Trumpen lehen porrota: Osasun legea bertan behera utzi behar izan du
Barack Obama AEBko presidente ohiaren osasun legea aldatzeko proposamena bertan behera utzi behar izan du Donald Trump AEBko presidenteak ostiral honetan, Ordezkarien Ganberan osasun lege berria onartzeko beharrezko babesa ezin lortuta.
“Bertan behera utzi dugu”, iragarri du Donald Trumpek, aurreikusitako lehen bozketa ordua heldu baino minutu batzuk lehenago. Lege berriaren bidez, errepublikanoek ‘Obamacare’ izenez ezaguna den legea deuseztatu eta ordezkatu nahi zuten.
Dena dela, Paul Ryan Ordezkarien Ganberako presidenteak lege berria onartzeko babes nahikorik ez duela esan dio Donald Trumpi. Arrazoi horregatik, mailegu fiskalean oinarritutako osasun sistema behin behinean erretiratzeko erabakia hartu duela azaldu du AEBko presidenteak.
Kongresuko bi ganberetan errepublikanoek gehiengo osoa duten arren, kontserbadore batzuk aldaketa horren kontra agertu dira. Proposamen hori onartzeko, gehienez, 21 kidek kontra bozkatu zezaketen. Alabaina, 30 errepublikano inguruk sistemaren erreformaren kontra bozkatuko zutela esan zuten ostegunean.
Trump, beste erreforma bat adosteko prest
Beste alde batetik, etorkizunean AEBko osasun sistema ordezkatzeko beste erreforma bat adosteko prest agertu da Donald Trump. Gaur egun indarrean dagoen legea Barack Obamak ezarri zuen, 2010. urtean.
Trumpen arabera, “AEBk merezi duen osasun sistema izango du etorkizunean, ‘Obamacare’ legea lehertzen denean”.
Obamaren osasun sistema, indarrean
Bestalde, Paul Ryan Ordezkarien Ganberako presidenteak jakitera eman duenez, Barack Obama AEBko presidente ohiak ezarritako osasun sistema indarrean jarraituko du, momentuz, aurrerantzean. Ildo horretatik, kontserbadoreek lege hori ordezkatzeko orduan akordioa lortzeko izan dituzten zailtasunen berri eman du.
“Obamacare sistema indarrean dagoen legea da, eta, aurrerantzean, hala jarraituko du”, azaldu du Ordezkarien Ganberako presidenteak arratsaldean egindako agerraldian. Dena dela, sistema horren alde okerrena etortzeko dagoela ziurtatu du.
Zazpi urte ‘Obamacare’ legea ezarri zutenetik
Aurten zazpi urte bete dira ‘Obamacare’ izenez ezaguna den osasun legea indarrean jarri zutenetik. Lege hori deuseztatzea eta ordezkatzea Donald Trumpek AEBko hauteskunde kanpainan egindako promesik garrantzitsuenetako bat izan zen. Zehazki, mailegu fiskalean oinarritutako beste sistema bat sortu nahi zuten.
Osasun plan berriak 24 milioi pertsona osasun-asegururik gabe utziko lituzke AEBn. Kongresuko Aurrekontuetarako Bulegoak (CBO, ingelesezko sigletan) zabaldu duen txosten baten arabera, 2018an 14 milioi pertsona inguru geratuko lirateke aseguru medikorik gabe, eta, 2026an, 24 milioi.
Zure interesekoa izan daiteke
Ebola kontrolik gabe zabaltzen ari da Kongoko Errepublika Demokratikoan eta 1.850 hildako eragin ditu jada
Inoiz izandako agerraldirik larrienak 4.053 kasu baieztatu ditu dagoeneko, eta MOEk "premiazko" erantzuna eskatu du.
Abelardo de la Espriellak Kolonbiako Presidentetza hartu du
Eskuin muturreko presidente berriak Cali aukeratu du inbestidurarako, Bogota hautatu beharrean, eta talde armatu ilegalekin elkarrizketari amaiera ematea eta legez kanpoko laboreak fumigatuko dituela iragarri du.
SpaceXen kohete batek Ilargiaren kontra talka egin duela esan du NASAk, baina adierazi du ez duela arriskurik ekarriko
2025eko urtarrilean jaurtitako Falcon 9 kohete baten goiko zatiak, planifikatu gabe, talka egin du Ilargiaren gainazalarekin, eguzki-jardueraren eta grabitate-indarren konbinazio baten ondorioz.
Iranek eta Omanek Ormuzen nabigatzeko bide berri bat adostu dute
Itsasarteko bide berri hori egiteko akordioa lortu izanak ez du esan nahi berriro irekiko dutenik, Iranek zehaztu duenaren arabera, AEBren eta Israelen arteko erasoaldi militarraren ondorioz itxi baitzuten.
Marokok dozenaka pertsona auzipetu ditu Ceutako krisiarekin lotutako delituengatik
Marokoko Giza Eskubideen Elkartearen arabera, 34 pertsona auzipetu dituzte Tetuanen (tartean, bost adingabe) eta 52, Nadorren.
Danubiok bere sekretuak agerian utzi ditu lehortearen ondoren: mamut baten aztarnak eta nazien ontziak azalera atera dira
Danubio ibaiak, Europako bigarren luzeenak, lehorte historikoa bizi du, eta bere ur-emaria murriztu denez, iraganeko aztarna harrigarriak utzi ditu agerian: mamut baten aztarnak azaldu dira Bulgarian, eta Bigarren Mundu Gerran hondoratutako dozenaka ontzi ikusgai geratu dira Serbian.
Gutxienez 14 pertsona hil eta 27 zauritu dira Errusiak Kiev eskualdean gauez egindako erasoetan
Brovary barrutian "sute handiak" izan dira biltegi batzuetan, eta baita Velyka Dymerka, Kvitneve eta Peremoga herrietan ere. Astearte honetan, Volodimir Zelensky Ukrainako presidenteak Errusiaren aurkako operazio gehiago egitekotan zela iragarri osteko erantzun gisa egin ditu Moskuk azken erasoak.
Bruselak esan du EBk "lanak ondo" egin dituela Ceutan, eta "migrazio erreformak bizkortzeko" eskatu du
Magnus Brunner Europako Barne eta Migrazio komisarioaren hitzetan, Ceutan lehertutako krisitik ateratako ondorio nagusia da Europar Batasuneko kideek "bat eginda" kudeatu behar dituztela migrazio politikak.
EBko Barne ministroek Ceutako krisia aztertuko dute gaur, ezohiko bilera batean
Europar Batasuneko Barne Ministroen Ezohiko Kontseilua gaur bilduko da, Espainiak eskatuta eta 22 estatu kidek babestuta, Ceutako migrazio-krisia aztertzeko eta Marokotik etorritakoen gorakadari erantzun bateratua emateko.
Marokok mafiei, desinformazioari eta itzulketei buruzko gaizki-ulertuei egotzi die Ceutako krisia
Marokoko Barne Ministerioak migratzaileak Ceutan masiboki sartu izanari buruzko lehen balorazioa egin du, eta 11 pertsona hil direla adierazi du. Rabaten esanetan, giza trafikoko sareek, desinformazio kanpainek eta Espainiako Auzitegi Gorenaren epai baten interpretazio okerrak eragin dute egoera. Epai horren ondorioez ohartarazi zion Marokok Espainiari, bertako iturri baten arabera.