Iruzkina
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Mediterraneo tristea

Atzo 500 migratzaile hil ziren Egiptotik Italiarako bidean. Laster, Libiatik ateratzen saiatuko dira iheslariak, eta horregatik, gobernu osa dadin nahi du EBk.

Mediterraneoan etorkinek pairatutako azken ezbeharra izan zela urtebete igaro den honetan, gertaera hura bezain latza izan litekeen beste bat iritsi da. Aurreko urtean, 700 pertsona baina gehiago hil ziren Lampedusatik gertu, Libiatik ihesi zetozen. Orain, Egiptotik Italiara bidean zihoazen ontzia ondoratu ostean, hildakoak 500 izan litezke. Bi kasuetan, zendutakoak somaliarrak, etiopiarrak eta eritrearrak dira.

Turkia eta Balkanen artean, ez aurrera ez atzera dauden siriarrak, irakiarrak eta afganiarrak ere berehala saia litezke bide bera egiten. Egiptotik hasten den bidaia ia ezinezkoa da, eta bizpahiru egun behar dira ibilbidea osatzeko. Horregatik, Libiatik irtetea logikoagoa da, Libia gobernurik gabeko eta kontrolik gabeko herria dela baliatuta. Horregatik, Europar Batasuna Libian batasun nazionaleko gobernua osa dadin saiatzen ari da, duela pare bat aste Turkiarekin sinatu zuten akordioaren antzekoa lotu ahal izateko. Atzo, zarata gehiegirik egin gabe, Europar Batasuneko Atzerri eta Defentsa ministroak bildu ziren Luxemburgen.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X