Atxilotu bat Anberesen, hainbat oinezko harrapatzen saiatzeagatik
Gizonezko frantziar bat atxilotu dute gaur Anberesen (Belgika), hiriko kale komertzial nagusienetako batean autoarekin hainbat oinezko harrapatzen saiatzeagatik.
Amberesko Poliziak baieztatu duenez, gidari bat hainbat oinezko harrapatzen saiatu da 11:00ak aldera Meir kalean. Ez hori bakarrik, harrapaketa saihesteko oinezkoek alboetara jauzi egin behar izan dutela adierazi du. Hala ere, ez da inor zauritu.
Ministerio Publikoaren esanetan, militarrak autoa geldiarazten saiatu direnean gidariak ihes egin du. Hala ere, azkenean geldiarazi eta atxilotzea lortu dute. Belgikako Fiskaltzak baieztatu duenez, atxilotuak frantziar nazionalitatea du eta Frantzian erroldatuta dago.
Iturri horren esanetan, arma zuriak, istiluen aurkako eskopeta bat eta "zehaztu gabeko materialez" betetako bidoi bat aurkitu dituzte atxilotuaren ibilgailuaren barruan.
"Bildutako lehendabiziko elementuak eta atzo Londresen gertatutakoa aintzat hartuta, auzia Fiskaltza Federalaren eskuetan dago", adierazi du Ministerio Publikoak.
Artezilariak lanean ari dira eta Polizia judizialak ikerketa bat abiatu du. Bestalde, segurtasuna eta zainketa indartu dituzte Anberesen.
Anberesko alkateak egindako lana eskertu die segurtasun indarrei, eta kazetarien galderei erantzuteari muzin egin dio, espekulazioak saihesteko.
"Belgikako Gobernuak mobilizatuta jarraitzen du", azpimarratu du Charles Michel lehen ministroak sare sozialetan.
Atxilotuak ?oinezkoak harrapatzeko asmoa? zuen
François Hollande Frantziako presidenteak ziurtatu duenez, Anbereseko kale nagusienetako bat abiadura handian zeharkatu duen gizonak oinezkoak harrapatzeko asmoa zuen. Bere esanetan, atxilotuak ?ekintza dramatiko bat? burutzen ahalegindu da.
?Segurtasuna indartu beharra dugu eta gure esku ditugun bitarteko guztiak erabili?, esan du Frantziako presidenteak. Halaber, aurrerantzean gerta litezkeen eraso terroristei behar bezala aurre egin ahal izateko edo horiek saihesteko segurtasun indar guztiak elkarlanean aritu behar direla ohartarazi du Hollandek.
Mozkortuta zegoela atxilotu dute
Ostegun honetan Anberesen (Belgika) atxilotu duten gizonezkoa mozkortuta zegoela ziurtatu du La Voix du Nord. Antza denez, gazteak aurrekari polizialak zituen delitu arinak egitea leporatuta. Halaber, atxilotu duten unean gainean drogak zeramatzala esan du hedabide horrek.
Zure interesekoa izan daiteke
G7ak eta EBk Ormuzko itsasartea irekitzeko eta inguruko herrialdeak pairatzen ari diren “ondorioak” arintzeko deia egin dute
Mendebaldeko herrialde boteretsuenen Atzerri ministroek, baita AEBkoak ere, “populazio zibilaren eta azpiegituraren aurkako erasoak berehala eteteko” eskatu dute.
Trumpek apirilaren 6ra arte luzatu du Ormuzko itsasartea berriro irekitzeko ultimatuma
AEBk Ekialde Hurbilera 10.000 soldadu gehiago bidaltzea aztertzen ari da, Teheranen gaineko presioari eusten dion bitartean eta arazoak luze joko duela ikusita.
Iranek AEBren proposamenari erantzun dio eta bake akordio baterako hainbat baldintza jarri ditu mahai gainean
Teheranek erasoa "ez errepikatzeko baldintzak" eskatzen ditu, eta gatazkaren amaierak "fronte guztiei" eragitea, Libano eta Irak barne.
Israelek iragarri du Alireza Tangsiri Irango Guardia Iraultzailearen Armadako komandantea hil egin duela
Israel Katz Israelgo Defentsa ministroaren arabera, Ormuzko itsasartearen blokeoaren erantzule nagusia zen. Irango agintariek ez dute oraingoz heriotza baieztatu.
Iranek ez du onartu AEBk egindako bake proposamena, "gehiegizkoa" dela iritzita
Irango agintariek behin eta berriz esana dute Ameriketako Estatu Batuek eta Israelek Iranen aurkako "erasoa eta hilketak" gelditu egin behar dituztela, baita Teheranen aurkako erasoa ez errepikatzeko mekanismo zehatzak garatu ere, besteak beste.
Ezkerreko blokea nagusitu da Danimarkan, baina akordioak beharko ditu
Moderatuek edukiko dute Gobernua osatzeko giltza: 14 eserleku lortuta, ezkerreko blokearen (84) eta eskuinekoaren (77) artean erabaki beharko dute.
AEBk gerra amaitzeko 15 puntuko plana aurkeztu dio Irani, "The New York Times" egunkariaren arabera
Irango programa nuklearra desegitea eta Ormuzko itsasartea irekitzea omen daude planean. Bien bitartean, Teheranek Washingtonekin zuzeneko negoziazioak daudela ukatu egin du, eta Israelen eta AEBko baseen aurkako erasoekin jarraitu du.
Ekialde Hurbilera 3.000 soldadu bidaltzea aztertzen ari da AEB
Hainbat hedabideren arabera, 82. Aireko Brigada —aireko operazioaetako eliteko unitate epezializatua— bidali nahi du Trumpek Ekialde Hurbilera, Iranen aurkako operazio militarrean parte hartzera.
Israelek adierazi du "segurtasun eremu bat" ezarri eta kontrolatuko duela Libano hegoaldetik Litani ibairaino
Israelgo Defentsa ministroak adierazi duenez, Israel iparraldean bizi direnen segurtasuna bermatzen den arte ez dira itzuliko Libano hegoaldetik iparraldera ebakuatu dituzten ehunka mila herritarrak.
Bruselak Hungariari eskatu dio argitu dezan Errusiari egin omen dizkion filtrazioen auzia
Hungariak ukatu egin du Errusiari Europar Batasuneko barne gaiei buruzko informazioa ematen ari zaiola, eta "albiste faltsutzat" eta "gezurtzat" jo ditu horren inguruan hedabideetan agertu diren informazioak.