Gutxienez 14 lagun hil dira Indian, zubi bat eraitsita
Gutxienez 14 lagun hil dira eta beste 150 bat harrapatuta daude Indian, Kalkuta hirian, eraikitzen ari ziren pasonibel bat eraitsita, Poliziaren lehen balantzeen arabera. Ezbeharra Kalkutako gune komertzialean jazo da, herrialdeko ekialdean.
140 tonako garabi bat eraman dute ezbeharra gertatu den tokira, zubia kentzeko lanetan laguntza emateko, baina larrialdi-ekipoak eta herritarrak eurak ahalegindu dira, hasiera batean, biktimei laguntzen. Hainbat lagunek ur-botilak eman dizkie onik atera diren batzuei.
"Egoera patetikoa da. Une honetan, inork ez daki zenbat lagun dauden harrapatuta", aitortu du Raichand Mohta izena duen agente batek. Lekuko batek Reuters agentziari esan dioenez, mediku-taldeek lanean dihardute, zubiak zanpatu duen minibus bateko bidaiariak askatzeko.
Poliziako beste bozeramaile batek, Akhilesh Chaturvedik, esan du zauri kritikoak zituzten 15 lagun erreskatatu dituztela, eta horietako askok odol ugari zutela: "Arazoa da inork ez omen duela gaitasuna ezbeharra jazo den puntura anbulantzia bat eramateko", salatu du.
Ehun bat metro luze den egitura
Metal eta porlanez egindako egitura, ehun bat metrokoa bera, jausi da, eta ikertzen ari dira zergatik. Ramesh Kejriwalek, bertako bizilagun batek, esan dio Reutersi langileek asteazken gauean bota zutela porlana.
Mendebaldeko Bengalako ministro nagusi Mamata Banerjee bertaratu da, eta erreskate-lanak ari da gainbegiratzen. Derek O'Brien agintean dagoen alderdiko bozeramaileak esan du jazotakoa "ezbehar itzela" dela, eta aurreikusi du "biktima asko" egotea.
Zubiak bi kilometro ditu, guztira, eta 2009an hasi ziren egiten. Ordutik, lanak amaitzeko hainbat epe ez dira bete. 'The Telegraph' egunkariak 2015eko azaroan jakitera eman zuenez, Banerjeeren asmoa zen proiektua aurtengo otsaila baino lehen amaituta egotea.
Zure interesekoa izan daiteke
Trumpek gerra "amaitutzat" eman du Kongresuari baimena eskatzea saihesteko
AEBko presidenteak ostiral honetan Kongresuari helarazitako gutun batean baieztatu du Ekialde Hurbileko erasoak "eten" egin direla, nahiz eta eskualdean indar militar guztiari eutsi eta Teheranekin dituen negoziazioak baketik urrun egon.
Trumpek merkataritza ituna urratzea leporatu dio EBri, eta autoen gaineko muga zerga % 25era igoko du
Europako Batzordeak gezurtatu egin ditu Estatu Batuetako presidenteak egindako salaketak, eta muga-zergen neurri berrien aurrean bere interesak babesteko "aukerak" zabalik dituela ohartarazi du.
Israelek atxilotutako Flotillako ekintzaileak Greziatik aberriratzen hasi dira
Bi ekintzaile, Saif Abukeshek jatorri palestinarreko espainiarra eta Thiago Avila brasildarra, atxikita ditu Israelek, eta Espainiako eta Brasilgo gobernuek berehala askatzeko eskatu dute.
Milaka langile mobilizatu dira mundu osoan beren eskubideen alde, eta lan-baldintza hobeak eskatu dituzte
Europa, Amerika, Asia edota Afrikako hirietan martxa jendetsuak egin dituzte maiatzaren 1ean, soldata hobeagoak, lanaldiaren murrizketa eta prekarietatearen aurkako babes handiagoa aldarrikatzeko, besteak beste.
Iranek negoziatzeko beste proposamen bat bidali dio AEBri
Trumpek onartu du Iranek "aurrerapausoak" eman dituela bere proposamenean, baina ez du baztertzen aukera militarra.
Elon Muskek onartu du xAIk OpenAIren modeloak erabili dituela Grok entrenatzeko, destilazio bidez
Destilazioa AA modelo baten ikasitakoak beste bati transmititzeko praktika da; horrela, modelo txikiago batek sare neuronal handiagoen jokabidea imita dezake.
Israelek Global Sumud Flotillako bi ekintzaile eraman eta gainerakoak askatu ditu Kretan
Global Sumud Flotillak "legez kanpoko bahiketa" salatu du eta bi kide askatzeko nazioarteko presioa eskatu du; Israelek Gazaren aurkako itsas blokeoa defendatu du.
Trump, Italian eta Espainian dituen tropa estatubatuarrak erretiratzeaz: "Zergatik ez nuke egin behar?"
Ameriketako Estatu Batuetako presidentearen ustez, Europako herrialde batzuek ez diote lagundu behar izan duenean, Washingtonek Ukrainako gerran lagundu arren, AEBrekin "zerikusirik" ez badu ere.
Israelgo Armadak Global Sumud Flotillako 22 ontzi atzeman ditu nazioarteko uretan
Erasoa nazioarteko uretan egin du, Israeldik 1.000 kilometrora. Israelgo Atzerri Ministerioak jakinarazi duenez, 175 ekintzaile atxilotu dituzte. Azken orduetan, Greziako hondartza batean utziko dituztela jakinarazi dute. Israelen eta inguruetan dauden Espainiako enbaxadak aktibatuta daude bertako pasaportea duten atxilotuak artatu ahal izateko.
Teknofaxismoa ala utopia teknologikoa: Zer da Palantir manifestu futurista?
Silicon Valleyn egoitza duen Palantir Technologies enpresak 22 puntutan laburbildu du Peter Thiel eta Alex Karp tekno-oligarken demokraziari buruzko ikuspegia. Derrigorrezko zerbitzu militarra aldarrikatzen dute, baita adimen artifizialean oinarritutako disuasio militarra ere. Pentsalari batzuek teknofaxismoarekin lotu dute.