Israelek Hamasen negoziazio taldea bonbardatu du Qatarreko hiriburuan, eta hainbat pertsona hil ditu
Hamaseko bost kide eta Qatarreko segurtasun kide bat hil dira erasoan. Negoziazio ordezkaritzako kideak, ordea, bizirik atera dira. Israelgo armadaren esanetan, "doitasunez egindako bonbardaketa" izan da. Etxe Zuriak adierazi duenez, Hamasi erasotzea "helburu duina izan daiteke", baina ez dator bat lekuarekin. Qatarreko Gobernuak "nazioarteko legeen urraketatzat" jo du gertatutakoa.
Israelgo Armadak "doitasun handiz egindako bonbardaketa" bat egin du astearte honetan Qatarreko hiriburuan, Dohan, dagoen Hamas mugimenduko negoziaketa taldearen aurka, eta gutxienez 6 pertsona hil ditu.
Hildakoen artean daude Qatarreko barne segurtasun indarretako kide bat eta Hamaseko 5 kide daude, tartean, Jalil al Hayaal goi-kargudunaren semea eta haren aholkularietako bat.
Hamaseko iturriek adierazi dutenez, Donald Trump AEBko presidenteak Gazan su-etena ezartzeko egin duen azken proposamena eztabaidatzen ari ziren ordezkaritzako kideak Israelek erasoa egin duenean. Iturri horiek baieztatu dutenez, talde negoziatzaileko kide guztiak bizirik atera dira bonbardaketatik.
Israelgo Defentsa Indarrek erasoa baieztatu dute, Dohako Katara auzoan hainbat leherketa izan eta minutu gutxira. Bonbardaketaren aurretik “zibilei egindako kalteak arintzeko neurriak” hartu dituztela azaldu dute, “munizio zehatzak eta Inteligentziaren informazio gehigarria barne". Baina, horrez gainera, "urriaren 7ko sarraskiaren erantzulea den Hamas erakunde terrorista garaitzeko ausardiaz lan egiten jarraituko” dutela berretsi dute.
Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroak bere gain hartu du “erasoaren erantzukizun osoa”. "Hamaseko buruzagi terrorista nagusien aurkako gaurko ekintza Israelen operazio erabat independentea izan zen. Israelek hasi du, aurrera eraman du eta erantzukizun guztia bere gain hartzen du", esan du mandatariaren bulegoak mezu batean, Qatar zuzenean aipatu gabe.
Bestalde, Etxe Zuriak uste du, "Hamasi erasotzea helburu duina" den arren, ez daudela "tokiarekin ados". Donald Trump presidenteak Netanyahurekin eta Qatarreko emirrarekin hitz egin duela jakinarazi du Karoline Leavitt prentsa idazkariak.
Trumpen ustez, erasoa "zoritxarrekoa" izan da, eta herrialde arabiarreko buruzagiari ziurtatu dio "horrelakorik ez dela berriro gertatuko bere lurraldean".
Bien bitartean, Qatarreko Gobernuak negoziatzaileen aurkako "eraso koldarra" gaitzetsi du eta "nazioarteko lege guztiak urratzen" dituela azpimarratu du. Sare sozialetan argitaratutako ohar batean, erasoak hiriko hainbat "etxebizitza eraikin" harrapatu dituela ere esan du.
Dohak ez duela “Israelen zuhurtziagabekeriazko jokabide hori” onartuko jakinarazi du, “ezta eskualdeko segurtasuna eta herrialdearen segurtasunaren eta subiranotasunaren aurkako beste ekintzarik ere". Horrez gainera, ikerketak “maila gorenean” martxan jarri dituztela jakinarazi du.
Palestinako Aginte Nazionalaren hitzetan, Qatarreko lurretan egindako erasoa herrialde horren “subiranotasuna urratzea” eta "eskualdearen segurtasuna eta egonkortasuna mehatxatzea" da. Mahmud Abas presidenteak esan duenez, Israelen ekintza "nazioarteko zuzenbidearen urraketa nabarmena" eta "segurtasuna eta eskualdeen egonkortasuna mehatxatzen dituen gorakada" izan da.
Bien bitartean, bahitu israeldarren familiek Dohako gertaerak "larritasun eta kezka handiz" jarraitzen dituztela adierazi dute, "bahituek ordaindu dezaketen prezioagatik".
Nazioarteak, gaitzespena
Munduko herrialdeek Israelek Qatarren egin duen erasoa gaitzetsi dute. Nazio Batuen Erakundeko idazkari Antoni Guterresen hitzetan, ekintza Qatarren “subiranotasunaren eta lurralde-osotasunaren urraketa nabarmena” da. Herrialde horrek “su-etena lortzeko eta bahituak askatzeko oso paper positiboa” jokatu duela gogorarazi du New Yorken emandako prentsaurreko batean.
Leon XIV.a aita santuarentzat ere egoera “oso larria” eragin du Israelek eraso honekin.
Bestetik, Saudi Arabiak Qatarren "subiranotasunaren urraketa nabarmena" gaitzetsi eta salatu du, eta ohartarazi du “ondorio latzak” izan ditzakeela Israelek "nazioarteko zuzenbidearen printzipioak etengabe urratzeak".
Ildo beretik jo dute Espainiako, Britainia Handiko, Arabiar Emirerri Batuetako, Turkiako, Irango, Libanoko, Txinako eta beste hainbat herrialdetako agintariek ere.
Zure interesekoa izan daiteke
EBko Barne ministroek Ceutako krisia aztertuko dute gaur, ezohiko bilera batean
Europar Batasuneko Barne Ministroen Ezohiko Kontseilua gaur bilduko da, Espainiak eskatuta eta 22 estatu kidek babestuta, Ceutako migrazio-krisia aztertzeko eta Marokotik etorritakoen gorakadari erantzun bateratua emateko.
Marokok mafiei, desinformazioari eta itzulketei buruzko gaizki-ulertuei egotzi die Ceutako krisia
Marokoko Barne Ministerioak migratzaileak Ceutan masiboki sartu izanari buruzko lehen balorazioa egin du, eta 11 pertsona hil direla adierazi du. Rabaten esanetan, giza trafikoko sareek, desinformazio kanpainek eta Espainiako Auzitegi Gorenaren epai baten interpretazio okerrak eragin dute egoera. Epai horren ondorioez ohartarazi zion Marokok Espainiari, bertako iturri baten arabera.
Ormuzko itsasartearen eta Iranen desnuklearizazioaren inguruko akordioa "berehala" helduko dela uste du Trumpek
Ameriketako Estatu Batuetako presidenteak adierazi duenez, gaur arratsaldean bilduko da Teheranekin, Golkoko zenbait herrialderen eskaeraren ostean. Irango Atzerri ministroaren arabera, ordea, Washingtonek ez du Ormuzko itsasartearen inguruko elkarrizketetan parte hartzen.
Idahoko tiroketaren osteko izua: bideo batek jendea oihuka ihesi erakusten du
Auto batetik grabatutako irudietan hainbat pertsona korrika ihesi hasten diren unea ikus daiteke, tiroketa baten berri izan ostean. Gutxienez hiru pertsona hil dira, eta bi zauritu. Ustezko erasotzailea hilda aurkitu dute bertan.
Trumpek bertan behera utzi du Iranen aurkako erasoa, eta berehalako akordioa eskatu dio Teherani
AEBko presidenteak esan du erasoaldia bertan behera utzi duela, akordio baterako oinarriak adostu ostean, eta negoziazioek porrot eginez gero, "Bigarren Mundu Gerratik ikusi gabeko" indar militarra erabiliko duela ohartarazi du.
Haize bolada bortitzek hainbat sute elikatzen jarraitzen dute Atenaseko eskualdean
Hiriburutik 60 kilometro ipar-mendebaldera dagoen Porto Germenon sugarren kontra ari dira suhiltzaileak. Haizea da etsairik handiena une honetan; izan ere, bolada bortitzek sugarrak elikatu dituzte, eta egoera kritikoa da herrialde osoan.
Europar Batasunak premiazko bilera egingo du asteartean Ceutako migrazio krisia aztertzeko, barne ministroak bilduta
EBko Kontseiluaren buru den Irlandak ezohiko bideokonferentzia deitu du, Pedro Sanchezek eta Europako beste 22 liderrek idatziz eskatu ostean.
EBko 22 estatuk Ceutako migrazio krisiaren aurrean erantzun bateratua eskatu dute
Italiak eta Danimarkak bultzatutako gutunean, EBko Barne ministroen ezohiko bilera eskatu dute kanpo-mugen kontrola indartzeko, eta ohartarazi dute erregularizazio masiboek "erakarpen-efektua" izan dezaketela.
Von der Leyenen ustez, Europako mugen kontrola "are gehiago indartu behar da"
Europako Batzordeko presidenteak ohartarazi duenez, "adi egon behar dugu sarbide kritiko guztietan, eta agintari guztien arteko koordinazio estua izan". Era berean, “ikasgaien azterketa-prozesu bat" abiatzeko eskatu du, "Europaren erresilientzia hobetzeko".
Hamasek armagabetzeko akordioa berretsi du, baina Israel Gazatik erretiratzea jarri du baldintza gisa
Testuinguru horretan, talde palestinarrak berretsi du ez duela bere esku dagoen armamentua entregatuko Israel Gazako Zerrendatik erretiratu baino lehen.