Fidel Castroren errautsak Kubako Santiagon hilobiratu dituzte
Fidel Castro Kubako Iraultzako buruaren eta presidentea ohiaren errautsak Kubako Santiagoko Santa Ifigenia hilerrian hobiratu dituzte, igande honetan, ekitaldi pribatu batean.
Castroren errautsak eraman zituen aurreko trena hutsa irten zen hilerritik, eta orduotan sarrera bloketauta dago, ehun bat pertsona sartzeko zain dauden bitartean, Efe agentziatik jakitera eman dutenez.
90 urte zituela azaroaren 25ean hil zen agintari ohia, eta gorpuzkien hileta-segizioa larunbatean iritsi zen Santiagora, lau egunez Habana eta Kubako hiria banatzen dituzten ia 1.000 kilometro egin ostean.
Ustez errautsak duela aste edo hilabete gutxi batzuk lehenago modu zuhurrean eraikitako panteoi batean jarri dituzte.
Zeremonia intimora Castroren familia eta gertuko pertsonak joan dira, eta ustez gertuko lagun izan zituen nazioarteko pertsona ospetsu batzuk ere joan dira, baina sarbide pribatu batetik joan direnez, ezin izan zaie ikusi.
Milaka pertsona, azken agurrean
Larunbatean, milaka pertsonak parte hartu zuten Kubako Santiagon, Antonio Maceo Iraultzaren Plazan, Fidel Castro agurtzeko antolatutako azken ekitaldi publikoan. Gizarte-erakundeetako zenbait kidez gain, Raul Castro Kubako presidentea ere han izan zen.
Uniforme militarra jantzita, Raul Castrok tribunatik emandako hitzaldiarekin hasi zen ekitaldia. Santiagotarrek txakola eta "Raul, amigo, el pueblo está contigo (Raul, laguna, herria zurekin dago)" oihukatuz hartu zuten.
Besteak beste, Castroren zenbait lagun izan ziren omenaldian: Nicolas Maduro Venezuelako presidentea, Evo Morales boliviarra, esaterako. Halaber, Lula da Silva eta Dilma Roussef Brasilgo presidente ohiak eta Diego Maradona futbolariak ere Kubara bidaia egin zuten. Zenbait ordu lehenago, jendetza bildu zen plazan, banderak eta Fidel Castroren argazkiak aldean dituztela.
Errautsak joan den asteazkenean abiatu ziren Habanatik, eta uharte osoan barrena bidaiatu ostean, Kubako Santiagon amaitu zuten ibilbidea. Fidelek gidatutako Armada Errebeldeak 1959ko urtarrilean Iraultzaren garaipena ospatzeko egindako "Askatasunaren Karabana" historikoaren kontrako bidea egin zuen segizioak egunotan.
zioak egunotan. zioak egunotan.Zure interesekoa izan daiteke
Takaichi lehen ministroak nagusitasunez irabazi du Japonian eta immigrazioaren aurkakoek gora egin dute
Kontserbadoreen buruak bi hereneko gehiengoa lortu du eta bere politikak aurrera atera ahal izango ditu. Orain arte indar gutxi izan duten bi alderdik ezustekoa eman dute: Sanseito ultraeskuindarrak eta Team Miraik.
Albiste izango dira: Bad Bunny Super Bowl-en, greba Tubos Reunidosen eta lanuzteak Renfen
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Bad Bunnyk batasun mezua zabaldu du Super Bowleko ikuskizunean, eta Trumpen kritikak jaso ditu
Artista puertorricarrak historia egin du Super Bowleko finaleko atsedenaldian egin ohi den ikuskizunean. Lady Gaga eta Ricky Martinekin batera, kontinentearen batasunaren aldeko aldarria egin du. Trump AEBko presidenteak adierazi du "herrialdeari zaplaztekoa eman" diola.
Seguro sozialistak irabazi du Portugalen, hauteskunde presidentzialen bigarren itzulian, botoen % 65,77 lortuta
Ventura ultraeskuindarrak, berriz, botoen % 34,13 lortuko lituzke, botoen % 98 zenbatuta. Herri batzuek hauteskundeak astebete atzeratzea erabaki dute, otsailaren 15era arte, herrialdeak azken bi asteetan jasan dituen denboraleen ondorioz.
Irango auzitegi batek zazpi urte eta erdiko kartzela-zigorra ezarri dio Mohammadi Bakearen Nobel saridunari
Starmerren aholkulari nagusiak dimisioa eman du Epsteinen artxiboen eskandaluagatik
Kabineteko buruak bere gain hartu du Mandelson enbaxadore kargurako izendatu izanaren errua. "Akats bat izan zen. Gure alderdiari, gure herrialdeari eta politikarekiko konfiantzari kalte egin die Mandelsonek", gaineratu du.
Takaichik irabazi ditu hauteskundeak Japonian, eta gehiengoa handitu du
Hauteslekuak itxi osteko lehen kalkuluek 274 eta 328 eserleku artean eman dizkiote lehen ministroaren Alderdi Liberal Demokratikoari, gehiengo absolutua aise gaindituta.
Hauteskunde aurreratuak Japonian, azken urteetako elurte handienaren erdian
Sanae Takaichi lehen ministroak bozak aurreratzea erabaki zuen, Parlamentuan dituen babesak handitzeko asmoz. Inkesten arabera, helburua lortuko du, baina ez dira ohiko hauteskundeak izango, elurraren eraginez ordutegia aldatu behar izan baitute hautesleku batzuetan.
Istiluak izan dira polizien eta manifestarien artean Milanen, Olinpiar Jokoen aurkako protesta jendetsu batean
Poliziak ur-kanoiak eta negar-gasa erabili ditu manifestarien aurka, protestari batzuek agenteei suziriak, bengalak eta bestelako objektuak jaurti ostean. Milaka lagun bildu dira protestetan, Neguko Olinpiar Jokoak hasi eta biharamunean.
Hautagai sozialista faborito dela egingo dute hauteskundeen bigarren itzulia Portugalen igande honetan
Inkesten arabera, Antonio Jose Seguro sozialistak botoen % 67 jasoko ditu, eta Andre Ventura ultraeskuindarrak, berriz, % 32. Ekaitzak Portugalen eragindako hondamendi betean egingo dute hauteskundeen bigarren itzulia.