Bill Clinton, lehen dama? Zein izango litzateke bere tituluaren izena?
Hillary Clinton demokrata Ameriketako Estatu Batuetako presidentzia eskuratzen duen lehen emakumea izan daiteke. Bere senarra, Bill Clinton, AEBetako presidentea izan zen zortzi urtez (1993tik 2001era) eta, denbora horretan, lehen damaren kargua hartu zuen egungo presidentegaiak. Orain, Hillary Clintonek presidentzia eskuratuko balu, alderantzizko joera nagusituko litzateke: Hillary presidente eta Bill… lehen dama? Gizona izanik? Nola izendatzen da emakumezko presidente baten senarra?
Garrantzi askorik ez duen gaia dela pentsa liteke, baina kargu horrek balio sinbolikoa baino inportantzia gehiago du herrialde horretan. Jatorriz, AEBetako presidentearen emaztea izendatzeko erabili izan da, eta ekitaldi solidarioetan esaterako, herrialde horretako estatuburua ordezkatu du.
Lehen damaren titulua ez da ofiziala eta arautu gabe dago, baina herrialde horretan duen garrantzia ulertzeko, Michelle Obamak duen agerpen publikoa besterik ez dugu ikusi behar.
Hillary Clintonek AEBetako hauteskundeak irabaziko balitu, presidentzia eskuratzen duen lehen emakumea izango litzateke. Arrazoi hori kontuan izanda, Etxe Zurian inoiz ez da egon emakumezko presidente baten senarrik. Dena den, AEB osatzen duten estatu batzuetan emakumezkoak diren presidenteak egon dira (egun, sei estatutan). Ildo horretatik, emakumezko presidente baten senarra izendatzeko ‘lehen jauna’ (first gentleman) titulua erabiltzen da.
Hala ere, Bill Clintonen kasua berezia izango litzateke, Ameriketako Estatu Batuetan presidente ohiak bere titulua mantentzen baitu kargua uzten duenean ere (ohorezko titulu gisa). Horrenbestez, lehen jauna izendatu beharrean presidente gisa izendatzen jarraituko luketela aurreikusi daiteke.
Azken hilabeteotan txatxatzat hartu dute gai hori herrialdean. 2015eko maiatzean, Barack Obama egungo AEBetako presidenteak twitter kontua zabaldu zuen (@POTUS). Orduan, Bill Clintonek galdetu zion ea kontu hori bere lekukoaren esku geratuko zen. “Galdera ona, @FLOTUS kontuan (lehen damaren kontu ofiziala) interesatuta egon daitekeen norbait ezagutzen duzu?”, erantzun zion Obamak.
Albiste gehiago mundua
Gutxienez 200 pertsona atxilotu dituzte Londresen, Palestine Action taldearen aldeko manifestazio batean
Palestine Action taldea legez "erakunde terrorista" gisa sailkatuta dago Erresuma Batuan uztailetik, bertako aireko armadaren base militar batean bi hegazkin bandalizatu ondoren.
Nagasakik minutu bateko isilunearekin gogoratu ditu bonba atomikoaren biktimak, 80 urte geroago
Minutu bateko isilunea egin dute Nagasakin, AEBk bonba nuklearra jaurti zuenetik 80 urte bete direla gogora ekartzeko. 74.000 hildako utzi zituen, Hiroshiman 140.000 pertsona hil eta hiru egunera. Agintari nipondarrek eta bizirik atera zirenek izugarrikerietatik ikasteko eta 1945eko abuztuaren 9ko oroitzapen tragikoa gogoan izateko eskatu dute.
Kiev aintzat izan gabe hartutako erabakiak jaiotzerako "hilda" daudela esan du Zelenskik
Trumpek eta Putinek Ukrainako gerraren amaierari buruz hitz egiteko iragarritako goi-bileran egotea eskatu du Zelenskik, baita Europaren parte-hartzea ere.
Trump eta Putin abuztuaren 15ean bilduko dira, Alaskan, Ukrainako gerrari buruz hitz egiteko
Oraindik ez dago argi Volodimir Zelenski Ukrainako presidenteak ordezkaritzarik izango ote duen akordio bat lortzen saiatzeko hitzordu honetan. Datozen orduetan xehetasun gehiago emango dituztela iradoki du AEBko presidenteak.
Mendi bat erditik moztu dute Txinan 600 metroko altueran dagoen autobide bat eraikitzeko
Guizhou probintzian, ingeniariek mendia zatitu dute autobide moderno bat eraikitzeko. Lehergaiak eta zulatzeko teknika aurreratuak erabili dituzte korridore zabal bat sortzeko.
Alemaniak iragarri du Israel helmuga duen arma esportazioen zati bat eten egingo duela "oraingoz"
Aurrekaririk gabeko erabakia da Alemanian. Bestalde, Herbehereetan atzera bota dituzte ontzi militarren piezak Israelera esportatzeko hiru lizentzia, eta Norvegiak esan du Israelgo inbertsioetan egingo dituzten aldaketak iragarriko dituztela datorren astean.
Hamasek Israeli ohartarazi dio erasoaldia hedatzeak bahituak "sakrifikatzea" esan nahi duela
Israelgo kabineteak Gazako Zerrendan bere erasoaldi militarra zabaltzea erabaki ostean iritsi da talde islamistaren komunikatua. Hamasek ohartarazi duenez, "zibilen aurkako krimen basatiagatik duen erantzukizun legala saihesteko ahalegin zakarra da".
Mugarik Gabeko Medikuek eskatu dute Gazako Fundazio Humanitarioaren banaketa-guneak desegiteko: "Tranpa hilgarriak dira"
Mugarik Gabeko Medikuak (MSF) gobernuz kanpoko erakundearen txosten baten arabera, Gazarako Fundazio Humanitario estatubatuarraren elikagaiak banatzeko zentroak "hilketa orkestratuak eta deshumanizazioa" egiteko lekuak dira, eta horiek ixteko deia egin du. Israelek horren esku utzi zuen Gazan laguntza humanitarioa banatzeko ardura, hainbat hilabetez erabat blokeatuta egon ondoren.
Gaza inbaditzeko plana "berehala gelditzeko" eskatu du NBEk
Nazio Batuen Erakundeko Giza Eskubideetarako goi mandatariak salatu duenez, Netanyahuren erabakia Nazioarteko Justizia Gortearen irizpenaren kontrakoa da.
Gutxienez zazpi pertsona atxilotu dituzte Israelen, Gazako inbasioaren aurkako protestetan
Israelgo agintariek gutxienez zazpi pertsona atxilotu dituzte ostegun honetan Gazako Zerrendan inbasio militarraren aurka egindako manifestazioetan, eta zalditeria eta ur-kanoiak erabili dituzte protesta jendetsuak sakabanatzeko. Jerusalemen, bizirik atera direnen eta bahituta daudenen senideak izan dira protestetan, eta akordio bat eskatu dute horiek askatzeko eta Israelek Palestinako enklabearen kontra egindako erasoaldia amaitzeko, besteak beste.