Afganistan
Gorde
Kendu nire zerrendatik

1.600 zibil hilda Afganistanen sei hilabeteren buruan, indarkeriagatik

NBEk egindako txosten batean, gainera, zehaztuta dago 3.300 zauritu ere izan direla Afganistango gatazkan urteko lehen sei hilabeteetan.
Afganistango kale bat, eraso baten ostean. Argazkia: EFE.
Afganistango kale bat, eraso baten ostean. Argazkia: EFE.

1.600 bat zibil hil eta 3.300 baino gehiago zauritu dira indarkeriagatik Afganistanen 2015eko lehen seihilekoan. Horrela dio UNAMAk, NBEk herrialde horretan duen ordezkaritzak, asteazken honetan zabaldutako txosten batean.

'Afganistango gatazka armatuan zibilen babesa 2015ean' izenburu duen txostenaren arabera, 2015eko urtarrilaren 1etik ekainaren 30era 4.291 biktima zibil jazo dira; hain zuzen, 1.592 lagun hil dira, eta beste 3.329 zauritu.

Datuek islatzen dute hildakoen kopurua jaitsi dela (% 6) eta zaurituenak, aldiz, gora egin duela (% 4), 2014ko lehen sei hilabeteetako datuekin alderatuz gero. 2009ko urtarriletik, NBEren arabera, 19.300 zibil baino gehiago hil dira Afganistanen.

UNAMAren esanetan, talibanak eta beste indar matxino batzuk dira errudunak aurtengo kasu gehienetan (hamar kasuetatik, zazpitan); segurtasun-indarrek eta Gobernuaren alde borrokatzen dutenek, berriz, % 15en errua izango lukete.

Gatazkan dauden aldeen "porrota"

NBEren iritziz, txostenak adierazten du gatazkan dauden aldeek porrot egin dutela egoerari amaiera jartzeko asmoan; izan ere, gatazkak urtero ehunka edo milaka biktima eragiten jarraitzen du. Halaber, nabarmendu du beharrezkoa dela Gobernuak eta talibanek hastea bake-elkarrizketak.

Nicholas Haysomek, erakundearen ordezkari bereziak, ohartarazi du estatistikek ez dutela erabat islatzen Afganistango indarkeriaren izugarrikeria: "Ez dute adierazten Afganistango jende arruntaren mina", esan du.

Zeid Raad al Huseinek, NBEk Giza Eskubideen Goi Mandatariak, salatu du txostenak herritarren sufrimendua egiaztatzen duela. Zibilek, gaineratu du, "gatazka armatuaren alderik txarrena pairatu behar dute"; izan ere, "banketxera, jostura-klasera, auzitegira edo ezkontza batera joaten direnean, ez dakite jarduera hori azken aldiz egiten ari diren". Al Huseinen iritziz, "Giza Eskubideen eta lege gizatiarren urraketa larrien aurrean zigorgabetasuna izan da nagusi, luzaroan, eta horrek indarkeriari hauspoa eman dio"; bere esanetan, horrek ahalik eta lasterren izan beharko luke amaiera.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Azken hamarkadetako gatazka krudel eta bortitzenetako bat bizi dute Sudanen

Hiru urte bete dira Afrikako herrialde handienean gerra hasi zenetik, baina ezkutuan egon izan da. Ez dao¡go hildakoen kopuru zehatza jakiterik: 150.000 izan daitezke, baina kopurua askoz handiagoa izan liteke. Gosete latza dago han, eta milioika desplazatu eragin ditu. Urteurrenean, goi-bilera egin dute Berlinen laguntza humanitarioa bideratu eta irtenbide politikoa bilatzeko asmoz, baina borrokan ari diren bi aldeek ez dute parte hartu.

china-portavoz-ministerio-exteriores-aranceles-efe
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Txina, hazkunde etengabean: Munduko fabrika izatetik, lider teknologikoetako bat izatera

Txina Irango eta Persiako golkoko beste herrialde batzuetako petrolio eta gas inportatzaile handia da. Hala ere, herrialdearen erreserbak maximo historikoetan daude, eta auto elektrikoen eta energia berriztagarrien aldeko apustuari esker, gerrak ez dio askorik eragin, momentuz. Horrela, Iran bazkide estrategikoa duen arren, Txina erantzun diplomatikoaren alde dago, epe luzerako estrategia baitarabil.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X