Bonbardaketa berriro, Alepon
Gorde
Kendu nire zerrendatik

NBEk laguntza humanitarioa bertan behera utzi du Sirian

Siriako Ilargi Gorriko langile bat eta beste hainbat zibil hil dira Alepon, laguntza humanitarioa zeraman kamioi-ilarari egindako erasoan.
18:00 - 20:00
193 estatuk errefuxiatuen gaia aztertzeko konpromisoa onartu dute

Nazio Batuen Erakundearen (NBE) Giza Eskubideen aldeko Koordinazio Bulegoak jakitera eman duenez, laguntza humanitarioa banatzeko ekintza guztiak "bertan behera" utzi dituzte, atzo Alepon kamioi-ilara bati eraso egin ostean.

"Ez dakigu zehatz zer gertatu zen atzo, baina, oraingoz, Sirian laguntza humanitarioa banatzen duten konboi guztiak geratzea erabaki dugu", esan du prentsaurrekoan Jens Laerke NBEren Giza Eskubideen aldeko Koordinazio Bulegoaren bozeramaileak.

Hainbat pertsona hil dira Errusiako edo Siriako hegazkinei egotzitako bonbardaketan. Hori horrela, Errusiak eta AEBk Sirian adostutako su-etena bukatutzat jotzen dute askok.

Siriari Laguntzeko Nazioarteko Taldea gaur bertan bilduko da New Yorken, nazioarteko goi-kargudunek urtean behin egiten duten bileran, NBEren egoitzan.

"Oso une garrantzitsua izango da taldeko kideek akordioaren bat bila dezaten", esan du Mark Toner AEBko Estatu bozeramaileak. AEBk eta Errusiak, zein Europako eta Persiar golkoko hainbat herrik osatzen dute taldea.

Ilargi Gorriko langile bat hil da erasoan

Alepon laguntza banatzen ari zen kamioi-ilaran zihoan Ilargi Gorriko langile bat hil dela baieztatu du Gurutze Gorriaren Nazioarteko Batzordeak. Halaber, erasoan beste hainbat zibil hil eta zauritu direla esan dute.

Convoy humanitario en Alepo, ayuda humanitaria, Media Luna Roja, Siria. Efe

Alepon laguntza humanitarioa banatzera zihoan kamioi-ilara. EFE.

Bestalde, laguntza humanitarioa banatzen ari ziren 18 kamioi errausturik gelditu dira, eta, ondorioz, mila pertsona bizirauteko laguntza barik gelditu dira.

AEBk Errusiari egotzi dio erasoa

AEBk Errusiari egotzi dio erasoa, eta Errusiako Gobernuarekin elkarlanean jarraitzea aztertuko du. Izan ere, AEBren ustez, Errusiako Gobernuak “argi eta garbi” esan beharko du Sirian su-etena nahi duen.

Bien bitartean, Errusiako Armada erasoa aztertzen ari da, eta “horren inguruko iritzia informazio guztia bildu ostean” emango dutela esan du Dimitri Peskov Kremlineko bozeramaileak.

Zure interesekoa izan daiteke

(Foto de ARCHIVO)

January 13, 2026, Bandung, West Java, Indonesia: In this photo illustration, the Grok logo is displayed on a smartphone in front the ELON MUSK photo profile.



Europa Press/Contacto/Algi Febri Sugita

13/1/2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Elon Muskek eduki esplizitua sustatu zuen Grok AArekin, Xn erabiltzaileak irabazteko

Aktibo egon zen hamaika egunetan, Groken irudi sortzaileak hiru milioi irudi sexualizatu baino gehiago sortu zituen; horietatik 23.000k haurrak irudikatzen zituzten eta 1,8 milioik inguru, emakumeak. Elon Muskek xAIko langileei eskatu zien eduki esplizituarekin lan egiteko trebatzeko, sexuala barne, eta langileei ohartarazi zien "eduki sentikorra, bortitza, sexuala eta/edo beste eduki iraingarri edo asaldatzaileak" ikusteko prestatu zitezela, "estres psikologikoa" eragin ziezaiekeen eta.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X