Smotrich eta Ben Gvir ministro ultraeskuindar israeldarrei Espainian sartzea debekatu diete
Ministroen Kontseiluaren amaieran egindako agerraldian iragarri du neurria Jose Manuel Albares Espainiako Gobernuko Kanpo Arazoetako, Europar Batasuneko eta Lankidetzako ministroak. Pedro Sanchez Gobernuko presidenteak atzo iragarritako bederatzi neurriak ere gaur onartu dituzte.
Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak atzo bederatzi neurri iragarri zituen, Israel Gazan egiten ari den genozidioari aurre egiteko, eta gaur beste baten berri eman du: Bezalel Smotrich eta Itamar Ben Gvir ministro israeldar ultraeskuindarrei Espainiako Estatura sartzea debekatu diete.
Ministroen Kontseiluen bileraren ondorengo agerraldian eman ditu erabakien gaineko xehetasunak Jose Manuel Albares Espainiako Gobernuko Atzerri Gaietako Europar Batasuneko eta Lankidetzarako ministroak. Neurri-sorta osorik onartu da bileran, eta, orain, horiek egikaritzeko testuak landuko dituzte, eta ondoren Kongresura bidali. Besteak beste, dekretu berriak Israeli armen enbargoa ezarriko dio.
Albaresek azaldu duenez, Ben Gvir eta Smotrich Israelgo Gobernuko Segurtasun Nazionalerako eta Ogasuneko ministroak, hurrenez hurren, “Espainiako lurretarako sarrera debekatuta” dutenen zerrendara batzeaz gain, Shengen sistemako datu basean ere agertuko dira aurrerantzean.
Modu horretan erantzun zion Benjanmin Netanyahuren Exekutiboak atzo iragarritako erabakiari: Yolanda Diaz Espainiako Gobernuko bigarren presidenteordeari eta Sira Rigo Gazteria ministroari Israelen sartzea debekatu zieten, eta Ana Maria Salomon Espainiak Israelen duen enbaxadorea kontsultetara deitu zuten.
Egin duen agerraldian, Alabaresek behin eta berriz esan du bi estatuak —Israel eta Palestina— aitortzea dela gatazka bideratzeko konponbidea, eta Espainiak formula hori babestuko duela.
Halaber, ziur agertu da Espainiako herritar gehienek babesten dituztela Israelen aurka hartutako neurriak. Haren hitzetan, ez dira Israelgo herriaren aurkako neurriak, “bakearen eta Ekialde Hurbileko segurtasunaren aldekoak baizik”.
Hala, PP alderdiari zuzendu zaio, neurriok indarrean sartzeko Kongresuan egingo den bozketan dekretua babestu dezala eskatzeko. Albaresek zehaztu du dekretuak “atzerri politikari erantzuten diola”, eta, beraz, popularrek ez luketela arazorik izan beharko alde bozkatzeko.
Zure interesekoa izan daiteke
EBko Barne ministroek Ceutako krisia aztertuko dute gaur, ezohiko bilera batean
Europar Batasuneko Barne Ministroen Ezohiko Kontseilua gaur bilduko da, Espainiak eskatuta eta 22 estatu kidek babestuta, Ceutako migrazio-krisia aztertzeko eta Marokotik etorritakoen gorakadari erantzun bateratua emateko.
Marokok mafiei, desinformazioari eta itzulketei buruzko gaizki-ulertuei egotzi die Ceutako krisia
Marokoko Barne Ministerioak migratzaileak Ceutan masiboki sartu izanari buruzko lehen balorazioa egin du, eta 11 pertsona hil direla adierazi du. Rabaten esanetan, giza trafikoko sareek, desinformazio kanpainek eta Espainiako Auzitegi Gorenaren epai baten interpretazio okerrak eragin dute egoera. Epai horren ondorioez ohartarazi zion Marokok Espainiari, bertako iturri baten arabera.
Ormuzko itsasartearen eta Iranen desnuklearizazioaren inguruko akordioa "berehala" helduko dela uste du Trumpek
Ameriketako Estatu Batuetako presidenteak adierazi duenez, gaur arratsaldean bilduko da Teheranekin, Golkoko zenbait herrialderen eskaeraren ostean. Irango Atzerri ministroaren arabera, ordea, Washingtonek ez du Ormuzko itsasartearen inguruko elkarrizketetan parte hartzen.
Idahoko tiroketaren osteko izua: bideo batek jendea oihuka ihesi erakusten du
Auto batetik grabatutako irudietan hainbat pertsona korrika ihesi hasten diren unea ikus daiteke, tiroketa baten berri izan ostean. Gutxienez hiru pertsona hil dira, eta bi zauritu. Ustezko erasotzailea hilda aurkitu dute bertan.
Trumpek bertan behera utzi du Iranen aurkako erasoa, eta berehalako akordioa eskatu dio Teherani
AEBko presidenteak esan du erasoaldia bertan behera utzi duela, akordio baterako oinarriak adostu ostean, eta negoziazioek porrot eginez gero, "Bigarren Mundu Gerratik ikusi gabeko" indar militarra erabiliko duela ohartarazi du.
Haize bolada bortitzek hainbat sute elikatzen jarraitzen dute Atenaseko eskualdean
Hiriburutik 60 kilometro ipar-mendebaldera dagoen Porto Germenon sugarren kontra ari dira suhiltzaileak. Haizea da etsairik handiena une honetan; izan ere, bolada bortitzek sugarrak elikatu dituzte, eta egoera kritikoa da herrialde osoan.
Europar Batasunak premiazko bilera egingo du asteartean Ceutako migrazio krisia aztertzeko, barne ministroak bilduta
EBko Kontseiluaren buru den Irlandak ezohiko bideokonferentzia deitu du, Pedro Sanchezek eta Europako beste 22 liderrek idatziz eskatu ostean.
EBko 22 estatuk Ceutako migrazio krisiaren aurrean erantzun bateratua eskatu dute
Italiak eta Danimarkak bultzatutako gutunean, EBko Barne ministroen ezohiko bilera eskatu dute kanpo-mugen kontrola indartzeko, eta ohartarazi dute erregularizazio masiboek "erakarpen-efektua" izan dezaketela.
Von der Leyenen ustez, Europako mugen kontrola "are gehiago indartu behar da"
Europako Batzordeko presidenteak ohartarazi duenez, "adi egon behar dugu sarbide kritiko guztietan, eta agintari guztien arteko koordinazio estua izan". Era berean, “ikasgaien azterketa-prozesu bat" abiatzeko eskatu du, "Europaren erresilientzia hobetzeko".
Hamasek armagabetzeko akordioa berretsi du, baina Israel Gazatik erretiratzea jarri du baldintza gisa
Testuinguru horretan, talde palestinarrak berretsi du ez duela bere esku dagoen armamentua entregatuko Israel Gazako Zerrendatik erretiratu baino lehen.