Larunbat haizetsuak igande itogarriari egingo dio leku
Euskalmetek abisu horia ezarri du ostiral honetan bertan hasita, muturreko tenperatura oso altuak tarteko. Larunbatean, tenperatura leunagoak izango dira, ipar-mendebaldeko haizeari esker.
Ekilore soro bat. Recorriendo Vitoria erabiltzaileak bidalitako argazkia.
Beroak nagusi izaten jarraituko du, aurreko egunetan bezala, aste amaieran ere. Euskalmeten iragarpenaren arabera, tenperaturek nabarmen egingo dute gora ostiraletik aurrera, eta ildo beretik jarraituko dute ia asteburu osoan zehar.
Larunbatean, tenperaturak behera egingo du apur bat, baina balio altuetan geratuko da edonola ere. Ipar-mendebaldeko haizea ibiliko da eguerditik aurrera, eta beroa apur bat arinduko du horrek, bereziki ipar partean. Donostian, esaterako, termometroak ez du 25 ºC-en langa gaindituko, aurreikuspenen arabera. Gainera, arratsaldean eta gauean behe-hodeiak ager daitezke. Gainerakoan, zerua hodei gutxirekin egongo da, eta tenperaturak behera egingo du, baina bero egiten jarraituko du.
Igandean, termometroek larunbatean galdutakoa irabaziko dute. Beroenak 35 ºC-tik gorakoak izango dira barnealdeko hainbat tokitan, eta 30 ºC-ko langa gaindituko dute kostaldetik gertu ere. Maximoek 37-38 ºC-ak gainditu ditzakete hegoaldean; Araban eta Nafarroan neurtuko dira baliorik altuenak. Zerua hodei gutxirekin egongo da, goizaldean behe-hodei batzuk izango dira iparraldean, eta arratsaldean bero-hodeiak garatuko dira hegoaldean. Hegoaldeko haizea ibiliko da goizean, eta ipar-ekialdetik finkatzen joango da arratsaldean.
Euskalmetek abisu horia ezarri du ostiral honetan bertan hasita, muturreko tenperatura oso altuak tarteko.
Zure interesekoa izan daiteke
Abisuak Hego Euskal Herrian larunbat honetan euriteak eta ekaitzak direla eta
Araban 17:00etatik gauerdira izango da abisu horia, eta Gipuzkoan, berriz, igandeko 00:00etatik 09:00etara. Nafarroan, alerta laranja izango da Erriberan eta abisu horia erdialdean, arratsaldean.
Abisu horia Euskadin eta Nafarroan, beroa eta ekaitzak direla eta
Euskadin, abisu horia izango da indarrean eguerditik aurrera tenperatura oso altuengatik; Nafarroan, berriz, beroagatik, euriagatik eta ekaitzengatik. Ipar Euskal Herrian, Meteo-Francek ekaitz elektrikoak izateko arriskuaz ohartarazi du.
Abisu horia ezarri dute ostegunera arte tenperatura altu eta oso altuengatik
Hurrengo hiru egunetan, maximoak 37º-koak izango dira Arabako hegoaldean, 35º-koak Kantauri barnealdean eta 31º-koak kostaldean.
Zer eguraldi izango dugu gaur?
Oro har, zeru oskarbiak espero ditugu gaurko; kostaldean behe-hodei batzuk espero dira, baina litekeena da eklipsearen ondoren sortzea, gauean zehar.
Ekaitzek gogor jo dute Nafarroan eta Gipuzkoan, bigarren egunez jarraian
Gauerdira arte, alerta laranja izango da indarrean ia Nafarroa osoan eta Ipar Euskal Herrian. Noainen, txingor erauntsia izan da, eta 10 minutuan 5 litro pilatu dira metro koadroko.
Euskadik abisu horia ezarri du larunbat honetan, lurraldearen hegoaldean 35 gradu ingurura heldu daitekeelako
Abisua 12:00etatik 20:00etara egongo da indarrean, baina ekaitzak eta haize-bolada oso zakarrak izan daitezke arratsaldetik aurrera.
Eguraldi euritsua eta freskoa, ostiralean beroa itzuli aurretik
Ostegunean hodeiak eta prezipitazioak izango dira nagusi Euskal Herriko toki gehienetan, baina eguraldiak hobera egingo du apurka-apurka. Ostiralean tenperaturak gora egingo du nabarmen, eta asteburuan trumoi-zaparradak bota ditzake, arratsaldez.
Euria eta aro freskoa ostegunera arte
Giro ezegonkorra izango da datozen bi egunetan: euri txikia egingo du Kantauri isurialdean, trumoi-ekaitzak jo dezake barnealdean eta tenperatura maximoak jaitsi egingo dira.
Uztailak utzitakoak: 3,6 ºC beroagoa izan da eta muturreko lehortea ekarri du
Hilaren 5etik eta 12ra izandako bero-boladak markak hautsi zituen. 40 gradutik gorako tenperaturak izan ziren hainbat lekutan.
Astea freskotik hasiko da eta ekaitzak izan daitezke arratsaldean
Hodeiak ugarituz joango dira astelehenean, eta tenperaturak behera egingo du Euskal Herrian. Gainera, baliteke arratsaldean trumoi-zaparradak botatzea, batez ere ekialdean. Asteartean, eguraldi egonkorra eta beroa itzuliko dira.