Global Sumud Flotilla: "Misioak aurrera jarraituko du", bart Tunisian jasandako erasoa gorabehera
"Global Sumud Flotillak baieztatu du bere ontzi nagusietako baten kontrako erasoa egin dutela, 'Familiaren Itsasontzia' izenekoaren kontra, alegia, Zuzendaritza Batzordeko kideak zeramatzana, eta, susmoa da drone bat izan dela", adierazi dute X sareko elkartearen kontuan.
Global Sumud Flotillaren ordezkariek berretsi dute bart erasoa jasan dutela Tunisian porturatutako ontzietako baten aurka, eta drone bidezko erasoa izan dela.
Mugimenduak Tunisiatik egin duen prentsaurrekoan Thiago Avila ekintzaileak adierazi duenez, erasoa gorabehera, "misioak aurrera jarraituko du".
Gogorarazi duenez, "Gazaren kontrako legez kanpoko blokeoak 17 urtez daramatza ezarrita", eta aldi horretan "37 ontzi atzeman edo jazarri" dituzte. "Erasoren bat jasan duen 38. ontzia da hau", deitoratu du.
Hala ere, azpimarratu nahi izan du ekimena martxan dagoela, baina ez flotillari esker: "Ez gara gu historia honen muina, Gazako herri palestinarra baizik; zortzi hamarkadatan genozidioa eta garbiketa etnikoa jasan duena, sionismoa izeneko ideologia arrazista eta supremazistak gidatutako apartheid Estatu kolonial batek egituratuta", adierazi du.
"Bart gertatu denak munduari erakusten dio nori egiten diogun aurre: Gazan goseak dauden haurrei laguntza humanitarioa ematea galarazi nahi duen norbaiti, osasun langileak, Nazio Batuetako langileak, Babes Zibileko langileak eta kazetariak hiltzen aritu denari, gerra krimen horiek guztiak egiten aritu denari", adierazi du.
Horren harira, onartu du "arrisku handiko misioa" dela, baina "ezer gutxi" dela "palestinarrek egunero Gazan pairatzen duten arriskuarekin alderatuta". "Beraiek (Israelgo Indarrek) droneak, indarkeria eta armak dituzte. Guk gainerako guztia daukagu. Historia gure alde dugu", esan du. "Palestinako herriak ez du inoiz amore emango, ezta guk ere", gaineratu du.
Gaueko erasoa flotillari
Sidi Bou Said Tunisiako portuan (ipar-ekialdeko kostaldea) atrakatuta dagoen Sumud Flotillako ontzi nagusietako batek salatu duenez, drone batek eraso egin dio, ontziko tripulatzaileek baieztatu dutenez.
"Global Sumud Flotillak baieztatu du bere ontzi nagusietako baten kontrako erasoa egin dutela, 'Familiaren Itsasontzia' izenekoaren kontra, alegia, Zuzendaritza Batzordeko kideak zeramatzana, eta, susmoa da drone bat izan dela", adierazi dute X sare sozialean.
Flotillako kideek prentsaurrekoa egingo dute 11:00etan (Euskal Herriko ordua) erasoaren xehetasunak emateko.
Zehaztu dutenez, itsasontzia Portugalgo bandera darama, eta "bidaiari guztiak eta tripulazioa salbu daude"; era berean, azpimarratu dute horrelako erasoak "beldurtzeko eta asmoa zapuzteko" egiten dituztela, eta ez dutela ekimena geldiaraziko.
Saif Abukeshek GSFren Espainiako koordinatzaileak adierazi duenez, bi espainiar daude, une horretan ontzian ez zeuden arren: Ada Colau Bartzelonako alkate ohia eta Abukesh bera.
Tunisian zeuden ontzidiko bozeramaileen arabera, suteak "ez ditu kalte handiak eragin, azalekoak baizik", eta ontzi horrek asteazkenean "bidaiatzeko moduan egongo da".
Hala ere, Tunisiako Guardia Nazionalaren Zuzendaritza Nagusiak ohar bidez gezurtatu du ontziari "drone batek" eraso egin izana.
Tunisiako agintarien arabera, sutea "ontzi horretako salbamendu-txalekoetan piztu zen" eta "pizgailu edo zigarrokin batek eztanda egin zuen".
Guardia Nazionalak igorritako oharrean adierazi duenez, "ez da ez aurkako ekintzarik ez kanpoko erasorik egin".
Hala ere, minutu batzuk geroago, flotillak bideo bat argitaratu du sare sozialetan, "ontzia goitik jo duen une zehatza" erakusten duena.
Irudiek erakusten dutenez, su-bola moduko bat goitik behera erori, ontzia jo eta sutea eragin zuen.
Oraingoz, ez dago baieztapen ofizialik Greta Thunberg aktibista suediarra, ontzidiko tripulazioaren parte dena, ontzian zegoen ala ez jakiteko.
Bestalde, Francesca Albanese NBEk lurralde palestinar okupatuei buruz duen kontalariak ere baieztatu du erasoa, eta "beste bi flotilla Tunisiara doazela eta premiazko babesa behar dutela" gaineratu du.
Gertaeraren berri izan ostean, ehunka tunisiar Sidi Bou Said portura joan dira goizaldean, munduko flotillari elkartasuna adierazteko, sareetan zabaldutako bideoetan ageri denaren arabera.
Protestariek "Gora, gora Palestina" eta gisako oihuak bota dituzte.
X sare sozialean argitaratu duten bideo batean ageri dira itsasontziak jasandako kalteak.
Jaurlaritzak elkartasuna adierazi du
Bestalde, Eusko Legebiltzarrak babesa erakutsi dio drone bidez eraso duten Askatasunaren Flotillari. Palestinari eta Ekialde Hurbilari Laguntzeko Taldearteak ohar bidez gogorarazi duenez, mundu osoko portuetatik joandako ehunka ekintzailek bat egin dute ekimenarekin, "Israelen setioa apurtzen saiatzeko, eta, herri palestinarrak pairatzen duen genozidioari amaiera emateko helburuz, itsas korridorea ireki ahal izateko".
Legebiltzarreko lantalde horrek iragarri duenez, gertutik jarraituko du "mundu-mailako ekimen garrantzitsu hori", eta ontziak helmugara iristeko itxaropena agertu du. "Palestinako herriari elkartasuna adierazi nahi diogu berriz ere, eta Palestinaren aldeko ekimen guztiak txalotzen ditugu", gaineratu du taldeak.
Zure interesekoa izan daiteke
EBko Barne ministroek Ceutako krisia aztertuko dute gaur, ezohiko bilera batean
Europar Batasuneko Barne Ministroen Ezohiko Kontseilua gaur bilduko da, Espainiak eskatuta eta 22 estatu kidek babestuta, Ceutako migrazio-krisia aztertzeko eta Marokotik etorritakoen gorakadari erantzun bateratua emateko.
Marokok mafiei, desinformazioari eta itzulketei buruzko gaizki-ulertuei egotzi die Ceutako krisia
Marokoko Barne Ministerioak migratzaileak Ceutan masiboki sartu izanari buruzko lehen balorazioa egin du, eta 11 pertsona hil direla adierazi du. Rabaten esanetan, giza trafikoko sareek, desinformazio kanpainek eta Espainiako Auzitegi Gorenaren epai baten interpretazio okerrak eragin dute egoera. Epai horren ondorioez ohartarazi zion Marokok Espainiari, bertako iturri baten arabera.
Ormuzko itsasartearen eta Iranen desnuklearizazioaren inguruko akordioa "berehala" helduko dela uste du Trumpek
Ameriketako Estatu Batuetako presidenteak adierazi duenez, gaur arratsaldean bilduko da Teheranekin, Golkoko zenbait herrialderen eskaeraren ostean. Irango Atzerri ministroaren arabera, ordea, Washingtonek ez du Ormuzko itsasartearen inguruko elkarrizketetan parte hartzen.
Idahoko tiroketaren osteko izua: bideo batek jendea oihuka ihesi erakusten du
Auto batetik grabatutako irudietan hainbat pertsona korrika ihesi hasten diren unea ikus daiteke, tiroketa baten berri izan ostean. Gutxienez hiru pertsona hil dira, eta bi zauritu. Ustezko erasotzailea hilda aurkitu dute bertan.
Trumpek bertan behera utzi du Iranen aurkako erasoa, eta berehalako akordioa eskatu dio Teherani
AEBko presidenteak esan du erasoaldia bertan behera utzi duela, akordio baterako oinarriak adostu ostean, eta negoziazioek porrot eginez gero, "Bigarren Mundu Gerratik ikusi gabeko" indar militarra erabiliko duela ohartarazi du.
Haize bolada bortitzek hainbat sute elikatzen jarraitzen dute Atenaseko eskualdean
Hiriburutik 60 kilometro ipar-mendebaldera dagoen Porto Germenon sugarren kontra ari dira suhiltzaileak. Haizea da etsairik handiena une honetan; izan ere, bolada bortitzek sugarrak elikatu dituzte, eta egoera kritikoa da herrialde osoan.
Europar Batasunak premiazko bilera egingo du asteartean Ceutako migrazio krisia aztertzeko, barne ministroak bilduta
EBko Kontseiluaren buru den Irlandak ezohiko bideokonferentzia deitu du, Pedro Sanchezek eta Europako beste 22 liderrek idatziz eskatu ostean.
EBko 22 estatuk Ceutako migrazio krisiaren aurrean erantzun bateratua eskatu dute
Italiak eta Danimarkak bultzatutako gutunean, EBko Barne ministroen ezohiko bilera eskatu dute kanpo-mugen kontrola indartzeko, eta ohartarazi dute erregularizazio masiboek "erakarpen-efektua" izan dezaketela.
Von der Leyenen ustez, Europako mugen kontrola "are gehiago indartu behar da"
Europako Batzordeko presidenteak ohartarazi duenez, "adi egon behar dugu sarbide kritiko guztietan, eta agintari guztien arteko koordinazio estua izan". Era berean, “ikasgaien azterketa-prozesu bat" abiatzeko eskatu du, "Europaren erresilientzia hobetzeko".
Hamasek armagabetzeko akordioa berretsi du, baina Israel Gazatik erretiratzea jarri du baldintza gisa
Testuinguru horretan, talde palestinarrak berretsi du ez duela bere esku dagoen armamentua entregatuko Israel Gazako Zerrendatik erretiratu baino lehen.