Albiste da
San Fermin 2025 |
Lurrikara Ekuadorren
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bermeotar baten lekukotza: 'Jolas-parkeko barraka bat zirudien autoak'

Josu Velasco Ekuadorren bizi da, bertan lanean baitago. Lurrikararen unean, gurasoekin zegoen, turista gisa. "Ikaragarria izan da", esan du Radio Euskadik jasotako adierazpenetan.
Kalte material handiak izan dira Ekuadorren. Argazkia: EFE

"Ibilgailua asko mugitzen zen, jolas-parkeko barraka bat zirudien; autoa gelditu egin genuen, baina kotxeak mugitzen jarraitzen zuen". Horrela bizi du Ekuadorreko lurrikara bertan lanean ari den Josu Velasco bermeotarrak, Radio Euskadik jaso ahal izan duenez.

"Autoan geunden, Guayaquil ikustera gindoazela, eta lurrikarak horretan harrapatu gaitu", azaldu du Velascok. "Hasieran ez gara horretaz ohartu, baina gero bai, eta ezuste handiagoa hartzen hasi gara", esan du. "Gu onik gaude, gurasoekin eta bi lagunekin nengoen, Ekuadorrera bisitan etorri direlako. Irratia jarri dugu, eta jazotakoaz enteratu gara laster".

Lurrikarari dagokionez, "50 segundu eta minutu bateko iraupena izan du", Velascoren iritzian. "Ikaragarria izan da. Asko nabaritu da", gaineratu du.

Lurrikararen ostean, "Guayaquilera abiatu gara, baina bertako dendak itxi egin zituzten, jendea euren familiarengatik kezkatuta baitzegoen. Trafiko-nahasmena izan da". Dena dela, Velascok azaldu duenez, kaleetan ez ditu militarrik ikusi, Ekuadorreko presidenteak salbuespen egoera ezarri badu ere.

Bermeotar horrek bizi izandako bigarren hondamendi naturala izan da atzokoa, izan ere, 2004ko abenduan Indiako kostaldea gogor astindu zuen tsunamiaren lekuko ere izan zen. "Ez zara gertaera horietara ohitzen, ez dakizulako zeintzuk izan daitezkeen ondorioak, edo zer nolako eragina izango duen zuen senideengan", azaldu du.

Ekuadorreko ipar-kostaldea bart jo duen lurrikara 7,8 gradukoa izan da, Ritcher eskalan. 230 hildakotik gora izan dira, eta milaka zauritu daude.  Erreskate-taldeek lanean jarraitzen dute bizirik atera diren lagunen bila.

n lagunen bila.

n lagunen bila.

Albiste gehiago mundua

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Dalai-lamak, Tibeteko budisten buruzagi espiritualak, 90 urte bete ditu

Munduko buruzagi erlijioso garrantzitsuenetakoak ekitaldi jendetsua egin du bere etxebizitzan, Indiako iparraldean, lagun ugariz inguratuta, tartean Richard Gere aktorea. 14. dalai-lamak 130 urte baino gehiago bizitzeko itxaropena du, eta Txinako inposaketei aurre egiten jarraituko duela hitzeman du. 

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Paristarrak eta turistak Sena ibaian bainatzen hasi dira berriro

Mende bat geroago, paristarrak eta turistak Sena ibaian bainatzen hasi dira, berriro, Eiffel dorretik gertu. Uztailaren 5a eta abuztuaren 31 bitartean izango da bertan bainatzeko aukera, eta hiru gune egokitu dituzte horretarako: hirigune historikoaren parean (udaletxe ondoan), mendebaldean Eiffel dorrera begira eta hego-ekialdean, Bercyn. Parisko Olinpiar Jokoak eta Paralinpiar Jokoak izan eta urtebetera heldu da albistea, duela urtebete, hainbat gorabeheraren ondorioz, uraren kalitatea zalantzan jarri ostean.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Uholdeek gutxienez 25 hildako eta dozenaka desagertu utzi dituzte Texasen

Guadalupe ibaiak gainez egin du, Texas erdigune-hegoaldean, eta 25 heriotzaz gain, ugari dira desagertutako pertsonak, neskentzako udaleko kristau batean parte hartzen ari ziren 23 adingabe tartean. Hondamendia handia da Bandera, Cope, Comal, Concho, Gillespie, Kendall, Kerr, Kimble, Llano, Mason, McCullouch, Menard, San Saba eta Tom Green eskualdeetan.

Gehiago kargatu