AEB
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Irakasle bat hil dute Mississippiko Unibertsitatean, tiroketa batean

Unibertsitateko Geografia irakasle bat susmagarri nagusia da, Poliziak jakitera eman duenez. Hildakoa Historia irakaslea zen unibertsitate berdinean.

Irakasle bat tiroz hil dute Mississippiko (AEB) Delta Unibertsitatean. Tiratzailea ez dute oraindik topatu, eta "aktibo" egon daitekeela ohartarazi dute agintariek. Horregatik, dauden lekuan geratzeko deia egin diete ikasleei eta zentroko langileei.

Unibertsitateko Geografia irakasle bat susmagarri nagusia da, Poliziak jakitera eman duenez. Hildakoa Historia irakaslea zen unibertsitate berdinean.

Ustezko erasotzailea Shannon Lamb da. Polizia susmagarria bilatzen ari da. Gautiereko (Mississippi) etxe batean emakume bat hil dute gaur eta Lambek biktimarekin harremana zuen.

Lambek ustez bi aldiz tiro egin zion hildako irakasleari haren bulegoan. Hildakoa Ethan Schmidt zen, AEBetako Historia irakasten zuen eta 50 urte zituen.

Antza denez, irakaslea horren bulegoan hil dute, CNN telebista katearen arabera.

Unibertsitatea itxita dago une honetan.

 

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X