Etxe Zuria
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Trumpek, Israeli: 'Kokalekuek ez dute bakea lortzen laguntzen'

"Telefono dei gogorren inguruen berri izaten duzuenean, ez zaitezte kezkatu". "Gogorrak dira, gogorrak izan behar gara", esan du azken egunotan izan dituen deiei buruz.
Trump, egindako agerraldian. Argazkia: EFE
Trump, egindako agerraldian. Argazkia: EFE

Donald Trumpek gidatzen duen Estatu Batuetako Gobernuak adierazi du okupatutako lurraldean kokaleku berriak egiteak ez duela Israelen eta Palestinaren arteko bakea lortzen laguntzen, baina aldi berean nabarmendu duenez, Donald Trumpen Administrazioak ez du oraindik kolonia horien inguruan iritzi ofizialik adierazi.

"Kokalekuak egotea bakea lortzeko oztopo ez direla uste badugu ere, kokaleku berriak eraikitzea, edo gaur egungoak mugetatik harago hedatzea, baliteke lagungarri ez izatea helburu hori lortzeko", azaldu du Etxe Zuriak ohar baten bidez.

Horrela mintzatu da Etxe Zuria, aurreko asteartean Israelek Zisjordaniako okupatutako eremuetan 3.000 etxebizitza berri egingo dituela iragarri ostean, beste 2.500 egingo zituela igarri eta astebetera.

Gainera, AEBko Gobernu berriak Israelen aurka egindako lehen adierazpenak dira, harrotasunez adierazi badu ere Israelengandik Barack Obama baino askoz gertuago dagoela.

Hala, Etxe Zuriak esan du Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroarekin zuzenean aztertu nahi duela kokalekuen arazoa, otsailaren 15ean, Washingtonera bisita egingo duenean.

Trump, Wasgingtonen egindako agerraldian. Argazkia: EFE

Trump Etxe Zurira heldu zenetik, orain dela bi aste inguru, Zisjordanian 5.500 eta Jerusalengo palestinar gunean beste 566 etxebizitza berri egingo dituela iragarri du Israelek.

NBEren Segurtasun Kontseiluak abenduan onartu zuen ebazpenean (AEBko abstentzioarekin), Israeli horren moduko ekintzak egiteari uztea eskatu zion, baina Trumpek, Presidentetzan zegoela, keinu diplomatiko hori kritikatu egin zuen.

Palestinak, bere aldetik, "erantzukizuna bere gain hartzeko" eta emandako ebazpena betearaztea eskatu dio NBEri.

DOKUMENTAZIOA

Zisjordaniako kolonietan 2.500 etxe eraikitzea onartu du Netanyahuk

Israelek etxe gehiago egingo ditu Zisjordaniako juduen asentamenduetan

    "Gogorrak izan behar gara"

    Bestalde, Donald Trumpek onartu du "zorrotza" izaten ari dela eta berdin jarraituko duela gainerako herrialdeetako presidenteekin izango dituen elkarrizketetan, bere ustez, beste herrialdeek berea "erabili" baitute, eta "hori ez da gehiagotan errepikatuko".

    "Telefono dei gogorren inguruen berri izaten duzuenean, ez zaitezte kezkatu", adierazi du Trumpek Otoi Gosari Nazionalean (politika eta erlijioa nahasten dituen ekitaldia da, eta Washingtonen gin ohi da hilabete guztietako lehen ostegunean).

    "Gogorrak dira, zorrotzak izan behar gara. Bada garaia zorrotzak izateko", presidente estatubatuarrak azpimarratu duenez, orain arte, "munduko ia nazio guztiek" AEB erabili dute eta gehiagotan ez dela gertatuko promestu du.

    Trumpek ez du zehaztu zein deiez ari zen, baina azken orduetan Enrique Peña Nieto Mexikoko eta Malcoml Turnbull Australiako presidente eta lehen ministroarekin -hurrenez gurren- izan dituen elkarrizketak zabaldu dira hedabideetan.

    Zure interesekoa izan daiteke

    HAVANA (Cuba), 13/03/2026.- A handout photo made available by the Office of the President of Cuba showing Cuban President Miguel Diaz-Canel speaking during a press conference in Havana, Cuba, 13 March 2026. The Cuban government stated that the island 'has not relinquished its sovereign right to receive oil supplies', amid a severe energy crisis and an oil embargo imposed by the US since January, which has led to increased power outages. (La Habana) EFE/EPA/ALEJANDRO AZCUY / CUBA PRESIDENT OFFICE / HANDOUT HANDOUT EDITORIAL USE ONLY/NO SALES
    18:00 - 20:00
    ZUZENEAN
    Duela  min.

    Diaz-Canelek esan du Kubak "eutsi" egingo diola "AEBk zigor kolektibo" gisa erabiltzen duen "gerra ekonomiko basatiari"

    Nazio Batuen Erakundeak (NBE) ohartarazi du erregai-eskasiak Kubako "funtsezko zerbitzuak" kaltetzen dituela, eta hornidura humanitarioen entregak atzeratzen eta hornigaiak garestitzen ari direla. Gainera, ohartarazi du "bildu gabeko zaborra pilatzen" ari dela hiriburuan, Habanan, "airearen kalitatea okerrera" doala "hondakinak eta janaria prestatzeko zura erretzen delako", eta "elektrizitate faltagatik 50.000 ebakuntza egin gabe" geratu zirela otsailean, besteak beste. 

    Gehiago ikusi
    Publizitatea
    X