KRISI ELEKTRIKOA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bi eguneko lan-astea ezarri du Venezuelak, energia aurrezteko

Oposizioak gogor kritikatu du Maduroren Gobernuak hartutako neurria, geldialdi horrek, lehenaz gain, ekoizpenean eragin kaltegarriak izango dituelakoan.
18:00 - 20:00
Venezuelako funtzionarioek astean bitan bakarrik egingo dute lan

Bi eguneko lan-astea ezarri die funtzionarioei Venezuelako Gobernuak, gutxienez bi hilabetez, herrialdek bizi duen energia krisiari aurre egiteko neurri gisa.

Hil honen hasieran Nicolas Maduro Venezuelako presidenteak  lehendabiziko murrizketa iragarri zuen, lau eguneko lan-astea ezarrita; apirilean eta maiatzean herrialde osoko funtzionarioek astelehenetik ostegunera lan egingo zutela iragarri zuen, energia aurrezteko. Orain, Aristobulo Isturiz herrialdeko presidenteordeak asteazkenetan eta ostegunetan ere lanik ez dela egingo jakinarazi du.

El Universal egunkariak zabaldu duenez, Guri zentral hidroelektrikoa geldituta dago, urtegiaren ur-maila asko jaitsi delako. Zentral horrek sortzen du Venezuelak kontsumitzen duen energiaren % 63.

'Madurorekin harremanetan' telebista programan, Madurok esan du nazioarteko laguntza eskatuko duela krisi elektrikoari aurre egiteko.  "Nazio Batuen Erakundeko zientzia-elkarteekin harremanetan gaude, eta laguntza teknikoa eskatuko dugu, datozen urteetara begirako plangintza zehatza egiteko eta egin beharreko obrak diseinatzeko", esan du presidenteak.

Funtzionarioen lan-astea murriztuko duten arren, "oinarrizko zerbitzuetan" ez da etenik izango, Maduroren hitzetan.

Oposizioak gogor kritikatu du Maduroren Gobernuak hartutako neurria, geldialdi horrek, lehenaz gain, ekoizpenean eragin kaltegarriak izango dituelakoan.

Zure interesekoa izan daiteke

Washington (United States), 18/12/2025.- US President Donald Trump delivers an address to the Nation from the Diplomatic Reception Room of the White House, in Washington, DC, USA, 17 December 2025. EFE/EPA/Doug Mills / POOL
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ospea minimoetan duela, Trumpek bere lorpenak puztu ditu nazioari egindako diskurtso batean

Ia egunero egiten dituen agerraldi publikoetan esaten dituen gauza asko errepikatuz hasi du hitzaldia agintariak: etorkinei eta Joe Biden bere aurrekoaren gobernuari eraso egin die, eta hilabete gutxi batzuetan AEBk "okerrenetik onenera" egin dutela ziurtatu du, deportazioak egin dituelako, mugaetako kontrolak zorroztu dituelako eta beste herrialde batzuen aurka muga-zergak ezarri dituelako.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X