Independentzia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

2018ko udazkena, Eskozian bigarren erreferenduma egiteko balizko data

Sturgeonek ziurtatu duenez, data aproposa izan liteke, "akordio garbi baten oinarria egin eta Erresuma Batuak EBtik alde egin" ostean.
Salmond eta Sturgeon, artxiboko argazki batean. Iturria: EFE
Salmond eta Sturgeon, artxiboko argazki batean. Iturria: EFE

Nicola Sturgeon SNP Eskoziako Alderdi Nazionalaren buru eta Eskoziako lehen ministroak asteazken honetan esan duenez, 2018ko udazkena data egokia izan liteke independentziari buruzko bigarren erreferenduma egiteko, herritarrek herrialdearen estatusaren gainean iritzia eman dezaten, Erresuma Batuak Europar Batasunetik alde egin eta gero.

BBC telebistan egindako elkarrizketa batean, datorren urteko udazkena kontsulta egiteko data egokia litzatekeen galdetuta, honakoa erantzun du Sturgeonek: "Aukeren artean, akordio garbi baten zirriborroa egin eta Erresuma Batua EBtik irtendakoan, hori zentzuzko data litzateke Eskoziak erabaki bat hartzeko".

"Ez dut ezer baztertzen, baina gai horrekin aurrera egiten jarraituko dut, nire ustez herriarentzat egokia izango den bidetik", gaineratu du BBCk ostegun iluntzean 'Brexit'ari buruzko dokumental bat kaleratuko duela-eta eskaini duen elkarrizketan.

Eskoziako lehen ministroak berretsi du ez dutela oraindik erabakirik hartu kontsultaren inguruan, baina urrian esan zuen aukera asko dagoela "2020a baino lehen" egiteko.

Halaber, Edinburgon duela gutxi egindako hitzaldi batean, Sturgeonek bigarren erreferenduma egiteko beharra azpimarratu zuen, Eskoziako interesak babestu ahal izateko.

2014ko irailean, eskoziarren % 55ek Erresuma Batuan geratzearen alde egin zuen (Erresuma Batutik ateratzearen alde egin zuten gainerako % 45ek), baina, gero, SNPk garaipen handia lortu du Londresko Parlamenturako hauteskundeetan, eta eskoziarren % 62k Europar Batasunean jarraitzearen alde egin zuten. Horrek independentismoa suspertu du eskoziarren artean, Europaren aldekoak baitira.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Arma nuklearren START III tratatua iraungi den egunean, eustearen aldeko jarrera agertu dute Errusiak eta AEBk

START III itunak arma nuklear estrategikoen kopurua mugatzen zuen, gehienez 1.550 buru nuklearretara eta 700 sistema balistikotara, bi potentzietako bakoitzerako, izan lurrean, itsasoan edo airean. Start III 2010eko apirilaren 8an sinatu zuten, Pragan, Dmitri Medvedev Errusiako eta Barack Obama AEBetako orduko presidenteek, eta 2021eko otsailean berritu zuten beste bost urterako eta gaur iraungi da.

(Foto de ARCHIVO)

January 13, 2026, Bandung, West Java, Indonesia: In this photo illustration, the Grok logo is displayed on a smartphone in front the ELON MUSK photo profile.



Europa Press/Contacto/Algi Febri Sugita

13/1/2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Elon Muskek eduki esplizitua sustatu zuen Grok AArekin, Xn erabiltzaileak irabazteko

Aktibo egon zen hamaika egunetan, Groken irudi sortzaileak hiru milioi irudi sexualizatu baino gehiago sortu zituen; horietatik 23.000k haurrak irudikatzen zituzten eta 1,8 milioik inguru, emakumeak. Elon Muskek xAIko langileei eskatu zien eduki esplizituarekin lan egiteko trebatzeko, sexuala barne, eta langileei ohartarazi zien "eduki sentikorra, bortitza, sexuala eta/edo beste eduki iraingarri edo asaldatzaileak" ikusteko prestatu zitezela, "estres psikologikoa" eragin ziezaiekeen eta.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X