Venezuela
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Segurtasun-indarrek oposiziogileen protestak desegin dituzte Caracasen

Bestalde, Venezuelako Gobernuak oposizioko militante bati leporatu dio emakume gazte bat hiltzea, protesta batean.
18:00 - 20:00
Oposizioak gaur ere manifestaldiak antolatu ditu

Venezuelako Guardia Nazionalak gas negar-eragileekin sakabanatu ditu Caracaseko hainbat lekutan bildu diren oposiziogileen kontzentraziotako batzuk. Herriaren Defentsoriara bidean zihoazen, hiriaren erdigunean.

Oposizioko hainbat parlamentariok bideoak argitaratu dituzte, egoeraren berri emateko, Twitter sare sozialean, eta segurtasun-indarren aldetik jasandako “errepresioa” salatu dute, bereziki El Paraison (hiriburuaren mendebaldean) eta Santa Monican (hego-mendebaldean).

“Guardia Zibilak eraso egin digu, beste behin, gas negar-eragileak jaurti dizkigute gorputzera, eragin diezaguketen kaltean pentsatu gabe”, adierazi du Jose Manuel Olivares Primero Justicia alderdiko diputatuak. Halaber, “ondo-ondotik bonba bat jaurti” diotela azaldu du, El Paraison.

Bestalde, Gaby Arellano eta Juan Miguel Matheus diputatu oposiziogileek ere Santa Monican kontzentrazioak desegiteko gas negar-eragileak erabili dituztela esan dute.

“Kontzentratzen ari gara, eta ahalko lukeen modurik koldarrenean, Nicolas Madurok Guardia Zibila bidali du, gas negar-eragileekin erreprimitzera, hemen egoteagatik soilik”, adierazi du Matheusek.

Pertsona bat atxilotu dute, protesta batean emakume bat hiltzea leporatuta

Bestalde, gizonezko bat atxilotu dute, emakume bat hiltzea leporatuta, Tachirako (Venezuela mendebaldean) estatuan izandako protestetan.

Nestor Reverol Venezuelako Barne ministroak Vente Venezuela oposizioko alderdiko militante bati leporatu dio heriotza. Maria Corina Machado da alderdi horretako burua.

Ikerketen arabera, bi pisuko eraikin batetik jaurti ziren emakumea hil zuten tiroak, Reverolek azaldu duenez.

Susmagarriari hogei bat tiro jaurtitzea leporatu diote, baita “nahita antolatutako” krimena egitea ere. Ministroak azaldu duenez, 27 zorro jaso zituen gertaeren lekuan eta arma ezkutatzen saiatu zen, beste pertsona bati emanda.

na bati emanda.

Zure interesekoa izan daiteke

Khasab (Oman), 24/06/2025.- Ships in the Strait of Hormuz as seen from Khasab, Musandam Governorate, Oman, 24 June 2025. The Iranian parliament approved a measure to close the Strait of Hormuz following US strikes on three of Iran's key nuclear sites on 22 June 2025. Israel and Iran have been exchanging fire since Israel launched strikes across Iran on 13 June 2025. EFE/EPA/ALI HAIDER
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Irango gerrak egunean 10 milioi petrolio upel galtzea eragin du, eta upelaren prezioa 100 dolarren bueltan jarri du

Energiaren Nazioarteko Agentziaren (IEA) azken txostenaren arabera, Ormuzko itsasartean itsas-trafikoa etetearen ondorioz, egunean 10 milioi upel galdu da merkatuetan. Ormuzko itsasarteko fluxua % 10 baino gutxiagora murriztu da, krisia hasi aurreko egoerarekin alderatuz gero. Izan ere, 15 milioi upel petrolio gordin igarotzen ziren egunean, eta 5 milioi upel petroliotik eratorrita produktuekin. Munduko eskaintzaren % 20 inguru.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X