Protestak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gutxienez hiru lagun hil dira Venezuelan, Gobernuaren aurkako protestetan

Hala eta guztiz ere, MUD oposizioko koalizioak manifestazio gehiago antolatu ditu apirilaren 19a arte. Azken egun horretan "protesta nazional handia" egin nahi dute.
Protestak Venezuelan. Argazkia: Efe

Gutxienez hiru lagun hil dira Venezuelan MUD oposizioko koalizioak Gobernuaren aurka antolatu dituen protestetan. Halere, manifestazioek aurrera jarraituko dutela jakinarazi dute.

Venezuelako Ministerio Publikoak baieztatu duenez, 36 urteko gizon bat eta 13 urteko mutiko bat hil ziren asteartean izandako manifestazioetan, Lara estatuan, baina ez dute informazio gehiagorik eman ikertzen hasiak diren gertakari horien inguruan.

Aurretik, Ministerio Publikoak jakinarazi du beste gazte bat hil zela Carabobon izandako protesta batzuetan.

Hala eta guztiz ere, MUDek manifestazio gehiago antolatu ditu apirilaren 19a arte. Azken egun horretan "protesta nazional handia" egin nahi dute, Auzitegi Goreneko zazpi epaileren kontra presioa egiten jarraitzeko.

Albiste gehiago mundua

Israel ataca Qatar
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Israelek Hamasen negoziazio taldea bonbardatu du Qatarreko hiriburuan, eta hainbat pertsona hil ditu

Hamaseko bost kide eta Qatarreko segurtasun kide bat hil dira erasoan. Negoziazio ordezkaritzako kideak, ordea, bizirik atera dira. Israelgo armadaren esanetan, "doitasunez egindako bonbardaketa" izan da. Etxe Zuriak adierazi duenez, Hamasi erasotzea "helburu duina izan daiteke", baina ez dator bat lekuarekin. Qatarreko Gobernuak "nazioarteko legeen urraketatzat" jo du gertatutakoa.  

Gehiago kargatu