Atentatua Israelen
Gorde
Kendu nire zerrendatik

21 pertsona zauritu dira Jerusalemen, autobus batek eztanda eginda

Autobusa Hebrongo errepidearen inguruetan lehertu da, Jerusalemeko hego-ekialdean.
18:00 - 20:00
Autobus baten eztandak 16 zauritu utzi ditu Jerusalemen

Gutxienez 21 pertsona zauritu dira Israelen, horietako bi, larri, autobus batean jazotako eztanda baten ondorioz, bertako medikuek eta Poliziak baieztatu dutenez.

Ibilgailua hutsik zegoen lehertu den unean, eta guztiz erraustuta geratu da. Atzetik zihoan auto batek ere kalte handiak izan ditu.

Poliziaren arabera, eztandaren kausa ibilgailuaren atzealdean jarritako lehergailu bat izan da.

Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroak nabarmendu du Segurtasun Indarrek topatu egingo dituztela atentatuaren egileak.

Zerbitzu sekretuak ikertzen ari dira, larri zauritutako pertsonetako bat terrorista suizida ote den argitzeko.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X