GERRA UKRAINAN
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Kiev aintzat izan gabe hartutako erabakiak jaiotzerako "hilda" daudela esan du Zelenskik

Trumpek eta Putinek Ukrainako gerraren amaierari buruz hitz egiteko iragarritako goi-bileran egotea eskatu du Zelenskik, baita Europaren parte-hartzea ere.

20250304185604_trump-zelenski_
Zelenski eta Trump, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE

Ukrainaren etorkizuna  Ukrainak erabaki behar du eta edozein erabaki jaiotzerako “hilda” dago, Kieven iritzia kontuan hartu ez bada. Modu horretan hitz egin du Volodimir Zelenskik, Donald Trump eta Vladimir Putin AEBko eta Errusiako presidenteak, hurrenez hurren, Alaskan elkartuko direla baieztatu eta gero.

Zelenskik gaineratu du Ukrainako zati bakar bat ere ez duela utziko “indar okupatzailearen” esku. Ukraina gabe hartutako erabakiak “bakearen kontrakoak” direla gaineratu du.

“Aurrera egin ezin duten erabakiak dira. Denok behar dugu egiazko bakea (…) Ukrainako herriak bakea merezi du, baina bazkide guztiek izan behar dute argi bake duina zer den”, azaldu du Zelenskik, X sare sozialean zabaldutako bideo batean.  

Trumpek eta Putinek Ukrainako gerraren amaierari buruz hitz egiteko iragarritako goi-bileran egotea eskatu du Zelenskik, baita Europaren parte-hartzea ere.

Zure interesekoa izan daiteke

FOTODELDÍA -   CEUTA, 02/08/2026.- Medios desplegados intentan detener a un migrante este domingo en Ceuta. EFE/Reduán
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Marokok mafiei, desinformazioari eta itzulketei buruzko gaizki-ulertuei egotzi die Ceutako krisia

Marokoko Barne Ministerioak migratzaileak Ceutan masiboki sartu izanari buruzko lehen balorazioa egin du, eta 11 pertsona hil direla adierazi du. Rabaten esanetan, giza trafikoko sareek, desinformazio kanpainek eta Espainiako Auzitegi Gorenaren epai baten interpretazio okerrak eragin dute egoera. Epai horren ondorioez ohartarazi zion Marokok Espainiari, bertako iturri baten arabera.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X