G20aren bilera
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Obamak eta Xik klimari buruzko Parisko akordioa berretsi dute

AEB eta Txina dira munduan gehien kutsatzen duten herrialdeak, eta Parisko ituna martxan jartzeko munduko kutsaduraren %55 eragiten duten herrialdeek ituna berretsi behar dute.
Klima aldaketari buruzko Parisko akordioa iragarri zuten unea. Artxiboko argazkia: EiTB
Klima aldaketari buruzko Parisko akordioa iragarri zuten unea. Artxiboko argazkia: EiTB

Barack Obama AEBko presidenteak eta Xi Jinping Txinako presidenteek klimari buruzko Parisko akordioa berretsi dute, Ban Ki-Moon Nazio Batuen Erakundeko (NBE) idazkari nagusia aurrean zela Hangzhou Txinako hirian egin duten ekitaldian.

Obamak eta Xik akordioa onartzeko tresnak ipini dituzte Ban Ki-Moonen aurrean eta, horrenbestez, bai AEBk eta baita Txinak ere klimari buruzko Parisko akordiora ofizialki atxikitzeko pausoa eman dute.

Parisko akordioa indarrean sartzeko, gutxienez munduko kutsaduraren % 55 eragiten duten 55 herrialdek bat egin behar dute.

Txina eta Ameriketako Estatu Batuak dira munduan gehien kutsatzen duten herrialdeak -mundu osoko emisioen % 40 inguru- eta, beraz, Txinak eta AEBk egindako iragarpena garrantzitsua da Parisko akordioa indarrean sartzeko.

Obamaren aholkulariaren esanetan, urtea amaitu baino lehenago Parisko akordioa berresteko asmoa agertu dute 55 herrialdek baino gehiagok eta hogei herrialde inguru, ostera, akordiora atxiki dira dagoeneko.

Zure interesekoa izan daiteke

(Foto de ARCHIVO)

January 13, 2026, Bandung, West Java, Indonesia: In this photo illustration, the Grok logo is displayed on a smartphone in front the ELON MUSK photo profile.



Europa Press/Contacto/Algi Febri Sugita

13/1/2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Elon Muskek eduki esplizitua sustatu zuen Grok AArekin, Xn erabiltzaileak irabazteko

Aktibo egon zen hamaika egunetan, Groken irudi sortzaileak hiru milioi irudi sexualizatu baino gehiago sortu zituen; horietatik 23.000k haurrak irudikatzen zituzten eta 1,8 milioik inguru, emakumeak. Elon Muskek xAIko langileei eskatu zien eduki esplizituarekin lan egiteko trebatzeko, sexuala barne, eta langileei ohartarazi zien "eduki sentikorra, bortitza, sexuala eta/edo beste eduki iraingarri edo asaldatzaileak" ikusteko prestatu zitezela, "estres psikologikoa" eragin ziezaiekeen eta.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X