Istiluak eta bi hildako oposizioaren martxetan, Venezuelan
Venezuelan izan diren manifestazioek bi hildako, dozenaka zauritu eta ehunka atxilotu utzi dituzte, baina amaieran kalean protesta egiten jarraitzeko deia egin du oposizioak, eta Nicolas Maduroren Gobernuak elkarrizketa politikorako gonbidapenarekin erantzun du.
Gobernuaren aldeko eta kontrako milaka pertsona atera dira kalera Venezuelako hainbat hiritan oposizioak eta chavistek deituta, Venezuela Espainiarengandik independizatzeko lehenengo pausoa eman zuenetik 207 urte bete diren egunean.
Oposizioak herrialde osoan egin du protesta, eta Caracasen 26 puntutatik abiatu dira. Hala, hiriburu osoa zeharkatu dute, baina ez dute lortu, beste behin ere, Herriaren Defendatzailearen egoitzara iristea, eta liskar handiak sortu dira Poliziarekin.
Bi pertsona hil dira protestetan
Carlos Jose Moreno Baron, balaz zauritutako 17 urteko gaztea, da hildakoetako bat. Venezuelako El Universal egunkariak galdetutako lekukoen arabera, motorretan gerturatu den 10 gizonezkoen talde batek bonba negar-eragileak bota dituzte Caracaseko San Bernardino barrutian zegoen oposizioaren martxaren kontra eta horretako batek nahastea aprobetxatuz tiro egiten hasi da.
Baronek buruan jaso du tiro bat eta Clinicas Caracas Ospitalera eraman dute ebakuntza egiteko, baina azkenean, hil egin da, bere amak Twitterren eta bertako komunikabideek aipatutako oposizioko hainbat iturriek adierazi duten arabera.
Bestalde, militar venezuelar bat ere hil da gobernuaren kontrako protesta batean frankotiratzaile baten tiroa jasota, Caracasetik gertu dagoen San Antonio de los Altosen.
Manifestazio gehiago
Henrique Capriles MUD oposizioko alderdiaren presidentegaiak manifestazio gehiago egiteko deia egin du gaurko, leku eta ordu berean, Nicolas Maduroren Gobernuaren errepresioari erantzuteko.
Caracas mendebaldean chavistek egindako manifestazioan, berriz, Nicolas Maduro presidenteak berretsi du Borges eta Blanco diputatuak estatu kolpea prestatzen ari direla, eta elkarrizketa politikorako deia egin dio oposizioari, sektore horri zerbait proposatu nahi diolako.
Presidenteak esan du oposizioko bozeramaileekin biltzeko prest dagoela, "atzera egin dezaten eta indarkeria eta golpismoa bazter dezaten" eskatzeko.
Era berean, hauteskunde borroka handi baterako prestatzeko eskatu die bere aldekoei, konspirazioei aurre egiteko irtenbide baketsu gisa.
Albiste gehiago mundua
Mileik kolpe gogorra jaso du hauteskundeetan, eta Axel Kicillofek gidatutako peronismoa suspertu egin da
"Honek agerian uzten du Argentinan badagoela beste bide bat, eta gaur hasiko gara bidea egiten", azpimarratu du hautagai peronistak.
Sei pertsona hil dituzte autobus baten aurkako erasoan, Jerusalemen
Israelgo Poliziak adierazi duenez, inplikatutako bi "terroristak" "neutralizatu" egin dituzte erasoaren ostean. Hamasek eta Jihad Islamikoak txalotu egin dute "erresistentziako bi borrokalarik" egindako erasoa.
Carlo Acutis mende honetako lehenengo santu izendatu du aita santuak
Leuzemiak jota hil zen 2006an, 15 urterekin. Acutis apirilaren 27an kanonizatu behar zuten, baina zeremonia bertan behera geratu zen Frantzisko aita santua hil zelako.
83 pertsona hil ditu Israelek Gazan erasoetan, eta beste bost, gosez
Israelgo Atzerri ministro Gideon Saarrek esan du gerra amaituko litzatekeela Hamasek bahituak entregatu eta armak utziko balitu. Hamasek esan du bahituak askatzeko prest dagoela, Israelek bere indar guztiak Zerrendatik erretiratzen baditu.
40. Open Sestao Basque Country xake txapelketan ez da parte-hartzaileen banderarik ikusiko, jokalari israeldarrak daudelako
Antolatzaileek "Israelek Gazan egindako genozidioa" gaitzetsi dute, eta Palestinako bandera jarriko dute Las Llanasen.
Lisboako funikularraren kablea eten egin zela frogatu dute lehen ikerketek
Kable hori funikularreko beste kabina bati lotuta zegoen, eta kontrapisu gisa erabiltzen zen.
Japoniako lehen ministroak dimisioa eman du, PLD alderdiak bere etorkizuna erabakitzeko hitzordua heldu aurretik
Alderdiak primarioen ezohiko aurrerapen baten inguruan eztabaidatu bezperan eman du dimisioa. Izan ere, hauteskundeetan emaitza kaxkarrak lortu ostean, pentsatzekoa da alderdiaren zein Gobernuaren buruzagitzatik kenduko zutela
Errusiaren eraso batek sutea eragin du Kieven, Gobernuaren eraikin batean, gerran lehen aldiz
Gutxienez bi pertsona hil eta 18 zauritu dira Errusiako Armadak Kieven egindako eraso masibo baten ondorioz. 800 drone eta dozena bat misil baino gehiago jaurti dituzte, eta horietako batzuek Ukrainako Gobernuaren eraikin bat jo dute.
Poliziak hainbat manifestari atxilotu ditu Londresen, Palestine Actionen aldeko protestan
Erresuma Batuko Poliziak hainbat manifestari atxilotu ditu larunbat honetan Parlamentuko plazan, Londresen, Palestine Action taldeari babesa adierazteko protesta batean. Uztailean erakunde terrorista izendatu zuten talde hori, hegazkin militar batzuei Palestinako banderak margotzeagatik kalteak egitea eta Elbit Systems Israelgo defentsa enpresaren instalazioak blokeatzea egotzita. 138 pertsona auzipetu dituzte ordutik talde horri laguntzea egotzita. Milaka pertsona bildu dira Parlamentu aurrean, 'Genozidioaren aurka nago, Palestine Actionen alde nago' leloa zeramaten kartelak eskuetan hartuta. Poliziaren aurkako oihuak ere entzun dira; "Ezin zarete ezkutatu, genozidioaren alde zaudete. Lotsa!", tartean.
Defentsa Departamentua Gerra Departamentu bihurtu du Trumpek
Pentagonoak 1947an erabili zuen izendapen hori azkenekoz, Bigarren Mundu Gerraren ondoren estrategia diplomatiko gisa Defentsa Departamentu bihurtu zuenean.