Siriako Giza Eskubideen Sarea
Gorde
Kendu nire zerrendatik

17.000 zibil inguru hil dira Sirian 2016an

Gerran hildakoen artean 2.000 ume baino gehiago dago.
Alepoko artxiboko argazkia EFE
Alepoko hiriaren irudia. Artxiboko argazkia (EFE).

17.000 zibil inguru hil dituzte Sirian 2016an eta, horien artean, 2.000 ume baino gehiago dago, Siriako Giza Eskubideen Sareak jakinarazi duenez.

Hala ere, gobernuz kanpoko erakundeak onetsi duenez, “zaila” da biktimen benetako kopurua jakitea, gehienak bataila frontean hiltzen baitira. Erakundeak azaldu duenez, alde guztiek datu zehatzak zabaltzea ekiditen dute; horregatik, zauritu eta hildakoen kopurua “askoz handiagoa” izan liteke.

Erakundeak Baxar al Assaden erregimenari  8.736 heriotz egozten dizkio, haietatik 1.984 ume, eta errusiar taldeei berriz, 3.967 zibilen hilketak. Muturreko talde islamistei 1.528 pertsona hiltzea leporatu die sareak (besteak beste Estatu Islamikoari). Gobernuz kanpoko erakundeak, gainera, erregimearen aurkako oposizioa 1.048 zibilen hilketen erantzulea dela uste du.

Siriako Giza Eskubideen Sareak alde guztiei giza eskubideak urratzea, zibilak ez babestea, eta, kasu batzuetan, eraso egitea ere leporatu die. Gainera, Nazio Batuen Erakundeko Segurtasun Kontseiluari eta nazioarteko komunitateari neurriak hartzera deitu ditu.

Zure interesekoa izan daiteke

(Foto de ARCHIVO)

January 13, 2026, Bandung, West Java, Indonesia: In this photo illustration, the Grok logo is displayed on a smartphone in front the ELON MUSK photo profile.



Europa Press/Contacto/Algi Febri Sugita

13/1/2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Elon Muskek eduki esplizitua sustatu zuen Grok AArekin, Xn erabiltzaileak irabazteko

Aktibo egon zen hamaika egunetan, Groken irudi sortzaileak hiru milioi irudi sexualizatu baino gehiago sortu zituen; horietatik 23.000k haurrak irudikatzen zituzten eta 1,8 milioik inguru, emakumeak. Elon Muskek xAIko langileei eskatu zien eduki esplizituarekin lan egiteko trebatzeko, sexuala barne, eta langileei ohartarazi zien "eduki sentikorra, bortitza, sexuala eta/edo beste eduki iraingarri edo asaldatzaileak" ikusteko prestatu zitezela, "estres psikologikoa" eragin ziezaiekeen eta.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X