrenicara abiatu da bere neba omentzera
1995eko uztailaren 11n, Bosnia-Herzegovina ekialdean, Srebrenica hartu zuten soldadu serbo-bosniarrek, Ratko Mladic jeneralaren agindupean. Lurraldea Nazio Batuen babespean zegoen. Ondorengo hamar egunetan, 8.000 gizon eta nerabe desagerrarazi zituzten. II. Mundu Gerratik Europan izan den sarraski handiena egin zuten.
Genozidio horren oihartzuna Markinan entzun zen. Bizkaiko herri horretan dago babes hartuta Redzija Subasic, ia gerra hasi zenetik. Bosnia ekialdean jaio zen emakume honek neba, neba bakarra, hiru koinatu, pare bat iloba eta hainbat senide gehiago galdu zituen sarraskian.
Hamar urte geroago, 2005ean, ETBko kamera bat lagun zuela joan zen Redzija Subasic Sarajevora. Bosnia-Herzegovinako hiriburuan, odol tanta batzuk hartu zizkioten, nebaren gorpuzkiak identifikatzeko, inoiz agertuko ziren esperantzan.
Redzijaren nebaren gorpuzkiak duela lau urte identifikatu eta lurperatu zituzten. Redzija haren hilobia bisitatzera joan da orain, hainbeste urtetan atzeratutako dolua egitera.
Halaber, uztailaren 11n, Srebrenica erori zela 20 urte beteko direnean, koinatu baten hilobiratzearen lekuko izango da. Srebrenicako sarraskiaren biktimen artean, azken 12 hilabete hauetan identifikatu eta hilobiratuko dituzten 136 biktimetako bat da.
Redzija urduri baina ilusioz beterik joan da. Bidaia horren berri ostiralean izango duzue ETBko albistegietan eta webgune honetan.
ebgune honetan.Zure interesekoa izan daiteke
Ehunka mila lagun atera dira kalera Pragan, hedabide publikoen independentziaren alde
Estoniak Errusiarekin duen muga itxiko du abenduan, Moskuri leporatutako sabotaje bat tarteko
AEBko Gobernuak kontratistaren hutsegite bat edo bideratzaile baten akatsa aipatu ditu aireko kaosaren balizko arrazoien artean
Zelenskik dio AEBk NATOn sartzea eskaini diola Ukrainari, Donbasi uko egitearen truke
Gurutzaontzi turistiko bat irauli da Mississippi ibaian, petrolio-ontzi batekin talka egin ostean
EBk bost herrialdetako ordezkariak bidaliko ditu Ukrainaren eta Errusiaren arteko bake elkarrizketetara
AEBk hegaldiei ekin die berriro, komunikazio arazo batengatik lau orduz etenda egon ondoren
Moskurekin negoziazioaren buru nor izango den erabakitzeko eztabaida abiatu du EBk
Jensen Huang Nvidiako CEOak dimititu egin du, eskandaluen ondorioz