Iruzur egitea eta ohorea galtzea elkarrekin doazenean
Kopuruz, bilbotarrak baina gutxiago dira Islandiako herritarrak. Islandiak 335.000 biztanle ditu. Eta herrialdean duen tamaina txiki horren ondorioz, politikoki behintzat, asanblada handi bat bezala funtzionatzen du. Jendeak politikarekiko duen interesa oso handia da, biztanle guztiek gertatzen denaren berri dute. Horrela uler daiteke "iraultza islandiarra" deitutakoa.
2008an Islandiako bankuek porrot egin zuten, eta islandiar askok euren aurrezkiak galdu zituzten. Gobernuak diru publikoa bankuak erreskatatzeko erabili nahi izan zuen, erabaki horrek Islandiako zor publikoa izugarri igoko zukeen, eta jendeak ezetz esan zuen, kalera atera zen, eta gobernuaren dimisioa bultzatu zuen. Herritarrek egindako eztabaiden bitartez idatzi zen konstituzio berria, eta bankuen gainbehera eragin zuten arduradunak epaitu zituzten. Bankari gehien zigortu dituen herrialdea da Islandia: 74 urteko espetxe zigorra jaso zuten 26 bankarik.
Islandiarrek garai hura atzean utzi zutela uste zuten. Baina, orain, 'Panamako Paperak' argitaratu ostean, amesgaiztoa ez dela bukatu ikusi dute, bere lehen ministroa, hiru ministro, hainbat agintari politiko, eta 600 enpresaburu paradisu fiskaletan dirua ezkutatzen ari zirela jakin dute. Islandiarrak berriro kalera atera dira, eta dagoeneko, Gugnlaugson lehen ministroaren dimisioa lortu dute. Islandian iruzur egitea desohorea da; paperetan agertu diren askok herrialdea utzi beharko, herritarrek kargu hartuko dietelako. Beste herrialde batzuetan horrela gertatuko balitz, iruzurgile handiak paradisu-fiskaletara joan beharko lirateke bizitzera.
Zure interesekoa izan daiteke
Alireza Tangsiri, Irango Guardia Iraultzailearen Armadako komandantea, hil duela iragarri du Israelek
Israel Katz Israelgo Defentsa ministroaren arabera, Ormuzko itsasartearen blokeoaren erantzule nagusia zen. Irango agintariek ez dute oraingoz heriotza baieztatu.
Iranek ez du onartu AEBk egindako bake proposamena, "gehiegizkoa" dela iritzita
Irango agintariek behin eta berriz esana dute Ameriketako Estatu Batuek eta Israelek Iranen aurkako "erasoa eta hilketak" gelditu egin behar dituztela, baita Teheranen aurkako erasoa ez errepikatzeko mekanismo zehatzak garatu ere, besteak beste.
Ezkerreko blokea nagusitu da Danimarkan, baina akordioak beharko ditu
Moderatuek edukiko dute Gobernua osatzeko giltza: 14 eserleku lortuta, ezkerreko blokearen (84) eta eskuinekoaren (77) artean erabaki beharko dute.
AEBk gerra amaitzeko 15 puntuko plana aurkeztu dio Irani, "The New York Times" egunkariaren arabera
Irango programa nuklearra desegitea eta Ormuzko itsasartea irekitzea omen daude planean. Bien bitartean, Teheranek Washingtonekin zuzeneko negoziazioak daudela ukatu egin du, eta Israelen eta AEBko baseen aurkako erasoekin jarraitu du.
Ekialde Hurbilera 3.000 soldadu bidaltzea aztertzen ari da AEB
Hainbat hedabideren arabera, 82. Aireko Brigada —aireko operazioaetako eliteko unitate epezializatua— bidali nahi du Trumpek Ekialde Hurbilera, Iranen aurkako operazio militarrean parte hartzera.
Israelek adierazi du "segurtasun eremu bat" ezarri eta kontrolatuko duela Libano hegoaldetik Litani ibairaino
Israelgo Defentsa ministroak adierazi duenez, Israel iparraldean bizi direnen segurtasuna bermatzen den arte ez dira itzuliko Libano hegoaldetik iparraldera ebakuatu dituzten ehunka mila herritarrak.
Bruselak Hungariari eskatu dio argitu dezan Errusiari egin omen dizkion filtrazioen auzia
Hungariak ukatu egin du Errusiari Europar Batasuneko barne gaiei buruzko informazioa ematen ari zaiola, eta "albiste faltsutzat" eta "gezurtzat" jo ditu horren inguruan hedabideetan agertu diren informazioak.
EBk eta Australiak merkataritza libreko akordioa sinatu dute, ia hamar urteko negoziazioen ondoren
Horri esker, Australiak guztira 1.000 milioi euroko balioa duten muga-zergak kenduko ditu. Merkataritzan ez ezik, Defentsan eta Segurtasunean ere elkarlanean aritzea adostu dute bi aldeek.
Gutxienez 66 lagun hil eta 70 zauritu dira, Kolonbian, hegazkin militar batek izandako istripuan
C-130 Hercules aireontzia Puerto Leguizamo-Puerto Asis bidea egiten ari zen, eta Armadako langileak zeuden barruan istripua izan duenean. Guztira, 128 pertsona zeuden hegazkinean.
EAEko Osasun arloko lan-eskaintzetako hizkuntza-eskakizunen eskumena "nazionala” dela ondorioztatu du Europako Batzordeak
Bruselak horrela erantzun dio Espainiako herritar batek aurkeztutako ekimen bati. Horrek salatzen zuen Osasun arloko lanpostu publikoetara sartzeko euskara eskatzea neurriz kanpoko oztopoa izan daitekeela profesional kualifikatuentzat, eta arretaren kalitaterako kaltegarria izan daitekeela.