Hauteskundeak Erresuma Batuan
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Independentistek garaipen zabala lortu dute Eskozian

Eskoziako Alderdi Nazionalistak (SNP) 129 eserlekuetako 63 eskuratu ditu, eta gehiengo osotik oso gertu geratu badira ere, ez dute errepikatu.
Iragarkia
18:00 - 20:00
Laboristek uste baino hobeto, Eskozian independentistak nagusi berriz

Eskoziako Alderdi Nazionalistak (SNP) garaipen zabala lortu du atzo Erresuma Batu osoan egin ziren hauteskunde autonomikoetan, 129 eserlekutatik 63 eskuratuta.

Nicola Sturgeon buruzagi independentistak adierazi du "historia" egin dutela, Edinburgoko Parlamentuko gehiengo osotik oso gertu geratu direlako, nahiz eta lehen bazuten.

Kontserbadoreek 31 eserleku lortu dituzte, 1992tik lortu duten emaitza onena; eta laboristek izan dute galera handiena, 13 ordezkari gutxiagorekin.

Alderdi independentistak hauteskunde orokorretako emaitza berretsi du, Erresuma Batuko hirugarren indar bihurtu baitzen, Eskoziari dagozkion 59 eserlekuetako 56 eskuratuta.

Oraindik botoak zenbatzeko bazeuden ere, Sturgeonek esan du SNP izan dela, "zalantzarik gabe", irabazlea.

Eskoziako Parlamentuak eskumen berriak kudeatu beharko ditu aurrerantzean, zerga alorrean bereziki, 2014ko erreferendumaren ondoren Londresek eman zizkionak hain zuzen ere.

Sturgeonek hartu zuen SNPren eta Gobernuaren buruzagitza erreferendum horren ondoren, Alex Salmonden tokian, eta dagoeneko aurreratu du ez duela beste erreferendum bat antolatuko eskoziarren gehiengoak independentzia babesten ez badu.

Hala eta guztiz ere, ohartarazi du salbuespena egingo lukeela britainiarren gehiengoak ekainaren 23ko erreferendumean Europar Batasunetik ateratzea erabakiz gero, eskoziarrak europazalegoak direlako.

Zure interesekoa izan daiteke

FOTODELDÍA -   CEUTA, 02/08/2026.- Medios desplegados intentan detener a un migrante este domingo en Ceuta. EFE/Reduán
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Marokok mafiei, desinformazioari eta itzulketei buruzko gaizki-ulertuei egotzi die Ceutako krisia

Marokoko Barne Ministerioak migratzaileak Ceutan masiboki sartu izanari buruzko lehen balorazioa egin du, eta 11 pertsona hil direla adierazi du. Rabaten esanetan, giza trafikoko sareek, desinformazio kanpainek eta Espainiako Auzitegi Gorenaren epai baten interpretazio okerrak eragin dute egoera. Epai horren ondorioez ohartarazi zion Marokok Espainiari, bertako iturri baten arabera.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X