Mileik kolpe gogorra jaso du hauteskundeetan, eta Axel Kicillofek gidatutako peronismoa suspertu egin da
"Honek agerian uzten du Argentinan badagoela beste bide bat, eta gaur hasiko gara bidea egiten", azpimarratu du hautagai peronistak.
Hauteskunde garaipenaren ospakizuna, Buenos Airesen. Argazkia: EFE
Javier Milei Argentinako presidentearen alderdiak porrot gogorra jaso du igande honetan Buenos Aires probintziako hauteskunde legegileetan, Axel Kicillof gobernadorearen eskutik biziberritutako peronismoaren aurrean.
La Libertad Avanzak, Mileik zuzendutako eskuin muturreko alderdiak, botoen ia % 34 lortu zituen, eta Fuerza Patria zerrenda peronistak zapaldu zuen, botoen % 47 baino gehiago bilduta.
Bi alderdien arteko aldea inkesta guztiek aurreikusitakoa baino askoz handiagoa izan zen. Hala ere, Fuerza Patriaren garaipena aurreikusten zuten, duela urte batzuetatik gotorleku baitu Buenos Aires. Nazio mailako funtsezko barruti da gainera, biztanleria osoaren ia % 40arekin.
Emaitza jakin eta gutxira, Mileik hitza hartu zuen ia hutsik zegoen bunker batean, eta hauteskundeen atarian peronismoak iruzurra egingo zuela adierazi bazuen ere, porrota onartu zuen: "Gaur porrot argia izan dugu, eta norbaitek berreraikitzen eta aurrera ateratzen hasi nahi badu, onartu beharreko lehen gauza emaitzak dira".
Ohi baino tonu lehor eta motelagoarekin, emaitza horrek autokritika sakona egitera behartzen duela esan zuen agintariak, eta urriaren 26ko hauteskunde nazionalei begira lanean hasteko garaia dela esan zuen, orduan Argentinako Parlamentuaren zati bat berrituko baita.
Hala ere, tinko eutsi zion 2023ko abenduan presidente izendatu zutenean hartu zuen bideari: "Gobernuaren politikan ez da milimetro bat ere atzera eginen. Norabidea berretsi ez ezik, bizkorrago eta sakonago jardunen dugu ".
Kicillof, Cristina Fernandezen Ekonomia ministro ohia eta 2019tik Buenos Airesko probintzia gobernatzen duena, honela mintzatu zen: "Honek agerian utzi du Argentinan badagoela beste bide bat, eta gaur bide hori egiten hasiko gara".
"Hautestontziek, botoek, mezu bat eman diote presidenteari", azpimarratu zuen Kicillofek, Gobernuak "norabidea zuzendu" beharko zuela gehitu aurretik.
Zure interesekoa izan daiteke
AEBk ofizialki onartu du "espazioa kontrolatzeko" armak zabalduta dituela orbitan
AEBko agintariek azpimarratu dute gaitasun horrek herrialdea "defendatzeko" aukera ematen duela, euren "aurkako erasoen" aurrean.
AAren arriskua "gezurra" dela esan du Trumpek, eta klima aldaketaren "iruzurraren" pare jarri du
"Duela gutxi esaten zuten mundua desagertuko zela 'klima aldaketagatik'. Gezur horrek ez zien inoiz funtzionatu, eta orain hurrengoaren bila doaz", adierazi du AEBko presidenteak.
Nazio Batuen Erakundeak adimen artifiziala gobernatzeko eskatu die Estatuei eta enpresei: "Giza eskubide guztiak arriskuan daude"
Anthropic, OpenAI eta Google AA autoerregulatzeko segurtasun erakunde bat sortzea aztertzen ari dira, The Washington Post egunkariaren arabera. Donald Trumpek adierazi duenez, berriz, "AAk behar duen kontrol edo segurtasun mekanismo bakarra ni bezalako presidente indartsu eta argia da".
Eskoziak, Galesek eta Ipar Irlandak akordio historiko bat sinatu dute autodeterminazioaren alde
Cardiffen, Galesko hiriburuan egindako bileran independentziari buruzko erreferendumaren alde egiteko estrategia bateratua iragarri dute hiru buruzagiek.
Zentro-ezkerreko oposizioak garaipen estua lortu du Suedian, baina emaitza ez da ziurra oraindik
Hiru eserlekuren aldea baino ez du, 176 173ren kontra, eta ostiralerako espero da behin betiko emaitza, atzerritik iritsitako botoak zenbatuta. Ultraeskuinak indarra galdu du, eta Alderdi Kontserbadorearen atzetik geratu da.
Eskozia, Gales eta Ipar Irlandako liderrek independentziaren aldeko memorandum bat sinatuko dute gaur
Trumpek Irlandaren bateratzea laster gertatuko dela esan eta biharamunean iritsi da iragarpena. AEBko presidentearen adierazpenak oso kritikatuak izan dira Erresuma Batuan.
Zentro-ezkerreko oposizioko blokeak irabazi ditu Suediako hauteskundeak, inkesten arabera
Zentro-ezkerrak botoen % 51,3 eskuratu ditu eta Ulf Kristersson lehen ministro kontserbadoreak, berriz, % 46,8, SVT telebista publikoak egindako inkesta baten arabera.
AEBko Kongresuko demokratek IAren garapena geldotu nahi dute, sektoreko buruen alarmaren ostean, baina Trumpek esan du ez dela "gertatuko"
Asteartean bilera egingo dute Behe Ganberako demokratek, eta bertan "lehentasun garrantzitsu bat adimen artifizialaren inguruko ekintza izango da", aurreratu dute.
500 kolono israeldar inguru sartu dira Al Aksa meskitara juduen Urteberriko ospakizunetan
1967tik indarrean dagoen statu quoaren arabera (Israelek Ekialdeko Jerusalem okupatu zuenean), esparru hori musulmanen gurtzarako baino ez da, eta juduak bisitari gisa baino ezin dira sartu.
Ukrainak eta Errusiak elkarri eraso diote: bi pertsona hil eta dozenaka zauritu dira
Ukrainako indarrek Errusia ipar-mendebaldean eragin dituzte bi heriotzak, Nizhnekamsk udalerrian. Moskuk droneak erabiliz eraso dio Kievi, eta gutxienez bost lagun zauritu ditu. AEBren arabera, baina, bi herrialdeek nahi dute gatazka konpondu.