Greba orokorra Grezian, pentsioen erreformaren aurka
Urteko lehenengo greba orokorra egiten ari dira Grezian, Alexis Tsiprasen Gobernua hartzekodunekin negoziatzen ari den pentsio sistemaren erreformaren kontra.
Tsipras ezkertiarrak bigarrenez Gobernua hartu zuenetik, duela urtebetetik, egingo duten hirugarren greba orokorra izango da, baina hau berezia izango da, sektore gehiagoren babesa izango duelako. Lehenengo aldiz urte askoan, taxilariek ere bat egingo dute protestekin.
Dena dela, greba asko izaten dituztenez, ez da ohikoa langileen gehiengoak bat egitea, galera ekonomikoak handiak direlako, eta dagoeneko diru-sarrera gutxi dituztelako.
Hirugarren erreskatearen lehenengo berrikuspenaren harira, Tsiprasen Gobernua hartzekodunekin negoziatzen ari da pentsioen erreforma, eta horregatik deitu dute gaurko protesta.
Atenaseko Gobernuak pentsiodunei murrizketa gehiago ez egitea helburu duen proposamena egin du, 2010etik pentsioek behera egin baitute.
Baina proposamen hori onartzearen truke, hartzekodunek kotizazioak igotzea eta pentsio gehigarriak murriztea eskatzen dute, eta pentsio gehigarriak izan arren, erretiratuen diru-sarreren zati handiena dira, eta Greziako familia gehienen euskarria.
Zure interesekoa izan daiteke
Danimarkarrak kalera atera dira Trumpen asmoen kontra protesta egiteko
Milaka pertsona bildu dira eguerdian Kopenhageko udaletxearen aurrean, eta protestak izan dira Aarhusen, Aalborgen, Odensen eta Koldingen. Arratsalderako, manifestazioa deitu dute Groenlandiako hiriburuan, Nuuken.
Portugalek presidente berria aukeratuko du, ultraeskuindar bat eta ministro ohi sozialista bat faborito direla
Lehenengoa, Andre Ventura, irabazle jotzen dute inkestek, nahiz eta balizko bigarren itzulian porrota iragartzen dioten.
Trumpek Tony Blair, Marco Rubio eta Jared Kushner jarri ditu Gaza berreraikitzeko Batzorde Exekutiboaren baitan
Donald Trump bera izango da batzorde horren buru. Etxe Zuriak asteon jakinarazi du Gazarako bake planaren bigarren fasea abian dela. Fase honetan, teknokraten gobernu bat osatzea eta Hamas desarmatzea du helburu AEBko Gobernuak.
Minnesotako epaile batek ICEko agenteen jarduna mugatu du
ICEko agente batek tiroz emakume bat hil ondoren sortutako protestetan modu baketsuan parte hartzen duten manifestariak atxilotzea eta gas negar-eragilea erabiltzea debekatu die, besteak beste.
Irango aire-espazioa ekiditeko gomendioa egin die AESAk Europako airelineei
Agentziak ohartarazi du Irango aireko defentsak alarma egoeran daudela, eta horrek handitu egiten duela aireontzi zibil bat mehatxu gisa oker identifikatzeko arriskua.
Delcy Rodriguez Trumpen "aginduetara" dagoela esan du Maria Corina Machadok
Trumpek, bestalde, Machadorekin kontaktuan jarraitzeko asmoa du, eta "errespetu handia" dion emakumea dela esan du, ostegunean Etxe Zurian izandako bileraren ostean.
Israelgo Armadaren tanke batek UNIFILen konboi militar bati tiro egin dio berriro Libanoko hego-ekialdean
Kalibre txikiko 30 bat bala jaurti dituzte Nazio Batuen Libanorako Indar Behin-behinekoak (UNIFIL) Libano hegoaldean duen konboi militar baten aurka, 2024an hitzartutako su-etenari muzin eginda.
Groenlandiako planak onartzen ez dituzten herrialdeei muga-zergak igotzeko aukera iradoki du Trumpek
Errepublikanoak muga-zergak baliatu ditu bere bazkide komertzialen aurkako tresna politiko gisa, eta Brasilgo eta Indiako inportazioen gaineko tasak % 50eraino igo ditu 2025eko urtarrilean Etxe Zurira itzuli zenetik.
Delcy Rodriguez eta CIAko zuzendaria Caracasen bildu ziren ostegunean
Jarrerak hurbiltzeko asmoz, lankidetza ekonomikorako aukerak aztertu zituzten Venezuelako jarduneko presidenteak eta CIAko zuzendariak. Bitartean, Maria Corina Machado Venezuelako oposizioko burua eta Donald Trump AEBko presidentea Etxe Zurian bildu ziren.
Elurrak etxebizitzak estali ditu Errusiako Kamtxatka eskualdean
Gutxienez bi pertsona hil dira Kamtxatkako Petropavlovsk hirian, teilatuetan pilatutako elurra erori eta azpian harrapatuta. Elurteek larrialdi egoera ezartzera eta presoen kamioiak garraio publikorako erabiltzera behartu dituzte tokiko agintariak.